apirila 24, 2013

LEHEN ERREPUBLIKAKO PRESIDENTEA ARRASATEN




Hamaika aldiz esan dut txoko honetan Santa Agedako Bainu Etxeak Arrasate espainiar mapan puntako tokian ipini zuela.  Sei hamarkada luzeko ibilbide kronologikoan -1825/1897- argi bereziz agertzen zaigu Arrasate espainiar pertsonalitate askoren agendan, Gesalibarreko bainuak hartzeko helburu zutenak.

  Migel Madinabeitiak bisita batzuen berri ematen digu bere kroniketan eta gaurko honetan goi mailako agintari baten gaineko zenbait zertzelada azaleratu nahi ditut, hain zuzen arrasatear udal idazkariak - eta halaber historialariak- 1885eko azaroaren 30ean El Noticiero Bilbaíno egunkarian argitaratua. 


Madinabeitiaren artikuluan pertsonaia haren nortasuna Duque de la Torre izenarekin laburbiltzen da.  Zein zen dukea? Oraintxe ikusiko dugu. Baina lehenik irakur dezagun Madinabeitiak artikuluaren hasieran dioena: 

“La muerte del rey ha causado aquí general sentimiento, y mayor entre los que tienen que perder  y viven honradamente  de su trabajo, persuadidos como estaban de que la vida del joven y malogrado monarca era garantía segura del orden y de ese tesoro inapreciable que se llama la paz. Algo ha afectado también el fallecimiento del ilustre general Duque de la Torre, cuyo nombre se invoca siempre con la consideración y respeto a que le hicieron acreedor sus grandezas. En cuanto a mí, aunque parezca inmodesto, tan presentes tengo dos episodios de aquel hombre insigne, que a fuer de corresponsal y obrando por cuenta propia no puedo menos de consignarlos aquí. Son dos rasgos, el uno de caballerosidad y de modestia el otro 


Alfontso XII. zen erregea, noski, eta 1885eko azaroaren 25ean hil zen. Hain justu, Dukearen heriotza gertatu zen egun berean. Bi gizon haiek aurkariak gertatu ziren arlo politikoan, de la Torreren ibilbide politikoak beste norabidetik jo baitzuen zenbait urte lehenagotik.

Francisco Serrano Domínguez zen Dukea. Cadizen jaio zen 1810ean eta, besteak beste, Bergarako Erret-Mintegian ikasi zuen, espainiar armadara sartu baino lehen. Aurreneko karlistadan hartu zuen parte eta Bergarako Ituna 1839an sinatu zenerako koronela genuen. Prim jeneralarekin batera Isabel IIren kontra agertu zen eta horrek erregina izateari utzi behar izan zion. Behin behineko Iraultza Batzordeak gobernu osatzea eskatu zion Serrano jeneralari eta Erresumako Burua izendatu zuten. Amadeo I.rekin Ministroen Kontseiluko Burua izan zen, 1871 eta 1872an.  Segi dezagun Madinabeitiak bere kronikan zioenarekin:
 
“Como general en jefe del ejército de operaciones del Norte y sentados sus reales en  Arechavaleta y casa del Sr. Otálora del 17 al 20 de mayo de 1872, supo que el jefe carlista Uribarri, herido el día anterior en Zubillaga, había sido trasladado a un caserío de la anteiglesia de Larrino, jurisdicción de dicha villa, y el general Serrano le envió su médico para prodigar al herido los auxilios de la ciencia, y un ayudante con encargo de decirle que sentía por sus ocupaciones no poder subir en persona a visitarle, pero que el ayudante, en representación suya, era portador del indulto, deseándole que se aliviase para pasar tranquilo en su casa los días que le restaban de vida. Uribarri sucumbió sin poder hacer uso de esta generosidad, aunque ella habría contribuido a mitigar sus últimas penas” 

Uribarri jeneral karlistak Oñatitik bere troparekin ihes egin ondoren larri zauritu bide zuten Aretxabaletan eta bertan hil zen. Serrano jeneralak Amorebietako Ituna izenpetu zuen karlisten buruzagiekin eta 1874an Lehen Errepublikako Buruzagitza eskaini zioten. Bera izan zen azken presidentea, urte hartako abenduan utzi behar izan baitzuen Canovasen eskuetan.  

Madinabeitiak, beraz,  Errepublikako azken lehendakaria eta aurrerantzean espainiar eskuin monarkikoaren burua izango zuena ezagutu zituen, non eta Arrasaten. Areago esango nuke: Madinabeitiaren nortasuna poliki-poliki ezagutzen noala, hurrengo anekdotaren protagonista aktibo bat - bere burua bolondres agertu zuena-  arrasatear historialaria bera izan zela esango nuke. Irakur diezaiogun: 

Ferrerias kalea, gaur
“El segundo episodio pertenece a la vida intima, y es que en la tarde del 14 de setiembre de 1878, el Duque de la Torre, con un niño de la mano y un bastón de 2 reales en la otra, subió calle de Medio arriba en este pueblo preguntando dónde vivía el que hacía los bastones, que era un pobre menestral que se dedicaba a hacerlos y a venderlos por los balnearios. No faltó quien se ofreciera a ahorrarle el trabajo de subir la cuesta; pero agradecido cariñosamente, prosiguió su camino, llamó a la puerta número 58 de la calle de Ferrerías, de humilde vivienda, y compró el rústico bastón para su hijo. Esto no lo he oído contar a nadie. Lo vi yo con mis ojos” 

Gure istorio honekin zuzen erlazionatuta ez badago ere, aipa daiteke Frantzisko Serrano jenerala inplikatu zutela 1870ean, Juan Prim jeneralaren hilketaren egile intelektual moduan. Frantzisko Serrano jenerala –de la Torreko Dukea- Madrilen hil zen 1885 azaroaren 25ean. Espainiar hiriburuko kalerik garrantzitsu bati haren izena jarri zitzaion.    

 Pertsonaia oso bat izan zen, beraz, Arrasateko Ferrerias kaletik gora, makila-egile baten etxeraino iritsi zena. Garaiko kronikek ez zuten erosketa haren berri eman … Madinabeitiak urte pare bat geroago egin arte.

Argazkiak: JMVM
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina