miércoles, 29 de mayo de 2013

ARRASATEKO JUBILATUEN OMENALDIA, 1969 (BIDEOA)




Lehengo larunbatean – maiatzak 25- ospatu zen Arrasateko jubilatuen eguna. Jai polita da urtero ehunka arrasatear adindu biltzen dituena. Polikiroldegia izan da aurten ere ospakizuneko bilgunea eta lepo bete da. Jaia SUDCek antolatu zuen, urte askotako  eskarmentuak eskainitako ohiko maisutasunarekin. 

Gaurko nire artikulu honetan irudi batzuk berreskuratu ditut, 1969koak. Urte hartan Arrasateko jubilatuei SUDCek eratutako jaian, dena den, ez ziren herriko jubilatu guztiak egon. Garaiko ohituraren arabera,gizonezkoak bakarrik izan ohi ziren aintzakotzat hartzen halako erakustaldietan,  eta horixe darakuskigute argi asko bideoko irudiek. Zorionez, gauzak aldatzen joan dira, oraindik bidean puntu asko lotzeke badaude ere.
 
Plazako dantzaldia, elizarainoko kalejira, Unión Cerrajeraren instalakuntzetarainoko ibilaldia, otordua, musika, oparien zozketa eta abar interesgarria azaltzen dizkigute Lasok hartutako irudiek.

Ipini dut otordua, eta ez bazkaria. Zer dela-eta? Ez dut uste Union Cerrajeraren erlojua geldi egongo zenik garai hartan, gaur egun bezalaxe.

 Eta konturatu bazarete, lantegira sartzeko unean erlojuak 7´20 markatzen du. Arratsaldean, beraz? Afari-merixenda? Gure aitonak bapo jarri ziren, irudienarabera. 

Pedro Sologaistoa “Laso” argazkilari zenak grabatu zituen irudiak, Super 8 formatoan. Euskomedia Fundazioaren laguntzaz digitalizatu ahal izan ziren duela urte batzuk. 

Kanta desberdin batzuk ipini dizkiot eta, besterik gabe, orain Interneteko lagunentzat igo dut bideoa Youtubeko nire helbidera.

Bideo hunkigarria da, omenduak izan ziren guzti haietatik inor ez baita bizirik geratzen. SUDCeko arduradunetatik ere asko eta asko desagertu zaizkigu betiko. Zorionez, bideoko beste hainbat protagonistak oraindik osasuntsu jarraitzen dute. Horiei eskainia doa, bereziki, gaurko ekarpen hau.


BIDEOA
 
Argazkiak: bideoko fotogramak













 





















 










 










 










 

































Argazkietan: Jose Azkoaga Resusta, adinduena, parrokoarekin; Olalde, Mujika, Garay antolatzaileak; Arrasate orkestra;   Jaxinto Heriz; "Tripitas"; zozketako une bat; Rafa Fernandez aurkezlea, Unai abes-hirukotearekin; Jexus Mari Martinez.



miércoles, 22 de mayo de 2013

ARAMAION DIRURIK EZ, 1823an


Aramaixoarrentzat ez ziren XIX mendeko lehen urteak oso leunak gertatu. Frantziarren presentzia hurbilak alde batetik –horrek suposatzen zuen kalte materialarekin- eta tokiko industria txikiaren moteltasunak, bestetik, negatiboki intziditu zuten herriko ekonomian. Eta ondorioz, udal bizitzak premia nabariak pairatu zituen. Adibidez, urte haietako udal aktetan sarritan agertzen da, udalaren ezina langileen soldatak ordaintzeko.

Gaurko akta honetan, 1823koa, Arabako Diputaziotik hilero eskatzen zitzaien diru kopuruari aurre egiteko ezintasuna agertu egiten da udal bilkuran –Congreso esaten zioten orduan bilkurari- eta batzorde bat osatzen da, herritarren artean sailkapen bat proposatzeko, zorra kitatzeko nork zenbat jarri beharko ote zuen deliberatzeko.
 
