miércoles, 26 de diciembre de 2012

VASCO-NAVARRO FERROKARRILAREN DESAGERPENA



Aurtengo abenduaren 31an 45 urte dira Leintz Bailara zeharkatzen zuen trena desagertu zenetik. 1967ko abenduaren 31an itxi zen "Vasco Navarro" trenaren bizitza. Asko idatzi da gertaera hartaz eta askoz gehiago idatz liteke, izan ere batek daki zenbat galdu dugun data gogoangarri haren ondorengo hamarkadetan garraio sistema haren desagerpenarekin! Sekula ez da ezagutuko datu hori; eta, aldiz, betiko geratuko da oroitzapen ederra, tren xume eta bikain haren errealitatea bizi izan genuenon baitan.


Los Herran anaia gasteiztarren eskutik, 1886an jaiotako“The Anglo Vasco Navarro Railway Company Limited” enpresa, zenbait gora behera tarteko, enpresa publikoa bilakatu zen eta, azkenik, 1919ko irailaren 3an inauguratu zen modu ofizialean Gasteiz eta Maltzaga lotzen zituen trenbidea. Arrasatek eta Deba Goienak bazeukan bere trena!


 
Nolakoa izan zen  inaugurazioko egitaraua? Hemerotekak horretarako daude. Eta nik “El Heraldo Alavés” egunkaria arakatu dut. Ondoko aipuak arratsaldeko agerkari haren orrietatik atera ditut, 1919ko irailaren 3 eta 4ko aleetatik.


“A las  diez y cuarto salió de la estación Vitoria Norte el tren inaugural, conduciendo al Ministro de Fomento –Don Abilio Calderón- (1) y altos funcionarios, representantes de las corporaciones, magistrados, autoridades, periodistas y otros invitados, cuyos cargos tienen relación con el servicio de comunicaciones. Por haberse sentido ligeramente indispuesto el señor Dato, no fue en el tren. Repuesto posteriormente de su malestar marchó en automóvil a Vergara.


En las estaciones del trayecto leíanse multitud de carteles expresando loas a los propulsores de las obras y sentimientos de alegría y gratitud. Gallardetes y banderas entre guirnaldas de follaje eran la decoración repetida en todas las estaciones del viaje, en cada una de las cuales era saludado el ministro por las respectivas comisiones de representación pública, mientras sonaban los aplausos de las muchedumbres congregadas para presenciar el paso del tren.


En Escoriaza se unió a la comitiva inaugurada una representación de la Diputación provincial de Guipúzcoa integrada por casi todos los diputados de aquella corporación. Una compañía de miqueletes al mando de un capitán rindió los honores de ordenanza, después de lo cual el ministro la pasó en revista”


Abilio Calderón
Zer denboran egin zuen komitibak Gasteiz-Bergarainoko ibilaldia? Tren hura erabili ohi genuenok sarritan komentatu dugu zenbat bira eta zenbat bihurgune iragan behar zituen Vasco-Navarrok  Eskoriatza-Gatzaga tartea gainditzeko. Gogoratzen al ditugu tren geltokiak? Gasteiz, Gamarra, Erretana, Legutio-Villarreal, Gatzaga, Marin, Mazmela, Zarimutz, Kastañares, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, San Prudentzio, Bergara. Hamalau!


Denboraren distantziarekin are luzeagoa egiten da bidai haren sentsazioa, batez ere trenak maldan gora egiten zuenekoa.  Kronikari kasu eginez gero, geltoki guztietan geratu bazen eta, gainera, Eskoriatzakoan mikeleteei errebista pasatu bazitzaien... egia esan behar badut, ez zait Gasteiz-Bergara egiteko denbora tarte luze inbertitu zuenik. Irakurleak esan beza, dena den:


“A las doce y media llegó el tren al empalme de Vergara, donde adosado a la pared de la estación se había levantado un altar en el que ofició el Obispo de pontifical y mitra, bendiciendo las obras ante el ministro, Dato y principales autoridades de las cuatro provincias vascongadas. Entretanto, la Banda Municipal de Vergara amenizó la ceremonia tocando la marcha real"


Eta? Kontuan izanda 1968an autoz ibilbide berdinak ordubete ingurua eramaten zuela, beste ordubete eta laurden geratzen zaigu, protokolo guztia betetzeko. Bosna minutu geratuko al zen geltokietan? Atera kontua... eta irakurleak ikusiko du trenaren galerarekin ez genuela asko irabazi azkartasunari dagokionez. Baina, tira, hori nire iritzia da.


Unión Cerrajeraren aurreko harrera ekitaldia
Irakurleak ongi irakurri du: euskal lau lurraldeetako agintariak zeuden Bergaran. Joan hadi orain deitura horrekin! Gauza izan zen, behin bedeinkapenarekin amaituz gero, gonbidatu guztiak Arrasatera itzuli zirela trenean. Goseak bide zeuden eta Unión Cerrajera S.Aren bulegoetan bazkari eder bat zerbitzatu zen. Jarrai dezagun irakurtzen:


“Fue servido un suculento banquete por cuenta de la Cerrajera, y en las oficinas de ésta, según el siguiente menú: Entremeses, Consommé Primavera, Langosta Parisienne, Solomillo Perigueux, Pollo asado frío, Ensalada, Jamon d´York, Helado Plombiere, Quesos y Frutas”


Zeintzuk eseri ziren, gaur Hotel Mondragón den eraikineko saloietan? Hona hemen batzuk:


“El ministro de Fomento, el señor Dato, el capitán general de la Región, el Obispo de la Diócesis, el gobernador civil de Alava y el de Guipúzcoa, el presidente de la Diputación de Guipúzcoa y el de Alava, el presidente del Consejo de Administración de la Unión Cerrajera, el alcalde de Mondragón, gobernadores militares de Alava y Guipúzcoa, alcaldes de Vitoria, Estella, Vergara y Oñate, directores de periódicos...”



Arrasateko orduko alkatea Juan Goñi zen. Ehun pertsona inguru bildu zen hara eta mahai ondokoetan ez zen diskurtsorik falta izan. Soka luzea Unión Cerrajerako presidentearekin hasi zen:



“El Señor Zayas dijo que en los primeros consejos de esta industria oyó hablar del proyecto Vitoria-Estella-Málzaga, de cuya realización se hablaba como de cosa inmediata pero sin ningún indicio fundado. Siempre fue promesa política que nunca se cumplía y fue preciso que el Señor Dato resolviese el problema. Entonces las diputaciones dieron facilidades y el Estado, que tenía una parte del ferrocarril, entregó el proyecto a sus empleados.


Obretako une bat, lokomotora trenbidean sartzen ari
Dedicó elogios a las cuadrillas de obreros gallegos y castellanos que han trabajado en la construcción, de los que dijo que dieron ejemplo de excelente conducta, sin que se hayan registrado durante los trabajos ni una sola reyerta, sino pruebas de cofraternidad, porque todos somos hermanos en España. El Señor Zayas concluyó con estas palabras: 
“Hoy al dar las gracias al Señor Dato y al ministro, les ruego que cuando vean a Su Majestad le digan que hay un pueblo agradecido, Mondragón, y que cuando se diga Mondragón se entienda haber dicho España”



Jarraian Julian Elorza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak hitz egin zuen eta horren ondoren iritsi zitzaion txanda Eduardo Dato Gobernu buru ohiari:



Eduardo Dato
“El Sr. Dato dijo que él no es un diputado accidental del País Vasco, sino que lleva sangre vascongada a la cual debe su amor a Vasconia en cuyos bienes se regocija. Confesó que aquí está la sepultura de sus antepasados y que aquí quiere rendir su último aliento y dejar sus restos.


Hizo historia de las obras desde 1914, cuando por motivos de la guerra fue preciso intensificar un plan de obras públicas, para poner remedio a la crisis obrera. Comenta que él indicó al Rey la conveniencia de construir el Vasco Navarro, y quiso hacer justicia al esfuerzo de las Diputaciones y corporaciones vascas y al que contribuyó el entonces director general de obras públicas y hoy ministro de Fomento”



Datoren ostean Ministroak hartu zuen hitza, eta Ministeritzan hartutako zenbait neurriren berri eman zuen, besteak beste, egunean inauguratutako ibilbiderako material berria erosteko 800.000 pezeta jartzea. Abilio Calderón ministroak ere:



Añadió que los castellanos ven con simpatía el engrandecimiento de la región vasca, considerándolo como suya. Que la unión de los pueblos hará grande a la Patria, según se ve en el ejemplo de las naciones extranjeras que han instituido la liga internacional para ayudarse mutuamente.



Dió gracias a la Cerrajera por el agasajo que se le hace y tiene palabras de admiración para el espíritu industrial de esta compañía, de la que podrían tomar ejemplo otras empresas para colaborar en el resurgimiento patrio”



Hitz horien ostean topa bat eskatu zien bertaratutakoei. Interesgarriak ministroaren hitzak, gobernu burua "ahaztu" egin bide zuelarik.  Une haietako espainiar gobernu burua Joaquin Sanchez Toca zen, Arrasateko aspaldiko ezaguna, Miguel Madinabeitia udal idazkariarekin liskar dialektikoa izan baitzuen 1893an Udaletxean. Prentsak zioen:



“El Ministro brindó por el Rey y por el jefe del partido conservador señor Dato. Dice que el Gobierno es homogéneo dentro de la jefatura de Dato, de quien todos dependen, y nada hacen sin su consentimiento”



Ministroaren ostean Nafarroako Diputazioaren Zabala diputatua mintzatu zen. Eta amaitu ondoren, gonbidatu guztiak Union Cerrajeraren instalakuntzak bisitatu zituzten. Arratsaldeko 5etan trenak gorako bidea hartu zuen, Gasteiz alderantz.



