miércoles, 30 de marzo de 2011

JUAN GARMENDIA LARRAÑAGA ETA ARAMAIXO


Juan Garmendia Larrañaga Tolosako etnografo handiak beste liburu berri bat -"Agerkari etno-historikoa. Nere paperetatik / Escaparate etno-histórico. Fondo de escritorio"- aurkeztu zuen martxoaren 25ean Tolosan. Esan behar dut, pozez gainera, liburu hori niri eskaini didala egileak, urtetako adiskidetasunari egiaztapen-zigilua eman nahi izan balio bezala. Eskerrik asko, Juan! Eta segi lanean, orain arte bezain emaritsu.

Juan Garmendia Larrañaga 1976an “ezagutu” nuen, hain zuzen ere Aramaioko etnografiari buruz artikulu batzuk Diario Vascon argitaratu zituenean. Berak sarritan aitortu didanez, egun zoragarriak eman zituen Aramaixon, baserriz baserri eta artisau batengandik hurrengoarengana ibili zelarik. Bixente Muñoa, Julian Urzelay, Benito Oar, Norberto Jauregi, Patxi Izaga, Urdungioko Iñaxio Larrañaga, Salasango Julian Unzueta, Keixtiko Pedro Bengoa, Liñatzako Eugenio Ugarte eta bere seme Basilio izan zituen berri-emaile, besteak beste. Baita, oso gogotsu ere, Maria Leaniz Barrutia, Santa Cruz apaiza zenaren eskutitzak gordetzen zituena.

Nik uste dut gaurkoan, Juan Garmendiaren azken liburua aitzakia hartuta, onena dela gonbidapen bat egitea irakurleari, batez ere aramaixoarrari, ondoko helbide honetara jo dezan. Benetako altxor bat aurkituko du:

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/03001093.pdf


Eta beheko lerroetara, Juanek aramaixoarron ahotik jasotako zenbait kanta aldatu ditut, iraganeko egunak gogora ditzagun!

“Ganadua besteren belardira pasatzen zenean, norbaitek ikusten bazuen, kantatzen zuen:

“Libiri eta labore, nun dek ganadu zaiñe; beien ganadu zaiñe, orraberako XX (ganadu jabearen izena) kaka ganadu zaiñe”

Edo belarra izan beharrean, landutako solora sartzen bazen ganadua, kantua honako hauxe zen:

“Or goiko landetan, eperra kantetan, or beko pagadixen usue kantetan; orraberako XX (ganadu jabearen izena) gerriraño kaketan”

lunes, 21 de marzo de 2011

ARRASATE 1942: GIZARTE ERRADIOGRAFIA BAT.



Gaurko albiste honek BEHIN IZAN ZIREN nire blogean du jatorria. Hantxe publikatu dut, beheko eskutitza, blogean argitaratzen dudan gutundegiaren barruan. Baina handik atera eta beste honetara ere ekartzea otu zait, Arrasateko historiaren unetxo bat ezin hobeto islatzen duela iruditu zait-eta.

Arrasateko Pedro Goitiak Toulousen erbesteratua zegoen Marcos Vitoriari igorritako eskutitzean, 1942ko gizarte-argazkitxo bat egiten dio. Askotan lerro gutxitan sekulako deskribapena egin daiteke, egoerari buruzko ideia zehatza egiteko. Eta Pedro Goitiak horixe lortu zuen gaurko eskutitz honen bitartez.

Osla SL, Arrasateko Pedro Goitia eta Ceferino Mendizabal bazkideek jarri zuten martxan, eta tailer mekanikoa zen. Bere bezeroen artean, Facundo Kortabarria, Pedro Murgoitio eta Damian Sagastizabal bazkideen Magdalena S.L izenekoa zuten, urtzagintzako lantegia, Arrasatekoa. Une batean, 1945 inguruan, bi enpresek bat egitea erabaki zuten, eta Magdalena Osla S.L sortu zen.

Ez noa nire aldetik ezer gehiago ipintzera. Goitiaren hitzak nahikoak ditugu, gerra osteko Arrasateko giroaz apur bat gehiago jakin dezagun.

Mondragón 2 de a Agosto de 1942[1]

Apreciado amigo Marcos:

Van para seis años desde que nos vimos la última vez. Era en la provincia de Santander, cuando nos dirigíamos al frente. Durante este tiempo han pasado y visto tantas cosas que casi me atrevo a decir que he perdido la sensibilidad para todo aquello que antes lo consideraba valores inmutables, tales como la amistad, el prójimo etc. No quiere esto decir que me haya olvidado de vosotros y que tu amistad sea tan superficial que la distancia que nos separa la haya entibiado. ¡No! Al contrario. Entre todo, aquellos que creíamos amigos...¡qué pocos han resultado serlo! Bástame decirte que cuando estamos en tertulia la desconfianza es tan grande que hay que pedir permiso para hablar. Con todo esto comprenderás el vacío tan grande que a uno le rodea.

Te supongo enterado del nuevo rumbo de nuestras actividades de trabajo. Ante el hecho de tener que estar trabajando fuera de casa –pues lo hacíamos en Escoriaza- teníamos que pensar algo y después de varias gestiones nos pusimos por nuestra cuenta a trabajar con un taller modestito, dos tornos mecánicos, una fresadora, taladros etc. Por ahora hacemos una maquinilla afiladora manipuladora sobre rodamiento de bolas, para una velocidad de 3500 a 4000 r.p.m, y para muelas de 150x25 a 200x25 mm. Además, otras cosillas de menor importancia como mirillas para las puertas con una lente cóncava de cristal para el exterior, muy práctica. En estos momentos tratamos de encauzar a otras actividades, pues dichos cristales no los podemos agenciar. Si hubieses visto por ahí alguna cosa útil que se pudiese fabricar con los elementos de que disponemos, acuérdate de estudiarlo, pues en muchas ocasiones nos acordamos de ti y de Trincado para las actividades que se podrían agarrar teniendo la especialidad que tenéis en el manejo de la pantómetra, para hacer troqueles.

Estamos enterados de la mala suerte que has tenido con la pérdida de un ojo, pero siendo tu salud buena es un mal menor.

¡Qué quieres que te diga de la vida de aquí! Está ya uno cansado de lamentaciones por las innumerables privaciones a que nos somete este estado de cosas. En todos, chiquillos y grandes, no hay más que una obsesión: la comida. Si quieres conseguir algo, multiplica por 10 los precios anteriores a la guerra, y no te faltará de nada. Pero si te atienes a los jornales vigentes no puedes llevar a la boca ni suficientes patatas.

Aquí lo único que está floreciente es la industria y las grandes compañías, sean de lo que fueren. Me dicen –porque yo no he visto- que los Talleres de la Cerrajera han quedado después de las grandes reformas hechas en ellos algo formidable, luego de sustituir las transmisiones –todas- por motores acoplados a cada máquina; el piso, dice, no envidia a un salón de baile y hasta la columnas han sido pintadas de purpurina. La construcción ha tenido también gran actividad, pues los pabellones nuevos se han prolongado hasta enfrente del viejo Almacén y éste ha sido revisado e instalada en ella la Escuela de Aprendices, contándose entre los profesores de la misma Lasa, Marcaide, Ezcurra, Uriarte (gafas) y hermanos de San Viator, que son quienes tienen monopolizada la enseñanza en el pueblo, si bien no con tan buenos resultados como muchos creen, pues yo he podido comprobar con algún alumno. Las Escuelas Viteri, después de una vida precaria y del abandono de que han sido objeto, se han cerrado.

A las Escuelas Profesionales se les está dando un gran impulso por el estado, así como a la marina mercante. Se me olvidaba decirte que ante la perspectiva de un buen rancho son muchos los jóvenes de 18 años que se alistan voluntarios al Cuerpo de Aviación.

El aspecto general del pueblo sigue siendo el mismo, aparte la amplitud que van tomando “Elma” (casi duplicada) e “Industrias Asam” en franco aumento (léase millones) para Arrue y S. Martin Hnos. que son los nuevos ricos.

