miércoles, 25 de diciembre de 2013

ARAMAIO ETA ARRASATE GABON KANTALDIAN (bideoak)



GABON KANTALDIA da urtero Aramaio-Otxandio-Legutio udalerriek  antolatzen dutena. Aurtengo edizioa Legution izan da, abenduaren 21ean, eta hiru herrietako koruei  Arrasateko Portaloi Taldea gehitu zaie, gonbidatu gisa.

Bi bideo hauetan Portaloik eta Aramaioko Taldeak eskainitako emanaldietako bina abesti jasotzen dira.
 
Portaloi Taldea:


Aramaioko Taldea:

miércoles, 18 de diciembre de 2013

TXERRIAREN ZOZKETA ARRASATEN 1872an



Txerriaren zozketarako txartela, 1872

Santamasetako txerriaren zozketa ez da gaurko kontua. Aspaldiko ohitura dugu, txerriak  toki garrantzitsua izan baitu gure bizitza-usadioetan, baserri kulturari lotutakoetan, batez ere. Arrasateko Santamasetako azokaren jatorria XIV mendean kokatu behar da. 

Harriduraz irakurtzen dugu “Santo Tomas azoka”ri buruz, denon diruarekin Eusko Jaurlaritzak sostengaturiko hiru.com web orrian:

“Hiri eta herri askotan ospatzen da azoka hau, Bilbon eta Donostian egiteaz gain, Arrasaten… Azoka honen jatorria XIX. mendean dago. Garai hartan baserri gehienak maizterren esku zeuden, beraiek lantzen zituzten lurrak eta gobernatzen zituzten abereak” 

Halakoak irakurri behar oraindik ere! Ia-ia urteroko ariketa daukat honako hau: arren, jo ezazue  ondoko helbide horretara eta jakingo duzue noiztik datorkigun arrasatear azoka:
 


Gaurkoan, dena-den, XIX mendean Arrasaten izan zen zozketa baten txartela erreproduzitu nahi izan dut, besterik gabe. Miguel Madinabeitiaren paperen artean aurkitu nuen eta polita iruditu zait hona aldatzea. Veloiko erreal bat zen txartelaren prezioa. Diru bilketa herriko ospitalerako erabiltzen zen. Eta 3597 zen Madinabeitiaren zenbakia. Zozketa abenduaren 24an egin zen.

Arrasateko idazkaria izan zenak ez zigun argitu nor izan zen irabazlea.   Izango al da aurten 3597 zorioneko zenbakia?

miércoles, 11 de diciembre de 2013

ARAMAIOKO UR BAINUAK



XIXaren amaieran
Aramaioko Ur Bainuak oso ospetsuak izan ziren XIX. mende amaiera arte. Ondoko Santa Agedakoekin alderatuta maila apalago batean bazeuden ere, ez ziren gutxi izan hamarkadatan zehar Ibarraraino azaldutako gaixoak, hobekuntza baten itxaropenean.  Oraindik freskoak ditugu gure oroimenean instalakuntza zaharren irudiak... eta usainak. Garaiko publizitateak ederki ondo azaltzen digu haien itxura paregabea.



Espainiako mineral-osasun uretako katalogoetan sartzen ziren Aramaiokoak eta horrela 1889an ere jaso zen, Narciso Carbó y de Aloy ikerlariaren aproposeko argitarapen batean: “Aguas minero-medicinales de España, y algunas de las más importantes del extranjero y Ultramar”

Interes publikotzat hartuta,  Aramaioko urek linfatismoa, eskrofulismo edota herpetismorako gomendatzen bide ziren, besteak beste. Irakur dezagun liburuan Aramaioko urei buruz daukaguna:




“En la primera región hidrológica, ó pirenaica, en el valle de su nombre, se halla este Establecimiento, en el término municipal de Barra, partido judicial de Vitoria, capital de la provincia, de donde dista 24 kilómetros, á los 43° 3' 42" de latitud N. 1º de longitud E. del meridiano de Madrid, y á 245 metros sobre el nivel del mar.



Santa Ana baseliza
En terreno cretáceo brotan los dos manantiales en explotación, el de Santa Ana, que es el primitivo, y el de San Eduardo, recientemente descubierto; y además una fuente ferruginosa, contigua al Establecimiento, que se usa solo en bebida. El primero de estos manantiales suministra 16 litros, con temperatura de 14°: el segundo no está aforado, pero es más abundante que el anterior, y su temperatura es de 15°. La densidad de uno y otro es de 1.0037.