 ===============




(1) Abilio Calderón abokatua zen eta frankisten 1936ko kolpe militarrari babesa emango zioten hogeita bat adituetako taldekidea izan zen.
Vasco Navarro trenari buruzko informazio gehiago:

miércoles, 19 de diciembre de 2012

SANTAMASAK 1890an; PANORAMARIK EZ




Panorama proiekzio bat, XIX mendean


Santamasetako Jai Batzordeak aurten ere fin egin du lan, herritarrok modurik txukunenean eman ditzagun hain barnean daramazkigun jaiak. Aurkitu dut Miguel Madinabeitiaren idazkien artean, 1890eko abenduaren 28an El Noticiero Bilbaino egunkarian arrasatear udal idazkari zenak idatzitako kronika bat, Santo Tomaseko ferixen gaineko zehazkizunak emanez. Hona hemen transkribitua:



“Hace nueve años que me ocupé de este mismo asunto, probando con documentos auténticos la antiguedad (1) de las ferias de este pueblo y su decandencia actual como feria, si bien consideradas como romería, se hallan en su apogeo, porque no se puede negar que la concurrencia de gente, en particular el segundo día, es cada vez mayor”



Ezaguna da Santamasetako feria hiru egunetan egiteko baimena 1351ean eman zuela Gaztela eta Leongo Pedro I erregeak eta aurreko lerroaldiak adierazten duen moduan, artean 1890an hiru egunetakoa zen azoka.



“Desde entonces, a los tenderos que de fuera vienen a ejercer diversas industrias se les oye decir: “Ya no vuelvo otro año porque no saco para los gastos” Y sin embargo, vuelven todos los años, excepción hecha de un expositor de panoramas que desde tiempos atrás acude a mi amistad para que le consiga la cochera donde instalar su industria.

Es la cochera una gran cuadra situada en la caller central, que en ocasiones presta importantísimo servicio a la villa porque puede colocarse en ella un buen número de caballos: es al propio tiempo una especie de Corral de la Tía Javiera, donde desde nuestra niñez hemos visto trabajar a los cómicos de la legua,  que han transitado por este pueblo. Y como está pegante a la alhóndiga, los rematantes de arbitrios y los que se dedican a la traginería de vinos van disponiendo de ella como cosa propia. Está bien que así lo hagan; pero existimos en los pueblos algunos caracteres que no nos resignamos a soportar una pequeña molestia a favor del prójimo, dando lugar a que no pueda ejercer su industria un hombre honrado que necesita trabajar para comer.



Linterna magikoa
El año pasado no pudo, pues, conseguir este sitio; y emplazado en otro de malas condiciones se despidió de mí para siempre el sujeto a que me refiero, el cual sin embargo halla buena acogida en Vergara, Oñate, Zumárraga y otros puntos.



Beherago deskribatzen duenez, Arrasateko feriari agur esan ziona zinematografoaren aurrekaria dugun panorama espektakulua izan zen. Linterna magikoa izeneko tramankuluaz baliatuta, eskuz margotutako irudiak zituzten kristalezko plakak proiektatzen zituen barraka itxiari deitzen zitzaion panorama. XIXaren azken herenean linterna magikoak argazkiak ere proiekta zitzakeen.



“Por más que se me tache de que me ocupo de cosas baladíes, he echado muy de menos el panorama, que creo sea el cuadro típico de las ferias, y digo que hasta el monótono y desaguado organillo contribuye a dar animación a la fiesta. Los niños encuentran allí su solaz; los mayorcitos, que Dios los cría, allí se juntan y en cuanto a mí, lo considero como un pequeño centro de ilustración, porque  yo que no aspiro a ver París, Londres y Roma, merced a esas vistas, puedo formarme uan idea de sus principales monumentos”
(1) SANTAMASAK HISTORIAN:





Argazkiak: wikipedia


miércoles, 12 de diciembre de 2012

JOSE MARI AZKARRAGA “LUR-GORRI”. 75 URTE FUSILATU ZUTELA.






JOSE MARI AZKARRAGA "LUR-GORRI"
Duela hirurogeita hamabost urte, 1937ko abenduaren 16an, Jose Mari Azkarraga Mozo 21 urteko gaztea fusilatu zuten Derioko kanposantuan. EAJko kidea genuen eta Ariztimuño eta San Andres bataloietako komisario politikoa izan zen. Ordudanik emandako denbora arren, oraindik bizirik irauten du Azkarragaren gaineko oroitzapenak, bai hura ezagutu zutenen baitan –gero eta gutxiago- eta baita, bere euskal aberria maitatzearen bekatuarengatik  biziarekin ordaindu zuen gazte haren ibilbidearen nondik norakoetan arakatu ahal izan dugun guztiongan ere.



ANAIA-ARREBAK, 1934an
Sendi abertzale eta euskaltzale batean jaio eta hezia, aurki sortu zen Jose Marirengan bere herriaren kulturarako interesa Madrilen Zuzenbide ikasketak egiten ari zela Euzko Ikasle Batza-ko lehendakari izendatu zuten 1933an. EAJ eta STVn afiliatua, garaiko euskal aldizkari eta egunkarietan idazteari ekin zion 1932an, “Lur-Gorri” izengoitia erabiliz. Frankisten 1936ko uztailaren 18ko altxamenduak Aramaion harrapatu zuen, herri honetan ematen baitzituen Jose Mariren sendiak denboraldi luzeak.



ARAMAIOKO ETXEA
Bere alderdiaren zerbitzuan jarri zen eta hark gero Amayur batailoi izango zenaren lehen zeluletako bat antolatzeko agindua eman zion, batez ere Leintz bailara eta Aramaioko gazteekin.



