martes, 19 de junio de 2012

ARRASATEKO DANBORRADA (BIDEOA. 1970)


1961.Lehen danborrada: erregina Karmele Barandiaran




 Jaun Andreok, sanjuanak iristen ari dira eta arrasatearrok prestatzen ari gara jaiari gogo handiz heltzeko. Jakin badakigu, bai, jaiak etengabe aldatzen ari direla eta urte batetik bestera arrazoi gutxiago aurkitzen dizkiegula, diren bezala gure barnean onartzeko. Hori, ordea, adinaren kontua ez ote den pentsatu izan dut maiz. Izan ere, XIX. mendearen azken hamarkadan, Miguel Madinabeitia historia egileak idatzita utzi zuen, beraren ustez Arrasateko jaiak beren logika galtzen ari zirela, Madinabeitiaren beraren gazte denborakoekin alderatzen zituelarik.

Biteri kalean, Luis Maidagan zuzendaria
Gauza zera da, bat ere zalantzarik gabe: jai giroak hartuko dituela Arrasateko bazterrak eta jai egitaraua prestatuta dagoela, nahi dutenek aprobetxa dezaten. Aukera hortxe dago, beraz.

http://www.fentmuntanyaiformacio.es

Gaurko kronikatxo honek idatziz labur baina intentzioz luze izan nahi du. Argazkietan ikus ditzakegu 1961ean izandako lehen danborradako protagonista batzuk. Lehenik eta behin, erregina – Karmele Barandiaran- eta bere damak. Jokoa hauxe da: asmatu zeintzuk diren. Antolatzaileen artean aurpegi ezagunak, ezta? Luis Maidaganek –danborradako zuzendaria garai batean- lekukoa pasatu zion bere seme bati, katea ez dela eten adieraziz. Eta gogoak agintzen duen bitartean kateari maila berriak jaioko zaizkio...

Eta amaitzeko, bideo bat ipini dut Youtuben. Pedro Sologaistoa “LASO”k 1970ean Super 8an filmatutako pelikula luzeago baten zatia da. Bitez irudi horiek, herriko jaietan murgildurik egon ohi zen argazkilari ahaztu ezinarentzako omenaldi txikia. Hona hemen helbidea:

http://www.youtube.com/watch?v=freO1_lYapE

http://www.fentmuntanyaiformacio.es
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario