miércoles, 24 de abril de 2013

LEHEN ERREPUBLIKAKO PRESIDENTEA ARRASATEN

http://www.fentmuntanyaiformacio.es


Hamaika aldiz esan dut txoko honetan Santa Agedako Bainu Etxeak Arrasate espainiar mapan puntako tokian ipini zuela.  Sei hamarkada luzeko ibilbide kronologikoan -1825/1897- argi bereziz agertzen zaigu Arrasate espainiar pertsonalitate askoren agendan, Gesalibarreko bainuak hartzeko helburu zutenak.

  Migel Madinabeitiak bisita batzuen berri ematen digu bere kroniketan eta gaurko honetan goi mailako agintari baten gaineko zenbait zertzelada azaleratu nahi ditut, hain zuzen arrasatear udal idazkariak - eta halaber historialariak- 1885eko azaroaren 30ean El Noticiero Bilbaíno egunkarian argitaratua. 


Madinabeitiaren artikuluan pertsonaia haren nortasuna Duque de la Torre izenarekin laburbiltzen da.  Zein zen dukea? Oraintxe ikusiko dugu. Baina lehenik irakur dezagun Madinabeitiak artikuluaren hasieran dioena: 

“La muerte del rey ha causado aquí general sentimiento, y mayor entre los que tienen que perder  y viven honradamente  de su trabajo, persuadidos como estaban de que la vida del joven y malogrado monarca era garantía segura del orden y de ese tesoro inapreciable que se llama la paz. Algo ha afectado también el fallecimiento del ilustre general Duque de la Torre, cuyo nombre se invoca siempre con la consideración y respeto a que le hicieron acreedor sus grandezas. En cuanto a mí, aunque parezca inmodesto, tan presentes tengo dos episodios de aquel hombre insigne, que a fuer de corresponsal y obrando por cuenta propia no puedo menos de consignarlos aquí. Son dos rasgos, el uno de caballerosidad y de modestia el otro 


Alfontso XII. zen erregea, noski, eta 1885eko azaroaren 25ean hil zen. Hain justu, Dukearen heriotza gertatu zen egun berean. Bi gizon haiek aurkariak gertatu ziren arlo politikoan, de la Torreren ibilbide politikoak beste norabidetik jo baitzuen zenbait urte lehenagotik.

Francisco Serrano Domínguez zen Dukea. Cadizen jaio zen 1810ean eta, besteak beste, Bergarako Erret-Mintegian ikasi zuen, espainiar armadara sartu baino lehen. Aurreneko karlistadan hartu zuen parte eta Bergarako Ituna 1839an sinatu zenerako koronela genuen. Prim jeneralarekin batera Isabel IIren kontra agertu zen eta horrek erregina izateari utzi behar izan zion. Behin behineko Iraultza Batzordeak gobernu osatzea eskatu zion Serrano jeneralari eta Erresumako Burua izendatu zuten. Amadeo I.rekin Ministroen Kontseiluko Burua izan zen, 1871 eta 1872an.  Segi dezagun Madinabeitiak bere kronikan zioenarekin:
 
“Como general en jefe del ejército de operaciones del Norte y sentados sus reales en  Arechavaleta y casa del Sr. Otálora del 17 al 20 de mayo de 1872, supo que el jefe carlista Uribarri, herido el día anterior en Zubillaga, había sido trasladado a un caserío de la anteiglesia de Larrino, jurisdicción de dicha villa, y el general Serrano le envió su médico para prodigar al herido los auxilios de la ciencia, y un ayudante con encargo de decirle que sentía por sus ocupaciones no poder subir en persona a visitarle, pero que el ayudante, en representación suya, era portador del indulto, deseándole que se aliviase para pasar tranquilo en su casa los días que le restaban de vida. Uribarri sucumbió sin poder hacer uso de esta generosidad, aunque ella habría contribuido a mitigar sus últimas penas” 

Uribarri jeneral karlistak Oñatitik bere troparekin ihes egin ondoren larri zauritu bide zuten Aretxabaletan eta bertan hil zen. Serrano jeneralak Amorebietako Ituna izenpetu zuen karlisten buruzagiekin eta 1874an Lehen Errepublikako Buruzagitza eskaini zioten. Bera izan zen azken presidentea, urte hartako abenduan utzi behar izan baitzuen Canovasen eskuetan.  

Madinabeitiak, beraz,  Errepublikako azken lehendakaria eta aurrerantzean espainiar eskuin monarkikoaren burua izango zuena ezagutu zituen, non eta Arrasaten. Areago esango nuke: Madinabeitiaren nortasuna poliki-poliki ezagutzen noala, hurrengo anekdotaren protagonista aktibo bat - bere burua bolondres agertu zuena-  arrasatear historialaria bera izan zela esango nuke. Irakur diezaiogun: 

Ferrerias kalea, gaur
“El segundo episodio pertenece a la vida intima, y es que en la tarde del 14 de setiembre de 1878, el Duque de la Torre, con un niño de la mano y un bastón de 2 reales en la otra, subió calle de Medio arriba en este pueblo preguntando dónde vivía el que hacía los bastones, que era un pobre menestral que se dedicaba a hacerlos y a venderlos por los balnearios. No faltó quien se ofreciera a ahorrarle el trabajo de subir la cuesta; pero agradecido cariñosamente, prosiguió su camino, llamó a la puerta número 58 de la calle de Ferrerías, de humilde vivienda, y compró el rústico bastón para su hijo. Esto no lo he oído contar a nadie. Lo vi yo con mis ojos” 

Gure istorio honekin zuzen erlazionatuta ez badago ere, aipa daiteke Frantzisko Serrano jenerala inplikatu zutela 1870ean, Juan Prim jeneralaren hilketaren egile intelektual moduan. Frantzisko Serrano jenerala –de la Torreko Dukea- Madrilen hil zen 1885 azaroaren 25ean. Espainiar hiriburuko kalerik garrantzitsu bati haren izena jarri zitzaion.    

 Pertsonaia oso bat izan zen, beraz, Arrasateko Ferrerias kaletik gora, makila-egile baten etxeraino iritsi zena. Garaiko kronikek ez zuten erosketa haren berri eman … Madinabeitiak urte pare bat geroago egin arte.

http://www.fentmuntanyaiformacio.es
 

miércoles, 17 de abril de 2013

FRANTZIARRAK ARRASATEN, 1813an



Pierre Thouvenot jenerala

Napoleonek 1810eko otsailaren 8an zenbait gobernu militar sortu zituen, dekretuz, Espainian. Horrela, Katalunya, Aragoi, Nafarroa eta, laugarrena, euskal probintziak eta Santanderrekoa izan ziren. Azken honen egoitza nagusia Arrasaten egon zen lehenik, Pierre Thouvenot jeneralaren (1757-1817) aginduetara.

 Ezaguna da frantsesek Arrasaten izan zuten protagonismoa 1810-13 aldian, eta inoiz sakonago idatziko dudan arren, gaur hona ekarri nahi dut “Diario de Palma” egunkarian 1813ko uztailaren 12an agertutako albiste bat. Bertan, frantziar eta espainiar tropen gaineko datuak ematen ditu. Duela berrehun urteko gorabeherak ditugu.

  Estado y fuerza de las divisiones españolas que hay en las provincia Vascongadas, Navarra y Burgos.
División de Navarra: 7000 de infantería y 700 de caballería. División de Iberia: 4000 de infantería y 300 de caballería. Sección de Guipúzcoa: 2200 de infantería y 80 de caballería. Idem de Alava: 800 de infantería y 140 de caballería. Idem de Vizcaya: 2600 de infantería y 100 de caballería. Fuerza total: 16600 de infantería y 1320 de caballería.

 Idem de los enemigos y puntos que ocupan en Navarra y provincias Vascongadas.
Navarra. Pamplona, 3000; Tudela, 1600; Lodosa, 1300; Elizondo, 400; San Estevez, 300; Irurzun, 500. Total, 7100.

Guipúzcoa. San Sebastián, 800. Guetaria, 600; Pasajes, 200; Fuenterrabía, 160; Irún, 400; Oyarzun, 300; Ernani, 500; Andoain, 240; Tolosa, 500; Villafranca, 400; Villarreal de Zumárraga, 350; Vergara, 500; Mondragón, 600; Salinas de Léniz, 300. Total 5910.

Alava. Vitoria, 2500; El Prado, 100; Arechabaleta, 200; Fuerte de Arlaban, 160; Salvatierra, 400; Puebla de Arganzón, 800. Total, 4160.

Vizcaya. Bilbao, 2500; Portugalete, 300; Durango, 1600; Elorrio, 400; Santoña, 1200; Total, 6000.

(Gaceta de la Región de Cádiz. 15 de junio)”

Oso denbora laburra falta zitzaien frantsesei Arrasatetik alde egiteko. Egindakoak eginda zeuden. Onerako eta txarrerako.