Gerrako frontera Euzkadi egunkariaren korrespontsal bezala heldu zen, Legutioko gertaeretatik Asturiaseko eszenategirainokoak aurkeztu zituelarik. Ariztimuño batailoiko komisario politiko izendatu zuten 1937ko erdialdean, eta handik gutxira San Andresekoa. Santoñako itunean frankistek atzeman eta sasi epaiketa baten ondoren heriotzara kondenatu zuten eta baita fusilatu ere. Modu horretan, bere herriaren gogoa maite zuen gaztearen bizia itzali zuten matxinatuek, hain zuzen ere bere azken orduetan, osotasun eta duintasunaren ereduak izanagatik han eta hemen barreiatu ziren eskutitz zoragarriak idazteko kemena izan zuen gaztearena.



PAKO SALABERRI ETA ANAIAREKIN
Jose Mari Azkarraga, bere herriaren balio kultural eta sozialak gizarte osoarentzat berreskuratzeko kontzientzia izan zuen euskalduna dugu. Helburu horren atzetik lan egin zuen amore eman gabe. Eta horren adibidea da, heriotza zigorraz jabetuta gero ere El Duesoko kartzelan “Espetxean” aldizkari klandestinoaren hirugarren alean idazteko izan zuen kemena. Bere azken artikuluan –1937ko zortzian!- urte bereko ekainean fusilatutako Estepan Urkiaga “Lauaxeta”ri buruz aritu zen.



Presoek eskuz idazten zuten aldizkariaren laugarren zenbakian, abenduaren 25ekoa, honela zioen egile anonimo batek, “Lur-Gorri”ri eskainitako “Flor caída” artikuluan: “Has sido digno del poeta que te precedió en la muerte. Cuando trazaste la introducción a su poesía póstuma, no presentías tan próximo tu fin. Cantabas a la Inmaculada, y en tu prosa palpitaba el cariño hacia el hermano y la admiración hacia el poeta. ¡Ah, si yo pudiera honrarte como tú honraste a Lauaxeta”



Ezin dut idazkiño honetan sartu gabe utzi, “Lur-Gorri”k sortutako poematxoa. Ene ustez, gazte hark transmititzen jakin izan zuen sentimendua gordetzen du: Eta zugandik urrun, mundua nitaz ahazten denean; jatorriz ibar hauetakoa naizela eta bertan jaio nintzela inork ez dakienean ere, nire bihotzak maite egingo zaitu”


 
================..=============

"Lur-Gorri" hil zuten egunean eskutitz batzuk idatzi zituen,  sendikoentzat, laguntzentzat eta alderdiko agintarientzat. Hona hemen haietako bi, gurasoei eta arrebei,aurrena,  eta bera bezala heriotzara kondenatua zegoen hamazortzi urteko anaiarentzat, bigarrena.




miércoles, 5 de diciembre de 2012

ARAMAIOKO BATZOKIA: EHUN URTE




Aramaioko giroa XIX amaieran

Batzokia egon zen etxea
XIX mendearen amaierak arabar probintziako ohiko koordenadetatik kanpo harrapatu zuen Aramaio, bai gorputzez baita arimaz ere. Ez da harrigarria. Becerro de Bengoa aramaioar jatorrizko idazleak zioenez, Mateo Moraza euskal foruen defendatzaileak modu bereziz maite zuen Aramaio ibarra “Arabatik hain apartatua zegoena”.

Arabatik oso urruti geratzen zen Aramaio, nahiz eta probintziakoa izan. Orografiak eta, batez ere, hizkuntzak espeziala egiten zuten Aramaio arabar testuinguruan. Politikoki, karlismoaren indarra zen nagusi, artean Santa Kruz apaizaren abenturak herritarren oroimenean zeudelarik.

XX. mendeari lasaitasunetik ekin zitzaion Aramaion.  Kutsu politikorik gabeko gorabehera guztiak Udaletxean ematen ziren, eta ezer gutxi nabarmen daiteke zinegotzien arteko saioetan. Oso udal kontserbadorea genuen Aramaiokoa, Euskal Herriko gehienak bezalaxe, batez ere baserri girokoen artean.

Mendeko azken urtean buruturiko udal hauteskundeen arabera, berriz, korporazioa betetzen zutenak honako hauek ziren 1900an: alkatea, Frantzisko Leaniz-Barrutia; lehen alkate ordea, Hilario Beitia; bigarren alkatea, Timoteo Jauregi; sindikoa, Pablo Lasaga, sindiko ordea, Frantzisko Madina; zinegotzi arruntak, Benito Arana, Frantzisko Bengoa, Leon Lasaga eta Frantzisko Zubia. Udaletxeko idazkaria, Pablo Arana zen. Horietako inor ez zen EAJren militante izango.

Bi urte geroago (1902) ostera izan ziren udal hauteskundeak eta alkate berria Frantzisko Madina Gorostiza –“Zalgoko Idixa”- hautatu zuten. Lehen alkate ordea, Timoteo Jauregi; bigarrena, Remigio Garro. Garro dugu, 1902-36 bitartean, udal kudeaketan gehien agertuko den pertsonaia. Egun hartan sindiko ordea Jose Remigio Jauregi hautatu zuten. Jauregitarrak anaiak ziren eta EAJren lehen afiliatuetakoa genuen Jose Remigio, bakarra urte hartako udaletxean. Udal idazkari berria, berriz, Simon Landa hautatu zuten urte hartan, 1936ra arte karguan iraungo zuena. Beraz, Remigio Garrok eta Simon Landak ibilbide berdintsua egin zuten udal kudeaketan, 1902-36 bitartean.