De los varios análisis practicados en estas aguas, el más completo es el de los Sres. Saez Palacios, Garagarza y Ferrari, del que resulta para cada litro de agua la siguiente composición:


GASES G r a m os

Acido sulfhídrico 0,044627
» carbónico libre 0,148266

SUSTANCIAS FIJAS

Sulfuro cálcico                                  0,021004
Bicarbonato cálcico                           0,350318
» magnésico                                       0,080790
» ferroso                                             0,023094
Sulfato cálcico                                    0,959625
» magnésico                                        0,424830
» sódico                                              0,864318
Silicato sódico                                    0,000380
Cloruro sódico                                    0,415101
Alúmina                                             0,002660
                                               Materia orgánica no azoada
(cantidad indeterminada).. . .                   »
   Total                                              3,335145

GASES DESPRENDIDOS POR EBULLICIÓN DEL MISMO LIQUIDO

Cents.Cúbs.                                             Gramos
                                                Acido sulfhídrico  21,13                       0,03210
» carbónico           75.45                       0,14331
Oxígeno                 0,97                        0,00138
Nitrógeno             27,03                        0,03395
Total                   124,58                        0,21074

Pertenecen, estas aguas á las cloruradas sódicas sulfurosas.

La mayoría de enfermos padecen de linfatismo, escrofulismo ó herpetismo, dando también buen resultado en catarros bronquiales y laríngeos, en las anginas glandulosas, en metritis crónicas y en desarreglos menstruales.  Su especialización terapéutica corresponde á las manifestaciones herpéticas y escrofulosas, en las mucosas y en la piel de carácter poco excitable”

Ikuspegi orokorra Azkoagatik
Bainuzaleek instalakuntza haietan aurki zitzakeen abantailak eta beste zehazkizun batzuk irakur zitezkeen txostenean.

“La instalación es buena, tanto en la parte de fonda como en la balneoterápica, con baños de mármol, gabinetes de duchas, inhalaciones y pulverizaciones y cuanto es necesario para la buena aplicación de estas aguas. Los que no quieren alojarse en el Establecimiento, lo hacen en el pueblo de Ibarra, del que está separado por el rio Áramayona.

A pesar de las buenas condiciones de este Establecimiento, y de su situación, la concurrencia es poco numerosa, pues solo acuden de 150 á 200 bañistas en cada temporada oficial, que empieza el 15 de Junio y concluye el 15 de Septiembre.

El viaje se hace por el ferro-carril del N. hasta las estaciones de Vitoria ó de Zumárraga, desde las que hay 25 kilómetros que se recorren en tres horas por buena carretera.

Son los propietarios los Sres. D. José Gonzalez de Heredia, D. José Galindez y D, Dionisio Isazmendi”

miércoles, 4 de diciembre de 2013

MONDRA: (100 + 1) URTE



El Eco de Alava, 1914-07-31

Ez noa ezer zapuztera, inondik ere ez. Amaitu dira “Mondra”k bere mendeurrenari eskainitako ospakizunen soka eta badirudi antolatzaileak gustura geratu direla emaitzarekin. Bikain. Horixe da garrantzitsuena. Gertatzen dena da, gaurko honetan Arrasateko lehen futbol taldearen berri emango dudala, eta bada xehetasun bat mendeurrenaren kokapen kronologikoa apurtxo bat aldarazten duena. Ez du axolarik. Azpimarratu nahi dut, dena den, gaur azalduko dudanaz “Mondra”ko goi kargudun batekin mintzatu nintzela 2013ko hasieran, eta agindu nion ez nuela ospakizunen amaierara arte gai honetaz ezer agertuko. 

Lehen orrialdea: iragarpena eta aurkezpena
Irakurtzeko zaletasunak eramanda, Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioaren hemerotekara jotzen dut sarritan eta bertan aurkitu nuen bere egunean, gaur hona aldatuko dudan albistea.  

“El eco de Alava” egunkariak, 1914ko uztailaren 31an, honako hau zekarren, “Presentando equipos” tituluarekin.

 “Otro de los teams que ha de contender con el New Club es el Club Deportivo mondragonés, ya conocido en Vitoria por el match que jugó con el New el 10 del pasado Mayo en el campo de Lacua. Por esta causa he de ser muy breve en hacer su presentación. 