Bestalde, Gasteizera –Araba aldera-  igotzen zirenerako aramaixoarrok zenbat ordaindu beharko zuten arabar hiriburuan eztabaidatuko zuen pertsona hautatu zen. Jose Agustín Mendizabal Mendia.
 
“En la Sala Consistorial de este Valle de Aramayona a tres de noviembre de mil ochocientos veinte y tres, bajo la presidencia  del señor D. Domingo de Oruna, Alcalde y Juez ordinario de este valle y su jurisdicción, se congregaron los señores de Justicia que componen la Junta particular a responder al Diputado D. Sebastián Ruiz de Azua que se halla ausente, para tratar las cosas tocantes al bien y utilidad de esta Comunidad. 
 
Se hizo presente por el Sr. Alcalde que no había fondos para satisfacer los seiscientos sesenta y seis reales de vellón que exige la Provincia para sus urgencias mensualmente, con arreglo a lo decretado en Juntas Generales del mes último de Mayo y que para echar el reparto entre los habitantes de este valle, según dicho acuerdo, se nombran a D. Francisco de Ormaechea, D. Martín de Azcarate, D. Pablo de Lasaga y D. Juan Antonio de Jauregui, a quienes se hará saber, para que con la mayor brevedad arreglen en el mejor modo y proporción que tengan a bien, y que inmediatamente que lo hicieren se les entregue a los Diputados de los Barrios los baremos para su cobro.
 
Según previno el Caballero Diputado General en oficio del día pasado, para que se obedeciese al Sr. Alcalde de la Ciudad de Vitoria a fin de arreglar el tramo de bagage, y en efecto habiendo avisado en oficio de primero de este mes se asistiese por un individuo de este Ayuntamiento, el día cuatro del corriente, a dicho efecto y para dicha asistencia se le nombró a D. José Agustín de Mendizábal, síndico procurador general con las facultades necesarias.
 
Con lo cual se evacuó este Congreso, firmando dichas personas, Francisco Antonio Ruiz de Mazmela, Francisco Garay, Jose de Zavala. Jose Agustin de Mendizabal. Y por mí dio su firma el Excmo. Domingo de Oruna. Ante mí, Francisco María de Zuazua”
 
Herri txikietan aukera handirik ez; horixe bera gertatu zen handik aurrera ere. Aramaio herri txikia zen arabar agintarientzat, eta gainera oso urrun geratzen zitzaien. Ondorioz, pairamen ekonomikoak ez zuen aringarririk ezagutu. Aramaixoarrei, gainera, aurki etorriko zitzaien lehen karlistada eta galeren hazkundea biderkatu egingo zen. Panorama beltza.


miércoles, 15 de mayo de 2013

MONDRAGON, EN CADA CASA UN LADRON


Arrasate, 1905 inguruan

Zenbat aldiz egin behar izan diogu aurre goiburuko esaerari?  Txantxa izan da sarritan erantzuna – gehien bat inguruko herrietan baina baita haratago ere- solaskideari nongoak ginen azaldu bezain laster. Miguel Madinabeitiak gai honetaz idatzi zuen 1886ko abenduan, El Noticiero Bilbaíno egunkarian.  Artikuluaren hasieran dioenez, inork gutxik gogoratzen zuen esaera XIX.aren amaieran, baina errealitatea da XX-an behintzat bizirik irauten zuela. Demaiogun hitza Madinabeitiari:
 