Euskal abertzaletasunaren lehen agerpenak Aramaion


Baina goazen pixka bat atzerago, hain justu ere euskal abertzaletasunaren lehen agerpen publikoak eman ziren sasoiraino. Roman Berriozabal ikerleak  “Aramayoko Euzko Batzojika” deritzan bere lanean dioenez, Aramaioko hainbat lagunen baitan bizirik zegoen sentimendu abertzaleari nolabait eite eman behar zitzaion eta hori bera egin zuen Felipe Abasolo izeneko gasteiztarrak. Abasolo izan ei zen, Aramaiora lanak aldatua, aramaioar lagunengana EAJren berri modu zuzenean eraman zuena. Abasolok jelkideen JEL aldizkaria hedatu zuen eta aurki jarraitzaile ugaritxo egin zuen herrian. Aipatu aldizkari hori, Bilboko Euskal Gazteriak publikatu zuen hamabostero 1907-1908 urteetan, eta beraz garai horretan jar dezakegu lehenetako ahalegina euskal abertzaletasuna Aramaion zabaltzeko.

Itxura denez, bertako jauntxoen presiopean Aramaiotik alde egin behar izan zuen Abasolok baina abertzaletasunaren hazia ongi ongarritua utzi zuen. Berriozabalek apuntatzen duenez, 1909ko uztailaren 25ean Urkiolara euskal abertzaleek eginiko txangora aramaioar talde handi bat joan zen, Euskal Herriko beste hainbat tokitatik iritsitakoekin bat egiteko. Gazteriaren odola euskal lapikoan burbuilean, ez da harrigarria aurki aramaioar askok lantegi zabalagoei ekitea, biztanlegoaren uhin berria EAJren baitara eramateko. Helburua ez zen samurra, inondik ere, artean karlismo eskuindarraren zuzia pizturik baitzegoen eta Aramaioko gizarte txikian apaizgoaren eta zenbait sendi integristen eragina oso indartsua zen.
Begira dezagun, adibide gisa, zer nolako gaiak aztertzen ziren Aramaioko Udaletxean, 1910 urtean. Urte hartako uztailaren 24ko aktan irakur daiteke:


“El Ayuntamiento de este noble Valle, dando una prueba más de su catolicismo y honradez y en vista de las últimas disposiciones dictadas por el Gobierno de la Nación presidido por el Sr. Canalejas y de los conceptos expuestos en el discurso de la Corona que conculcan los derechos de la Iglesia Nuestra Madre, pisotean el Concordato, hoy Ley del Reino, y desatienden y desprecian las protestas elevadas por el Papa, Episcopado y mayoría de los españoles, protesta desde el fondo de su corazón de tales disposiciones y se adhiere en un todo y acudirá en Corporación a la manifestación católica que por iniciativa de la Congregación Mariana se celebrará en Vitoria el cuatro de septiembre próximo, a fin de protestar una vez más en unión de sus hermanos del resto de la provincia, de referidas disposiciones y demostrar plena y públicamente que Alava conserva la fé, que está unida a Cristo y que también está dispuesta a pelear por Cristo y vencer con Cristo...”

Aramaioko Udalaren 1910eko beste erabaki bat honako hauxe izan zen:

“Se dio cuenta de la lista de suscripción abierta para hacer una bandera, resultando que se han recaudado ciento ocho pesetas sesenta y cinco céntimos, y como la confección de la misma importa ciento treinta pesetas más setenta y cinco céntimos por conducirla desde Vitoria, resultando un déficit de.... el Ayuntamiento acordó se abonen las veinte y dos pesetas diez céntimos de déficit de las arcas municipales con cargo al Capítulo de Imprevistos”

Zein zen bandera hori? Gaurko mentalitatearekin ulertzea ezina gertatzen bazaigu ere, Aramaioko Guardia Civilen koartelean jarriko zen espainiar bandera genuen, goardia zibilen euren eskabideari jaramonik egiten.

Aramaioko Batzokiaren sorrera

Aramaioko Batzokiak ehun urte betetzen ditu 2012, eta mende osoko jauzia egingo bagenu atzerantz, ez da aramaioar udal bizitzan EAJri buruzko ezelako zehazkizunik aurkitzen 1912 urtean. Urte hartako udal lanari urtarrilaren lehen egunean ekin zioten, hain justu 1911ko azaroaren 5 eta 12an izandako hauteskundeetan zinegotzi aukeratutakoekin. Eta egun hartan bertan hautatu zuten alkatea, aurreko agintaldian kargu berean aritu zen Remigio Garro Mendia pertsonarengan. Alkate ordeak, Pablo Lasaga eta Eusebio Ibabe; sindikoa, Nikasio Uribarren; ordea, Jose Luis Uribarren. Gainerako zinegotziak, Domingo Errasti, Kalixto Etxebarria, Frantzisko Beitia, Ignazio Elorza eta Domingo Uriarte izan ziren. Aramaioko EAJko lehen zerrendan agertuko den bakarra Uribarren da.

