miércoles, 17 de julio de 2013

ISABEL IIren LEHEN EGUNA ARRASATEn



Narvaez jenerala



Segitzen dut Arrasatera Isabel II erreginak 1845ean burutu bisita deskribatzen. Oraingoan, berriki Euskonews aldizkari elektronikoan argitaratu didaten artikulua ipintzen dut blog honen erabiltzaileen eskura.


Erregina eta bere ama, Ramon Maria Narvaez jenerala espainiar Ministroen Kontseilu buruarekin eta
Martinez de la Rosa
Martinez de la Rosa Estatu Ministroarekin
iritsi ziren Arrasatera. Astebete batez, gure herrian espainiar gobernuaren egoitza ezarri zen.


Egonaldiko lehen egunean, abuztuaren 17an, Parrokian meza entzun eta Monterrongo jauregian bazkaldu ondoren bi erret-emakumeak Santa Agedaraino heldu ziren, Monterrongo Kondeak, Gorteetako Balendin Olano diputatuak eta Joakin Barroeta Aldamar senatoreak lagunduta. Instalakuntzak inspekzionatzera bakarrik joan bide ziren, ez baitzuten egun hartan bainurik hartu.


Eguneko kronikek azaltzen dute, halaber, emakume haiek aurkitutako giroa, beti ere ikuspegi baikorretik. Eta modu berean Santa Agedako bainu instalakuntzen gaineko deskribapena zerbitzatzen zaigu. Alde horretatik, beraz, ederto datorkigu, osasun etxe haren azpiegitura ezagutzeko.

Hona hemen Euskonewseko artikulua: 

Eta aldizkari berdinean dagoen bestea: 

http://www.euskonews.com/0668zbk/gaia66805eu.html 

Blog honetan idatzitakoak, aldiz, honako helbideetan aurki daitezke:






miércoles, 10 de julio de 2013

ISABEL II IRITSI DA ARRASATERA. LEHEN EKINTZAK



Blog honen irakurleek dakiten bezala, duela aste batzuk sail bati ekin nion, hain zuzen ere Isabel II espainiar erregina 1845ean Arrasatera egindako bisita gogoratzeko. Oso gutxi idatzi da gure artean bidai hartaz, XX. mendeko tokiko historialariek arreta gutxi eskaini baitzioten gertaera hari. Hemerotekak urruti samar geratzen ziren Arrasatetik, erdi ezkutuan, eta bisitaren oihartzuna bagenuen ere, zirriborrotsu samar egon da orain arte.

Blog honetan idatzitakoak honako helbideetan aurki daitezke: 
http://txemax3.blogspot.com.es/2013/07/arrasate-espainiako-erreginaren-bisitan.html

====================..==================



Eta Euskonewsen ere egin dut txoko bat albiste hura azalarazteko, aldizkari elektroniko horren irakurleek espainiar erregina eta bere amaren presentziaz jakin dezaten. Aurreneko artikuluak, batez ere, Monterron Jauregiaren deskribapen zehatza egiten digu. Erregina eta  Maria Cristina Borbon-Sicilia bere ama, 1845eko abuztuaren 16an heldu ziren Arrasatera, arratsaldeko 6etan.

Artikulua honako helbidean irakur daiteke: 



Beraz, bitez Euskonewseko lerroak gaurko ekarpen osagarria.