Argazkia: wikipedia 

miércoles, 10 de abril de 2013

OLARTEKO ARKUAREN DESAGERPENA





Olarteko arkua
Eraikin enblematikoen desagerpenaz kezkatuta dauden pertsonak beti izan dira. Monumentuek eta, oro har, ibilgetu historikoak bost axola dietenen tropela handiagoa bada ere,  beren baitan haietarako sentsibilitatea erakutsi dutenak ez dira gutxi izan. Aro guztietan salatu dira eraikin eta bestelakoen txikizioak. Gaurko honetan Miguel Madinabeitia zenari hartu diot 1892ko abuztuaren 10ean Noticiario Bilbaino agerkarian sinatutakoa, “El ultimo vestigio” tituluarekin:

“Con el derribo que se ha hecho de la casa que forma travesía con la calle de Ferrerías, de esta villa, denunciada hace tiempo por vieja y ruinosa, ha desaparecido el último trozo de la muralla de formidable espesor, en el que estaba incrustado un arco apuntado, que desde la plaza central bajaba o daba salida a la ronda o arrabal llamado de Olarte.

 Si ese arco hubiera amenazado ruina o su demolición obedeciera a un proyecto de urbanización de aquella parte del pueblo,  y de consiguiente se hubiera tratado de dar  ensanche al callejón, yo nada hubiera hablado ni escrito; pero como tengo la plena seguridad de que el callejón quedará tan angosto y sombrío como antes, y que el derribo ha sido premeditado y procurado por dos o tres que así les convenía, no puedo menos de lamentar su arbitraria desaparición, porque como hijo amante de su pueblo nativo, late todavía en mi pecho un átomo de sentimiento por el arte, por la tradición y por la historia.

 El ayuntamiento que se interesó por la conservación de aquel paredón (excepción hecha de un individuo) acaso obligue a levantar algo a quien corresponda; mas una vez despojada la labor de originalidad que blasonaba, no tendrá ya mérito ninguno.

Olarteko kantoia, gaur
 Si hemos de creer a Garibay y si hemos de creer una relación de documentos que existe en el archivo, en el paraje que hoy es Mondragón había en el año 901, en cuya época Sancho Garcés I (1), Sancho Abarca (2), rey de Navarra mandó cercar la puebla, fabricando para su defensa el castillo en Arrasate, que es el montecillo conocido con el nombre de Santa Bárbara. Cada día veo yo más claro esta afirmación porque todas las casas del ala exterior de las calles Ferrerías e Iturrioz, igual que las de Gazteluondo se edificaron sobre la muralla que converge perfectamente en el sitio donde el castillo existió.

 De más está decir que todas las casas se levantaron con licencia del ayuntamiento y cuando había que abrir una ventana a la muralla se otorgaba la licencia, reservándose el derecho de cerrarla cuando conviniera. Luego es incuestionable que las murallas han sido y son propias y pertenecen a la villa y nadie tiene derecho a derribarlas sin previa autorización de la misma.

 Si Sancho Abarca murió según unos historiadores en 925 y según otros en 926, puede asegurarse sin temor de ser desacertado que ese paredón, al que yo por referencias digo Arco de Trajano, cuenta con una antigüedad de más de novecientos años. El público ilustrado e imparcial dirá si mi protesta es sincera o es vana palabrería”

Kantoiko ezkina hartan nire adinekook, 1892an bizirik geratu zen iturria ezagutu genuen.XX.aren bosgarren hamarkadaren amaieran desagertuk zen.  

1892koaren ordez eraikitako etxea
Aurreko zehazkizunen ondoren,  Madinabeitiak izen berri bat emango digu: Pedro Garrastegi. Arrasaten jaio zen, 1646an, eta Yucatango Meridan bizi izan zen. Titulua Carlos IIIak eman zion, eta Kondea izan aurretik Villanuevako bizkondea izan zen. Madinabeitiak ongi zekien hori:

 “La casa derribada a una con el arco, señalada con el número 132 antiguo y moderno de la calle de Ferrerías, perteneció a D. Pedro Garrastegui y Oleaga, maestre de Campo y conde de Miraflores. Fue hecho Caballero de Santiago en el convento de San Agustín de esta villa, que está al lado de su casa nativa de Zarugalde, el día 16 de abril de 1689, y en el de 1700 fue alcalde honorario de esta villa, residiendo en Nueva España.

 El último poseedor de esta casa que la ha vendido a cualquier precio ha sido D. Domingo de Elcoro y Aldecoa, dueño y propietario de la casa solariega Domingotegui en el valle de Anguiozar, barrio  principal de la villa de Elgueta”

Azken parrafoan egiten duen baieztapena gogor samarra iruditzen zait. Baina, ikusi ahal izan dugun bezala, Madinabeitia halakoa zen. Ez zuen tintontzian burura zetorkiona uzten. Honetan amaitzera banoa ere, Madinabeitiak  ez zuen artikulua horrela bukatu. Adabaki polita jarri zion idazkiari, baina horretaz beste egun batean arituko gara.


(1) Iruñeko erregea izan zen 905 eta 925 bitartean.

(2) Madinabeitia oker dabil, izan ere Sancho Garces IIari esaten zitzaion Santxo Abarka  (Iruñeko erregea 970-994 tartean)
 




Arkuaren marrazkia: Zumalde