Matrxain kalea; hondoan Udaletxea
Testuinguru hartan, EAJk batzoki berri bat ireki nahi izan zuen Araban, Gasteiz eta Legutiokoen ostean. Gauzak ez bide ziren errazak, herriko indar atzerakoiek ahalegin guztiak egin baitzituzten batzokia ireki ez zedin. Aurreko biekin bezala, eta legearen arauak bete izanez,  Aramaiokoaren sorrera euskal kulturaren susperketarekin lotu behar izan zen, elkarteen erroldan onartua izan ahal izateko. Beraz, euskara, euskal historia, etnografia eta legeria zabaldu ahal izateko asmoz izenpetu zen legeztapen-eskabidea.

“Arabarra” aldizkarian irakur daiteke 1912ko irailaren 7an,

“Hace aproximadamente un mes y accediendo a indicaciones de un querido amigo, excelente patriota, hicimos un grupo de abertzales gasteiztarras una visita a Aramayona. Allá pudimos apreciar la excelente ocasión que se ofrecía para fundar un batzoki. Reunimos a los jeltzales de la villa; hablóse sobre el particular; se abrió la inscripción de iniciadores, y de siete llegaron a cuarenta antes de dos horas. Ante tal resultado se acordó la apertura del nuevo centro; nombróse la Junta que hiciese los trabajos preliminares y se resolvió el celebrar un mítin y fiestas vascas fijándose para ello el día 25 de Julio”

“Aramayoko Euzko Batzokija” izan zen elkarte haren izen ofiziala, eta abuztuaren 25ean, igandea, inauguratu zen. Mugimenduaren eragileetariko bat Domingo Etxebarria Olaetxea izan zen eta bera hautatu zuten aurreneko lehendakaria.

Domingo Etxebarria abertzaleekin aurkeztu zen Arabako Foru Diputazioaren 1913ko martxoaren 13ko hauteskundeetara eta Aramaioko hautesleen botoetatik %20 jaso zuen, Benito Guinea hautesle integrista eta jaimistak ia-ia %42k zeukan bitartean.

Batzokia inauguratuko zen urteko (1912) San Martin jaiak, uztailaren lehen asteburuko 6 eta 7an, aurreko urteetakoak bezain lasaiak izango ziren, aramaioar abertzaleen parte hartze aktiboa eman izan ez balitz. Hori dela eta, herriko plazan zutituriko makalean ikurriña ezarri zuten. Ondorioz, guardia zibilen aurrera eramango zituztela mehatxatu zituen alkateak gazte haietako batzuk.

Baina gatozen ostera abuztuaren 25era eta diogun,  Batzokiaren inaugurazioa ez zegoela hasieran abuzturako iragarrita, hilabete bat lehenagorako baizik, Santiago eguna aukeratu baitzuten aurrenik eajotakideek  euren zentroaren irekierarako. Baina ez zen posible izan, herri barneko jauntxo agintariek, apaiz integristen laguntzarekin, operazio bitxi bati ekin baitzioten, abertzaleek euren asmoaren berri jakinarazi bezain laster. Eta jelkideek Batzokirako erabili nahi ei zuten lokala, jaimistak aurreratu eta beraiek alokatu zuten, bertan zentro katoliko bat jartzeko ideiarekin. “Arabarra” aldizkariak, 1912ko irailaren 7an honakoa zekarren:

“¿Centro Católico en Aramayona, pueblo eminentemente creyente donde no hay elementos anticatólicos? ¿Donde todos son sinceramente religiosos? ¿Y cuál será el objeto de ese Centro?”

Baina abertzaleek aurrera segitu zuten, eragozpen guztien gainetik, eta lokal berri bat alokatzea erabaki zuten. Eta orduantxe eman zituen bere lehen urratsak Aramaioko Batzokiak.

Abuztuaren 25 hartan jende andana handia iritsi zen Aramaiora, goizeko lehen ordutik. Arrasatetik dultzaineroak heldu ziren lehenik, Benigo Altube eta Kristobal Bedia, kale eta inguruak euren musikarekin  alaituz.  Poliki, poliki beste toki askotatik ailegatu ziren EAJren zaleak: Oñati, Bergara, Elorrio, Durango, Bilbo, Gasteiz... Eta, alderdiaren goiburuarekin ongi joateko, mezarekin ekin zitzaion eguneko egitarauari. Zailtasunak izan zituen meza, hain zuzen, izan ere elizbarrutiko arzipresteak – Legutianoko Askazubi apaizak- igandeko meza arruntera joatea behartu nahi izan baitzituen jelkideak, goizeko 10etarako deituta zeukatenaren ordez. Roman Berriozabalek bere ikerketa-lanean gogoratzen duenez, “goizeko 11etan, 25 pezetako prezioarekin eta kanpai hotsik gabeko meza” inposatu nahi izan zuen. Baina abertzaleek ez zuten amorerik eman eta Domingo Etxebarriaren ongi egiten jakiteari esker, aldarrikatuta zegoen orduan burutu zen eliz funtzioa, Gasteizko Batzokiko Abesbatzak Perossiren meza kantatu zuelarik.


Aramaioko Ibarrako eliza
Meza ostean, Gasteizko Batzokiko dantzariek, Balendin Larrañagaren aginduetara, saio bat eskaini zuten eta Kepa Enbeita “Urretxindorra” eta Benigno Altube bertsotan aritu ziren, bazkaltzeko ordura arte.