Marcelino verá aumentada su familia este mes (existe una buena legislación en la materia que va orientada con buenos resultados) y yo sigo como antes, por ahora. Recuerdos a tu señora de nuestra parte y un cordial saludo de tu amigo,

Pedro Goitia


[1] Eskutitza, “ARTICULOS DE FERRETERIA. OSLA.S.L Resusta,19 menbretedun paperean idatzi zuen Pedro Goitiak. BI orrialdekoa da.


Argazkia:Arrasate, Kurtzetxikitik aterata, 1945ean. Etxe Txikiak, Elma eta mendi magalean kanposantua ikusten dira. Ezker aldean, frontoia eta bere atzean, zuhaitzak, Sola jauregiaren lorategikoak.


jueves, 17 de marzo de 2011

ARAMAIXO Kofradiaren barne aldizkaria

Hogeitamar urte bete ziren iragan urtarrilean Aramaixo Konfradia jaio zela Arrasaten, eta hain justu martxoan betetzen dira hogeita hamar urte Kofradiak bere barne-aldizkariaren lehen zenbakia atera zuela. ARAMAIXO agerkaria oso xumea zen eta gehien bat Arrasaten bizi ziren aramaixoarron artean banatzen zen. Aramaixoko Udalak ere bere laguntzatxoa eskaintzen zuen, berrogeita hamar aleren truke.

Kofradiaren beraren helburuak betetzen laguntzera zetorren aldizkaria, hau da Aramaixoko kultura ezagutaraztera. Hiru hilabetean behin publikatu zen eta 1983ra arte iraun zuen. Oso bizitza laburra izan zuen, beraz. Azken zenbakia ezik, gainerakoak fotokopiaz argitaratu ziren, hain zuzen Caja Laboralaren zentraleko fotokopisteria-zerbitzuan. Prezio hobea lortu genuen, beste inon baino, halako zerbitzuekin lan egitea artean luxuaren hurrena zen garaian. Azken zenbakia, berriz, Pedro Ignacio de Barrutiari eskainia monografiko gisa, moldiztegian inprimatu zen. Aurrekontu bereziarekin jokatu ahal izan zen, Aramaixoko Udalaren kontura.

Aldizkariak Aramaixoko albisteak ematen zituen, mota askotakoak, baina gehien bat historiarekin, geografiarekin eta ohiturekin erlazionatuta. Noizean behin elkarrizketaren bat ere tartekatzen zuen, Arrasaten bizi zen aramaixoarren batekin burutua.

Efemeridea gogoratu nahi izan dut gaurkoan. Kofradia bera ere desagertu zen 1983an eta aldizkariak agertu nahi zuen mundu baten azkenetakoak zitezkeenak inprimatuta geratu zirelarik, hona aldatuko dut 1981eko ekainean, hau da, bigarren zenbakian, “Oraindik Aramaixon egin daiteke” titulupean argitaratutakoa:

“Gaueko 11´30ak dira eta Gantzagako Amilburu baserrian gizonak oheratu egin dira. Eskatzean ahiztarik gazteenak segitzen du azken lanei bukaera ematen ari. Bat batean atean jotzen dute. Zein izango den, eta bostehun metrora den beste baserri bateko gizona da –dei diezaiogun Patxi. Etxera sartzen da Patxi eta eskatzera doa. Inor ikusten ez duelako urduri jartzen da. Andreak galdetzen dio zertara etorri den:

- Musien eitteko bateonbat egongo zala uste naixonan.

- Ba... ohien jasak. Baña gure bok...

- Bai... deitixon anaiari. Baina ni etxera joan bijonat, nun nauen eztakixelako...

Eta gure Patxik bere baserriko bidea hartzen du. Handik ordu erdira ostera dago Patxi Amilburu baserrian, oraingoan beste bi lagunekin.

- Suerte ona euki jonat. Ondion jaikitta josenan eta...

Eta andreak anaia bat deitu du, ohetik atera eta sukaldera joateko erregutuz. Bere zain daude musean egiteko...”