“Utsa urrian, como con inimitable gracia dicen en Eibar cuando se ha dado importancia a una cosa que no la tiene: así yo me propongo vindicar un epigrama de mal gusto, cuando ya se halla gastado y nadie se acuerda de él.
Allá cuando yo era chico y comencé mis primeras escapatorias a Aramayona por las fiestas de San Martin, y a Arechavaleta por las de San Roque, rara vez salía libre del sarcasmo de alguna viejecita que me regalaba el oído con aquello de: en tu pueblo robaron los calzones al rey: Mondragón, cada casa un ladrón, haciendo yo coro con las coletas  “en casa del alcalde, hijo y padre; en la del cura, hasta la mula; y en la del alguacil, hasta el candil” adoptando esta actitud, no por temperamento sino por mantenerme en la benevolencia y dilatar todo lo posible la hora en que los chicos del pueblo nos lanzaran a pedradas a los del pueblo distinto, como fin y postre de las fiestas en aquel tiempo.
Dolara notarioaren sinadura
Algunos años después, cuando mi destino me proporcionó la ocasión de remover papeles viejos, tomé con verdadero empeño el averiguar qué había de cierto acerca del estigma que acompaña  al nombre de mi pueblo, porque sabido es que no hay máxima, axioma, epígrama, refranes ni proverbios que no tengan su orígen y parte históricas. De mis investigaciones no saqué otra cosa sino que hubo reyes antiguos y modernos que transitaron por este pueblo, y algunos que pernoctaron en él, sin que dejaran noticia de haberse dejado robar.
Esta opinión era rebatida tenazmente por un señor notario, una cosa así como el escribano de Garagarza que nos pinta Becerro de Bengoa en una de sus preciosas leyendas: hombre celoso en el cumplimiento de su deber, algo corto de tijera, como yo, pero que me llevaba quince y raya en la credulidad, puesto que aseguraba que el robo de una maletita de ropa al rey era un hecho y que el sumario a consecuencia  instruido se llevó al archivo de Simancas, donde decía que existe. No hay que demostrar que ante una afirmación tan rotunda y más en boca de notario, dí asenso a esa tradición como si fuera artículo de fé” 

Madinabeitiak ez digu notarioaren izena ematen baina Juan Jose Dolara Sologaistoa delakoan nago. Arrasateko notarioa izan zen urte luzez eta jubilatu ondoren Gasteizera aldatu zen bizitzera eta bertan hil zen, 1873ko azaroaren 12an. Hain justu, Madinabeitia udal zerbitzutik kanpo geratu zenean. Segitzen du arrasatear udal idazkariak:

 “En esto llegó el verano del año 73, y las autoridades carlistas me dejaron de patitas en la calle por el enorme crímen de haber jurado la Constitución del 69 sin salvedad, y por el no menos enorme crímen de haber empuñado un fusil de nacional (sacrificios estériles que al fin no me han servido para librar a mis hijos de quintas) y para suavizar las asperezas de mi nueva situación recurrí a mis mejores amigos que tengo, que son mis libros, y en el primero que acerté a leer descubrí el orígen del feo e injusto adagio que persigo.
¡Rara coincidencia! Por aquellos días falleció en Vitoria el bueno del Notario, cuya muerte me causó doble sentimiento, porque después de todo me privó del gusto que hubiese tenido de darle un solemne mentís acerca de la creencia que había acariciado toda su vida y me había hecho a mí deglutir como píldora amarga.

El origen del epigrama de que me ocupo es tan antiguo que se remonta al año de 1236, y no tuvo ni tenía nada que ver con Mondragón, porque hasta 24 años más tarde seguía este pueblo con su primitivo nombre de Arrasate. Es un episodio de la guerra de cristianos contra los moros, acaecido en Malagón, pueblo perteneciente hoy a la provincia de Ciudad Real, reinando en Castilla y León el rey D. Fernando III el Santo” 

Eta, hain zuzen, Madinabeitiak dioen moduan, literaturari jarraikiz Malagon herriari aplikatu zitzaion adagioa.  