Alkatearen erabakiz, bazkaria herriko plazan egitea ezina zenez gero, lau etxetan zerbitzatu zen eta denera 177 lagunek hartu zuten parte, giro bikainean. Bi bertsolarien ateraldiekin, dultzainero zein txistularien doinuekin eta bazkaltiarren kantuekin alaitu zen otordua. Kronikek diotenez, euskal kantuen artean, noizean behin honen gisako koplak ere entzuten ziren, erdaraz kantatuta:


Al vasco que es buen vasco,
hoy el jaimista,
llama loco, hereje
y separatista.
Ené qué tupé se necesita
para llamarnos eso un jaimista.

Bazkaria amaitu bezain laster mitinera igaro zen. Domingo Etxebarriak berak ere hitz batzuk izan zituen bertaratutakoentzat.

Batzokia inauguratu orduko hogeita hamar urtetik gorako hirurogeiren bat aramaioar zeuden afiliatua EAJra eta halaber gazte ugariren eskabidea zegoen alderdian sartzeko.

Eta besteak?

Giro horretan kokatu behar dugu, beraz, Aramaioko Centro y Sindicato Catoliko zeritzana. Jaimistek 1912ko urrian irekia –hots, Karlos pretendiente karlista 1909an hiltzean haren seme Jaimek gidatutako korronteak- ezin ziezaiokeen bere helburuari kutsu politikoa kendu. Eta abertzaleen martxari balazta jartzeko asmoarekin sortu zuten Zentroa. Noski, abertzaleek eurek ere euren buruak katolikotzat zituztelako “antiliberal” hitza gehitu zioten elkartearen deiturari karlistek, aramaioarren artean nahasia sortu guran, nonbait.

“Arabarra” aldizkariaren orrietan, honela irakur zitekeen 1912ko azaroaren 26ko alean, A´tar K. batek sinatua:

“Allí se dieron con roncas voces vivas a D. Jaime, muera a los bizkaitarras y a Euzkadi; allí vimos boinas rojas con enormes borlas, palos con más enormes bolas en la punta; pañuelos con el retrato del eterno pretendiente al trono español... Allí vimos otras muchas cosas como estas, tan poco en consonancia con el acto que se celebraba, con la inauguración de un Centro Católico. En resumidas cuentas un nuevo Centro político en Aramayona que no nos da ni frío ni calor; un día de desfogue para los requeteros (el derecho al pataleo es sacratísimo) que se hartaron de cantar el Oriamendi”

Batzokia inauguratu eta handik hiru hilabetera Aramaioko EAJren kideek beste jai bat izan zuten. Abenduaren  8ko Andra Mari Sortzez Garbiaren egunean Aramaiora bildu ziren jelkide ugari.

“Bizkaitarra” aldizkarian Domingo Etxebarriak –Etxebarria´tar Domeka- idatzi zuen, urte hartako abenduaren 28ko zenbakian. Euskaraz egin ere, eta gertatutakoaren kronika egiten du Batzokiko lehendakariak. Besteak beste dio:

“...Gabian argiz beterik egon zan geure batzokija, ta Altube´gaz batian euzkerazko abesti polit-ederrak abestu genduzan. Amarrak inguruban, beste zentrotik etxeruntz yoyazala okiña ta arotzaren semiak, beste lagun batzukaz, asi ziran deidar egiten ¡Viva España! ¡Viva Jaime III! Geure batzokijaren onduan, eta an egozan jeltzaliak Euzkadi goraka erantzun eutsien, zerbait matraka ixan zala”

Batzokiko etxea
Domingo Etxebarriak aurreko idazkian deskribatzen duen ixkanbila, historiak emango zuen beste askoren artekorik aurrekoenetakoa dugu. Izan zen zazpi urte geroago oso gertaera ilun eta samina, Aramaioko seme bati bizia lapurtu ziona. Hain zuzen ere, 1919ko otsailaren 11an Julian Aiastui Lonbide labankada baten ondorioz hil zen. Julian –hogei urte zituena- EAJko militantea zen eta politikoki arerio zituen zenbait herrikiderekin izandako liskarrean erori zen larri zauritua. Haietako batek labanarekin eten zuen eztabaida, eta bi egun geroago hil zen zauritua, “peritonitis traumática”rengatik, heriotza-agiriak adierazten duen moduan. Aramaion mendean zehar ekarriko zuen konfrontazio politikoaren lehenetariko biktima izan zen gazte hura.

Heriotza argitzeko irekitako txostenaren buru, Remigio Garro Mendia zen –orduan ibarreko Epaile lanetan- Simon Landa udal idazkariaren laguntzarekin.

Bizitzak segitzen du

Urtebetea eman ondoren Batzokian aparteko ekintza bizi izan zen: ikurriñaren igoera. Idazki horrengatik dakigu 1913ko uztailaren 27an izan zela ikurriñaren eguna. Eta itxura guztien arabera, orduan ere arazoak sortu ziren, “Arabarra” aldizkariari erreparatuz. Hain zuzen ere, abuztuaren 23an irakur daiteke:

“De víspera llegaron ya cerca de 40 jóvenes aramayoarras residentes en Bilbao y en el día la animación fue extraordinaria y la alegría y el orden grandes. Todo ello con grandísimo sentimiento del Sr. Endo, que hubiera querido disponer para aniquilarnos de los rayos de Júpiter. Ya que de ellos no disponía, quiso con malísima intención y sin pararse en barras tratar de aguarnos la fiesta por procedimientos que repugnan a toda conciencia honrada”

Alkateari buruz ari da kronika egilea Endo jauna aipatzean? Nik esango nuke baietz, “Endo” deitura endore hitzaren laburpena izan baitaiteke, alkate, hain zuzen. Eta 1913an Remigio Garro Mendia zen herriko lehen agintaria.