Istorioa protagonistek eurek kontatu zidaten, gertatu zen egunaren biharamunean. Seguru nago Patxi eta beste lagunen jokaera, betiko desagertu zaigun bizimodu patxadatsuago baten azken isladapenetakoa dela.



viernes, 4 de marzo de 2011

CAPILLA DE MONDRAGON ETA ARMADA JENERAL KOLPISTA

(Aurreko idazkia: KONPOSTELAKO MONDRAGON KAPERA)
Juan Ibañez de Mondragónen heriotzan, horren biloba-loba zen Juan de Mondragón kardinalak hartu zuen lekukoa Patronatuaren buruzagitzan eta eskuratu zuen Santa Cruz de Rivadullako basetxearen jabetza. Juan Carlos Guerrari bere “Ensayo de un Padrón Histórico de Guipúzcoa (según el orden de sus familias pobladoras)” irakurriaz, kardinalaren testigua bere anaia Pedro Mondragón kalonjeak eskuratu zuen.
Ikusten denez, jatorrian Uncella sendiko zirenak Mondragón bilakatzen ari ziren Santiago aldean, eta ordurako erenuzketarrak ere galiziar alderdi haietatik zebiltzan, Santa Cruz de Rivadullako etxeko aurrealdean bi sendien armarriak ziren-eta. Mondragón sendiak bere ondasunak handitu zituen, batez ere Santiago hirian, eta 1.683an Carlos II-k Santa Cruz de Rivadulla Markesa titulua eman zion sendiko Andrés de Mondragóni, garaian Santiagoko alkate izandakoa.
Hiru mende geroago markesgoak bizirik irauten du. Baina titularraren abizena ez da orain Mondragón; XVIII. mendetik -hau da, hirugarren markesarekin- Armada abizena edukitzera pasatu ziren titularrak, hain zuzen Antonio Armada Ibañez de Mondragonekin. Eta, oraintxe iristen ari naiz Mondragon sendiaren gaineko istorio honen bigarren zatira, oraingo titularra eta 1975etik Alfonso Armada da, hain justu, 1981eko otsailaren 23an kolpisten atzean bide zegoen jenerala.
Begira nondik, Garagartzako Etxebarri baserriko kimu batek sortu ahal izan zuen ibilbide luzeko sendi ospetsu bat, eta sendi guztietan bezala, ardi zuri eta beltzak izan dira Mondragón sendian ere. Alfonso Armadak 1983an idatzitako “Al servicio de la corona” liburutik zenbait zati aldatu nahi ditut hona, orain arteko bi kapituluetako deskribapena aberasteko. Honela dio:
“... Apareció por Santiago de Compostela un clérigo influyente, abierto y con posibles: don Juan Ibáñez de Mondragón. Nombrado canónigo de Santiago, pronto aumentó su fortuna y adquirió fama y predicamento. El origen de la familia era el solar de Erenuzqueta, en las tierras Vascongadas, donde además los Ibáñez tenían cuantiosos bienes. Familia noble, hermanos bien situados y la diócesis de Santiago poderosa, nuestro canónigo se encontró pronto satisfecho y decidió afincarse en Compostela. Vendió los bienes de Mondragón y buscó una casa en el campo. La “torre de Ortigueira” estaba vacía. Le gustó y la compró. Cambió su estructura y edificó capilla, que palomar y ciprés ya los tenía... El canónigo abrió puerta frente a la capilla y construyó suntuosa escalera. Hizo desaparecer los vestigios del torreón y cambió el escudo de armas de las puertas.
Don Juan no vivía mucho, sin embargo, en Santa Cruz. Pasaba las tardes de primavera, pues en verano solía ir a tomar los baños a Noya. Pero todo el año se hacía llevar frutas y verduras del Ulla. Compró muchas tierras para redondear la finca. Dotó a la parroquia[1] con generosidad, distribuyendo además cuantiosas ayudas. Pero la obra en la que puso mayor empeño y cariño fue la construcción de la capilla de la Piedad, en la santa iglesia catedral. El documento fundacional fue dado en Noya y modificado más tarde por escritura notarial. Encargó el retablo a Sevilla y la verja a una fundición de su tierra de origen. Quiso ser enterrado allí, cerca del altar mayor de Santiago y de la Puerta Santa. Fundó un mayorazgo electivo y vinculó al patronato cuantiosos bienes.
... El canónigo plantó viña y olivar, mejoró los lagares y compuso buenas parras. El molino para el aceite fue una de sus adquisiciones, así como unos buenos cuadros de limoneros, cerca del bosque de robles y castaños. La huerta era excelente y de ella se enviaba a Santiago una cesta todos los días. En el piso principal de la casa había amplias estancias... La propiedad tenía buen arbolado pero mandó ampliarlo con nuevas plantaciones. Inició la biblioteca...”
Horixe da, beraz, Santiagoko “Capilla de Mondragón” honen inguruan adierazi nahi nuena.