Malagón
 Baina ez dago gertaera errealean oinarritua, arrasatear kronistak uste bide zuen  bezala. Istorioa Mateo Alemanek  (Sevilla, 1547) idatzitako “El pícaro Guzmán de Alfarache” obrarako asmatutakoa da. Eta Malagonetik Mondragonera? …  Aipatu obra horretan ez zaio Fernando III erregeari ezer gertatzen bere galtzekin. Esaera beste testuinguru batean jartzen da, hain zuzen Malagongo alkatea eta semea lapur antzean ari baitziren.  “Malagón en cada casa un ladrón, y en la del alcalde quedan hijo y padre” idatzi zuen Alemanek. Beraz, Madinabeitiak ez zuen frogatu Mondragón herriari ezer leporatzearen errakuntza.  Orduan, galderak bizirik segitzen du: lapurtuko ote zioten erregeren bati  galtza Arrasaten? Egongo al zen zuzen Dolara notarioa?

miércoles, 8 de mayo de 2013

ARRASATEKO ALKATETZA: MARKESETIK MARKESERA


Julio Galartak margotua

XIX. mendeko lehen erdiaren azken urteak udal aldaketa ekarri zuen Arrasaten eta aginte makila eskuz esku igarotzearen istorioak bitxikeria bat sortu zuen:  uztera zihoan alkatea eta sartzen ari zena markesak ziren. Baita zerbait gehiago ere. Baina hori ez zuen adierazten  1850eko urtarrilaren lehen eguneko udal aktak:

 “En la sala consistorial de esta M.N y L. Villa de Mondragón a primero de enero de mil ochocientos cincuenta. Se reunieron por testimonio de mí el infrascrito secretario, el  Sr. Marqués de Orellana alcalde saliente y el Sr. Marqués de la Regalía entrante, D. Francisco Casel teniente saliente y D. Juan Pedro de Viguri entrante; D. Saturnino de Iturriaga, D. Juan José de Dolara, D. Manuel de Elosua y D. José Antonio de Ibarzabal regidores que quedan; D. Victor Madinabeitia regidor saliente, y D. Manuel Velasco y D. Ramón Mendia regidores entrantes, y estando así reunidos por mandado de S.S el Marqués de Orellana leí yo el secretario la circular número ciento ocho del Jefe Político de esta provincia, fecha veinte y cuatro de diciembre último que prescribe la forma en que se instruye el nuevo Ayuntamiento, y concluida que fue la lectura, el referido Sr. Marqués de Orellana tomó juramento bajo la fórmula de la ley al alcalde entrante,  quien habiendo recibido la vara del dicho señor Alcalde saliente recibió bajo igual forma juramento de D. Juan Pedro Viguri teniente entrante y de D. Manuel de Velasco y D. Ramón Mendia regidores entrantes y habiéndole absuelto según se requiere, el Sr. Marqués de la Regalía Alcalde entrante declaró instalado el Ayuntamiento y firmó S.S con el Sr. Alcalde saliente, previniendo que no concurrió a este acto D. Leandro de Azcoaga Regidor saliente por hallarse enfermo en cama” 

Horraino akta. Aristokraziaren usadioen arabera, noblezia-tituluaren ondoan ez zen pertsonaiaren ponteko izena  agertzen. Baina zein zen Orellanako Markesa? Eta de la Regaliakoa? Goazen poliki-poliki. 

Monterrongo Jauregia
Orellanako Markesak zenbait urtetako eskarmentua zeukan udal alkatetzan. Behintzat, 1845, 1848 urteetan eta 1849ko zati batean izan zen herriko lehen agintaria. Bere izena Mateo Nicolas Aranguren Gonzalez de Etxabarri  (Arrasate 1819-Gasteiz 1874) zen, Monterron Kondearen semea.  Aita 1852an hil zitzaionean eskuratu zuen Mateo Nikolasek Monterrongo titularitatea. Baina bitartean eta Jacoba Alvarez de las Asturias Bohorques, Orellanako Markesarekin 1847an ezkondu zenez gero, markes kontsortea genuen Mateo Nicolas, Arrasateko alkatea. Eta markes titulua erabiltzen zuen udal kudeaketan.