Udal hauteskunde berriak izan ziren eta 1916ko lehen egunean korporazio berriak hartu zuen bere jarlekua. EAJko hiru zinegotzi izan ziren: Antonio Azkarate, Basilio Ormaetxea eta Benito Jauregi. Frantzisko Madina jaimista izan zen aukeratua alkate.

Abertzaleen presentziak sentsibilitate berri bat eraman ei zion udal korporazioari, nahiz eta EAJkoak gutxiengoan zeuden. Adibidez, euskara udal kudeaketan eta mediku zerbitzuetan sartzeko ahaleginak eman ziren ordudanik.


Aramaioko lehen afiliatuen zerrenda

Hurrengo udal agintaldian (1918) eman zen EAJren aurreneko garaipena alkatetzari dagokionez. Alkatea eta lehen alkateordea Benito Jauregi Uribarren-Iturreta, Goiko Errotako semea  eta Antonio Azkarate Zubizarreta izan ziren, hurrenez hurren, hautatuta kargu horietarako. Lau ziren EAJra afiliatutako zinegotziak –aipatutako biak eta Basilio Ormaetxea eta Bernardo Jauregi.

Alkate izendatu eta egun batzuetara, Euskal askatasunen gaineko mozioa aurkeztu zuten EAJkoek eta Domingo Goikolea zinegotziak:

“Deber de vascos impone a los suscriptos el mantenimiento desde las Corporaciones públicas la protesta viva y latente contra cuantas disposiciones emanadas del Poder Central han mermado las atribuciones y derechos seculares innatos a la personalidad de los Municipios vascos. Si en todo momento debe encauzarse esa protesta, hoy que el sentimiento popular (está) más firmemente arraigado hacia la defensa de nuestras tradicionales derechos, encauza con las Diputaciones vascas la reclamación de una amplia autonomía que preste calor y vida a la obra de afianzamiento nacional, es ineludible elevar enérgica protesta a los Poderes públicos por la conculcación de las libertades vascas, dictada en la disposición del 21 de octubre de 1839, y la muerte del régimen municipal vasco, decretada por la de 29 de octubre de 1841.

También debemos protestar contra todas y cada una de las disposiciones del Gobierno de Madrid que han atentado a nuestros derechos seculares”

Eta 1920ko udal hauteskundeak berriro izan zirelarik, korporazioak aldaketa sakona bizi izan zuen.  EAJren afiliatuek lau zinegotzi zituzten baina, auskalo zein arrazoirengatik, alkate izateko botoa lauek Remigio Garro Mendia beteranoari eman zioten. EAJkoak Antonio Azkarate, Basilio , Jose Luis Uribarren eta Bernardo Jauregi izan ziren.

1922an udal hauteskunde berriak izan ziren. Udal talde berrian lau ziren EAJko militanteak: Timoteo Jauregi, Jose Luis Uribarren, Basilio Ormaetxea eta Domingo Etxebarria. Hamar zinegotzien artean erabaki behar zen alkatea eta sei boto joan ziren Remigio Garroren alde. EAJkoak banatu egin ziren, Etxebarria eta Jauregik bana jaso zutela. Beste bik zuriz bozkatu zuten. Beraz, Garro gertatu zen hautatuta lehen agintari.

Primo de Rivera jeneralak estatu kolpea eman zuen 1923ko irailaren  13an. Direktorio militarra sortu zuen matxinatuak eta udalak disolbatu egin ziren. Horren ondorioz, Aramaioko Udala ere aldatu zen. Jakina, zinegotzien artean inor ez zen EAJren kide. Beraien artean burututako hautaketari jarraikiz, Leonzio Murua Bergaretxe “Ipurtotz” baserriko semea hautatu zuten alkate berria.

EAJren Aramaioko kideak 1915ean

Adierazgarria da, Gasteizko afiliatuen kopurua 34koa zen bitartean Aramaion 81 pertsona egotea.

Aurreneko karguak Batzokian

Adierazi dudan bezala, aurreneko lehendakaria Domingo Etxebarria izan zen (1912-1916) eta idazkari lanetan Basilio Ormaetxea aritu zen. Hurrengoa Martzelino Bengoa izan genuen (1916-18) eta idazkaria Pedro Arana. Hirugarrena Julian Arana (1918-1923) izan zen eta Frantzisko Bengoa idazkaria.

Non egon zen kokatua aurreneko Batzokia?

Lehen Batzoki hura Nardeaga kalean, 19garren zenbakian zegoen. Hau da, urtetan “zesteruenekoa” esan zaion etxea zen eta Batzokia goi aldean bide zegoen kokatuta.

=============..============


Aramaioko Kultura Etxean, 12-12-01ean eman nuen hitzaldiaren laburpena
http://www.fentmuntanyaiformacio.es