Mondragón se contagió al igual que tantas ciudades y villas de esta bienhechora corriente de educación física, sobre todo de una de sus más grandes manifestaciones: el sport, y para ello fundóse una entidad en el mes de Diciembre de 1912, bautizada con el nombre de “Club Deportivo"

Beraz, ni ez noa ezer jartzera ezta kentzera ere. Bego hor, egunkariak dakarren data. Eta goazen aurrera: 

“De momento, se dedica única y exclusivamente al balompié, por lo que su historia es más corta que la de otras entidades que abarcan y desarrollan varios deportes. En sentido foot-ballistico, han sido varios los matchs celebrados con equipos de la región, entre los cuales se cuenta al “Schooting Club Vergarés” del cual me ocuparé mañana por jugar también en Vitoria un partido.

Mondra: 1923an
Finalmente los mondragoneses se acordaron de que en nuestra capital existía el New Club y a contender con él vinieron en la fecha ya indicada siendoles devuelta la visita por los vitorianos en las pasadas fiestas de Mondragón 

Egin dudan beste aurkikuntza batek eramaten gaitu hilabete bat atzerago, 1914ko ekainera, eta bertan irakurtzen da Arrasaten Club Deportivo eta New Club taldeen artean Arrasaten San Juan jaietan jokatutako lehen partiduaren kronika. Beste egun batean ipiniko dut. Egin dezagun aurrera: 

“Tienen un campo de foot-ball para su entrenamiento, el cual me permitiré aconsejarles, lo desechen para bien suyo, tomando otro que se encuentre en mejores condiciones que el actual, pues debido a que un río, de alguna consideración, lo limita por dos de sus lados, hace que la pelota se tome un baño cada vez que algún jugador falla. A esto hemos de añadir que el campo ya de por sí ofrece algunas dificultades para el buen desarrollo del juego a causa de la poca igualdad del terreno"

Ezaguna den moduan, hastapen haietako futbol zelaia  San Andresen zegoen, Etxaluze baserriaren ondoan. Joxe Letonak bere “Pequeña historia del futbol en Mondragón” bere liburuan dioenez, joko zelai haren barruan telegrafoetako poste bat zegoen.  Eta kronikak segitzen du: 

“Entre el Club Deportivo y el New Club existen lazos de verdadera amistad demostrándolo ahora con la importante carrera de motos, de la cual se encargan de la organización desde el alto de Salinas hasta Mondragón. Mil plácemes merecen por ello los simpáticos guipuzcoanos y con toda seguridad el público vitoriano, acudirá mañana por la tarde al campo del Pasiego (paseo del Mineral) con objeto de aplaudir su juego en el match que allí se celebrará entre ellos y el “New Club”, terminada que sea la distribución de premios en el paseo del Prado” 

Kronikagileak aipatutako sari banaketa hori, udal eskoletako ikasleei ematen zitzaizkiena zen, hain zuzen ere Gasteizko jaien abiapuntu bezala. Izan ere, garai hartan arabar hiriburuko jaiak abuztuaren 1ean hasten ziren. Eta Arrasateko “Club Deportivo”k jai egitarau ofizialean agertu zen,  egun horretan New Club elkartearen kontra jokatu zuen partiduarengatik. Arratsalde hartan, Pasiegoko futbol zelaira, zaleez gain, gasteiztar agintariak eta musika banda bat agertu ziren. Arrasatearren bigarren partidua zen Gasteizen.


Argazkian,  1923ko partidu batean (argazkiaren atzealdean idatzita dago: 24-6-23)Club Deportivo Mondragon eta Irungo Real Unionen arteko taldeak ageri dira. Gorriz markatutakoak (jantziak, elastiko gorri eta fraka urdinak zituen orduan ekipoak) dira arrasatearrak, hamabi: Arkautz, Vitoria, Bidaburu, Armengou, Abarrategi, Ibañez, Marruko, Zeziaga, Zarraoa, Madinabeitia (atezaina, elastiko zuriz jantzita), Zabarte, Galdos. Eta erdian,kapela batekin, Mister Harris entrenatzailea.

Non jokatu zen partidu hura? Maalan? Badirudi baietz, argazkiko ingurukoei erreparatuz.