[1] Galizian parrokia, herri-nortasuneko erakundeari esaten zaio.

KONPOSTELAKO MONDRAGON KAPERA


Konpostelako Santiagon egon garenok ezagutu ahal izan dugu katedralean bertan den Capilla de Mondragón deritzana. Eta seguru nago sarritan egin diogula galdera geure buruari izen horren jatorriaz. Ondoko lerroetan kaperaren gaineko jatorriaz argi pixka bat ipintzen ahaleginduko naiz. Eta kapera horrek duela hogeitamar urte ospe handia izan zuen pertsonaia batekin zer nolako erlazioa duen ere azalduko dut. Baina azken hori, hurrengo kapitulu batean izango da.
Hamabosgarren menderaino egin behar dugu salto, eta Juan Carlos Guerraren “Ensayo de un Padrón Histórico de Guipúzcoa (según el orden de sus familias pobladoras)” liburuaz baliatuta Garagartzaraino helduko gara. Uncella sendiari dagokion atalean irakur daitekeenez, Garagartzako Mari Juan Etxebarria –Etxebarri baserriko alaba- Martin Ibañez de Uncellarekin ezkondu zen, 1460 inguruan. Eta bikoteak, besteak beste, Juan semea izan zuen.
Juan semeak –Juan Ibañez de Mondragón- eliz-ikasketak egin zituen eta Galiziako Tuy katedraleko eskolamaisua izan zen eta gero Santiagokoan kalonje. Kronikek diotenez, ez zitzaion bat ere gaizki joan Galizia aldean. Arrasateko sendiak ere onbidetik segitzen zuen eta Juanen arreba batek –Teresa Ibañez de Uncella- bi biloba erlijioso izan zituen: Juan de Mondragón, kardenala, eta Pedro de Mondragón, kalonjea. Horiezaz gain, beste biloba gehiago izan zituen, Erenuzketa abizenarekin. Teresaren biloba horiek, beraz, Juan Ibañez de Mondragón, Santiagoko kalonjearen biloba-lobak ziren.
Diodan bezala, Juan Ibañez de Mondragón ongi bizi zen Santiagon, eta berarengana biloba-loba haietako batzuk eraman zituen. Kalonjeak, Garagartzako bere aiton-amonen baserriaz oroituta, nonbait, Santiagotik hurbil etxe bat egitea pentsatu zuen eta begia jo zion Santa Cruz de Rivadulla herriko Ortigueira izeneko dorretxe bati. Eta hantxe eraiki zuen egundoko baserri bat –pazo horietakoa. Aurrealdean, Mondragón eta Erenuzketa sendien armarriak ezarri zituen. Horrezaz gain, Santa Cruz de Rivadullako lehen kapera eraiki zuen, eta, batez ere, erosten zihoan lur guztien ordenamenduari ekin zion, bertan lorategi ikusgarria diseinatu zuelarik. Ehundaka zuhaitz landatu zituen, gaur egunera arte iritsi den eremuari edertasun paregabea emanez.
Baina Juan Ibañez de Mondragón kalonjearen obrarik garrantzitsuena Pietatearen Kapera izan zen, hau da Santiago Katedralean eraiki zuena. Erretaula Sevillako tailer batera enkargatu zuen 1526an eta, itxuraz, burdin-sarea Arrasateko olaren batean fabrikatu zioten. Kaperaren etorkizunari begira, Patronato bat sortu zuen, ondasun mordoarekin. Juan kalonjea hil zenean kapera hartan ehortzi zuten, Santiagoko aldare nagusiaren eta ate santuaren ondoan.
Kapera eraiki zuen pertsonaia gogoratuz, Pietatearenaz gain, "de Mondragón" deitura ere ematen zaio ordudanik.