De la Regalia bizi izan zen etxea
 De la Regaliako Markesen historialak azaltzen duenez,  1850ean Nicolas Alvarez de Abreu y Mora (1817-1894) zen titularra 1846tik, bosgarrena markesatuaren zerrendan.  Izan al zen Nicolas hori Arrasateko alkatea? Baietz dirudi. Eta dirudi idatzi dut, izan ere tituluaz gain ez da udal aktetan alkatearentzako  beste deiturarik azaltzen urte osoan. Baina bada Arrasateko eliza nagusian bataio agiri bat, 1863koa, Alvarez de Abreu jaunaren biloba bati dagokiona eta bertan irakur daiteke, “Abuelos maternos: Nicolas Abreu y Mora, Marqués de la Regalía y María del Carmen Alvarez de las Asturias Bohorques, Condesa de Villamonte, naturales y vecinos de Madrid y residentes en esta referida de Mondragón" 

Mateo Nicolas Aranguren eta Nicolas Alvarez de Abreu, beraz, bi ahizparekin zeuden ezkonduta eta biak ziren markes, nahiz eta arrasatearra kontsortea genuen.   Hori horrela, Orellanako eta de la Regaliako markesak koinatuak ziren.  

De la Regaliako Markesa bere koinatuaren arrimura helduko al zen Arrasatera? Beti pentsatu dut garai hartan Santa Agedako Bainu Etxea negozio ugariren arragoa izan zela, espainiar boteretsuen artean. Ez da, beraz, bat ere harrigarria de la Regaliakoak pentsatzea, errege-erreginekin harremanak zituen Monterron Kondearen ondoan ongi joan zekizkiokeela, eta euren egoitza Arrasatera aldatzea, frogatzearren.  Behintzat karrera aurki egin zuen gurean, bi markesak koinatuak bilakatu eta handik hiru urtera Arrasateko alkate izendatu baitzuten madrildarra. Alkatetza markesetik markesera ez ezik, koinatutik koinatura igaro zen. 

Bada artikulu anonimo bat 1963ko Arrasateko jai egitarauan argitaratua esaten duena, hain justu mende bat lehenago bataiatutako ume baten istorioarekin. Umearen gurasoak Juan de la Cruz Melgar eta Maria Campanar Alvarez de Abreu ziren, biak madrildarrak eta Arrasateko biztanleak (1)- Erdiko Kaleko, 20 zenbakian –egun Kajoi taberna dagoen etxean- bizi zirela. Izan al zen etxe hori, 1850ean, de la Regaliako Markesaren egoitza finkoa? Oso probablea da, etxe hori izan baitzen Monterron Kondearen lehen jauregia. Eta udal aktetan bada apunte bat, Regaliako Markesa alkate zela, etxeari dagokion kantoiari “el cantón de Regalía” esaten zitzaiola adieraziz. 

Zalantzak ez dira amaitzen, izan ere Nicolas Alvarez de Abreuren emaztea 1867an hil zen, 48 urterekin, eta bi urte geroago Arrasateko elizako heriotza-agirietan Roberto Alvarez de Abreu Ibarzabal agertzen da. Ohar osagarri moduan “El padre era el Marqués de la Regalia” jartzen du. Arrasaten ez da pertsona horri dagokion bataio agiririk. Zein zen zenduaren ama? Markesa ez zen birritan ezkondu. Beraz,  nolakoa zen Robertoren amaren eta markesaren arteko harremana?   

Frantzisko Resusta "Pakito Maixor"
(1)Canales de Chozas bosgarren Markesa izan zen Juan de la Cruz Melgar. Bere seme batek heredatu zuen de la Regaliako markesatua, aitona Nicolas hil zenean. Melgar abizena Resusta arrasatear abizenarekin gurutzatu zen XX. mendearen lehen herenean, Juan de la Cruzen biloba bat Frantzisko Resusta Apoita “Pakito Maixor”ekin ezkondu baitzen. "Pakito Maixor" Roneoko zuzendaria izan genuen XX.eko hirurogeietn, eta "Maixoren Etxean" bizi izan zen azken Resusta.