domingo, 26 de enero de 2014

DAVID ARZAMENDI HIL DA


David Arzamendi, organoan

David Arzamendi hil da. Hauxe izan zen atzoko albistea. Pasa den abenduko 15ean ospatu zuen Davidek senitarte guztiokin bere 99gn urtebetetzea. Eta ezina izan zaio mendeurrenera heltzea, lagun denok opa genion bezala. Joan da, 1932z geroztik Arrasateko organo jolea izan den gizona. 

Gurasoak eta anaia-arrebak
Bost urterekin ekin zion musika ikasteari Eustakio Arregi bere adiskidearen eskutik. Zortzi urterekin, berriz, Jose Diez Umerez oñatiarrarekin hasi zen solfeoko ezkutuetan, parrokiako koruan tiple bezala aritzeko. Eta Saturrarango Apaiztegitik igaro ondoren, 1930ko irailaren 30ean Gasteizko Apaiztegi Kontziliarraren inaugurazioan abestu zuen, Alfontso XIII erregeak presidituriko ekitaldian.

Ordurako piano ikasten ari zen, Arrasateko parrokiako Jose Izurrategi abadearekin eta haren ondoren heldu zen Dionisio Isasmendirekin jarraitu zuen eta organo jotzeari ere ekin zion eta Isasmendi titularrak ezin zuenean Davidek hartzen zuen erreleboa. Gasteizko Apaiztegian musika eta organo ikasketak aberastu zituen eta 1936an Gasteizen bertan egin behar izan zuen soldadutza. Hori dela eta, hiriburuko San Miguel eliza nagusiko organo jole titularra zen Luis Aranbururen aginduetara jarri zen, eta igandero Meza Nagusian jardun zuen, egundoko arrakastarekin. 

Lola emaztea eta seme alaba batzuekin
Behin gerra zibila hasita, Toledoko Arma Lantegira bidali zuten 1937ko urtarrilean eta Gasteiztik alde egin zuen egunean  eliza nagusiko abadeek eta Aranburu musikariak San Migeleko Bizi Bitarteko Organo Jolea izendatu zuten David.
http://www.fentmuntanyaiformacio.es

Musika kontuetan, berriz, ez dago Arrasateko musika historia ulertzerik Daviden ekarpena ezagutu gabe. XX mendeko erreferenterik handienetakoa izan da, bere anaia Juanekin
Organoa jotzen jai batean
batera. Organo jole izateaz gain, Davidek zenbait musika doinu konposatu zuen; parrokiako abesbatza zuzendariaren ardurak ere hartu zituen bere gain, horrela eskatu zitzaionean. Daviden txikitako laguna zen Julian Sagasta organo jole ospetsua, eta beraren hitzak dira, Goiena aldizkarian publikatuta: “Hori (David) bai dela benetako mondrauetarra. Arrasateko kontu guztiak berari esker ezagutzen ditut”

Santa Agedako abeskideekin

Davidi omenaldia eskaini zion Arrasateko Parrokiak 1995eko urtarrilaren 15ean, elizako musika ardura hartu zuenetik hirurogei urte bete ondoren. Egia hertsira alderatuz gero, Davidek berak beti uzten zuen garbi inoiz ez zela organo jole nagusia izan 1993ko maiatzera arte, orduan hil baitzen Frantzisko Arrizabalaga aurreko titularra. Baieztapen horrezaz batera, Davidek gehitzen zuen Dionisio Isasmendi eta Frantzisko Arrizabalagak koruaren ardura nahiago zuten bitartean berari uzten ziotela beti organoaren erantzukizuna. Beraz, nahiz eta de iure-koa ez izan, David genuen organoaren arduraduna. Edozein modutan, bere burua apalduz, eskerroneko hitzak izan zituen beti, organo jole lanetan lagundu zioten Karmelo Eriz, Gurutze Uribarren eta Eugenio Etxebeste lagunentzat.

David Arzamendi Enparanza (Arrasate 1914-12-15; Arrasate 2014-01-25)

Domingo eta Benita izan ziren gurasoak. Domingo Arrasateko alkatea izan zen bi aldiz, (1921-23 eta 1938-48)

Felix Aranoren ikaslea izan zen Biteri Eskoletan, eta 2008ko uztailaren 18an Arrasaten Biteri mezenasi eskainitako ekitaldian  elkarrekin eman genuen hitzaldi bana. Bertan argi geratu zen Davidek bere maisuarekiko zuen miresmena (1) 

"Loramendi"ren omenaldian Bedoñan, 1959an
Gerra ostean Roneo Unión Cerrajeran hasi zen lanean, eta urteekin Hetruc (Hermandad de Trabajadores de Unión Cerrajera)ko administrazioan aritu zen, jubilatu arte. Hetrucen egundoko lan ederra egin zuen. 


David oso inplikatua egon zen beti Arrasateko gizarte bizitzan. Zuzen-zuzenetik jarraitu zituen gorabeherak eta aipagarrienetako bat, eta seguruenik ez ezagunetakoa, 1953ko abenduaren 9an Franco jeneralari beste lagun batzuekin batera bidali zitzaion eskutitzarekin dago erlazionatuta. Bertan kexatu egiten ziren, San Juan auzoko etxe bizitzak – Obra Sindical del Hogar zeritzan erakundeak eraikita- auzokideei  saldu nahi zizkieten prezioarengatik. “Suplican se digne ordenar a las Entidades u Organismos competentes la apertura de una serena y solvente información sobre la materia, por si pudiera caber una rectificación de cifras” adierazten zioten jeneralari idazkian. 


Bilarrean jolasten, Zentroan
David oso inplikatua egon zen Ekintza Katolikoaren Zentroko kudeaketan, 1950-1970 urteetan. Gutariko askok gogoatuko dugu Daviden irudia, Zentroko bilarretan bere abileziak erakusten ari. Artista bat zen takoarekin. Berari eta Jose Mari Urangari esker Juan Butron bilarreko munduko txapeldun bilbotarrak 1959ko otsailaren 20an Zentroan erakuspen zabal bat eskaini zuen.

============..==========
Arrasateko eliza nagusiko abesbatzak “Agnus Dei” abestu eta Davidek organoa jotzen dueneko bideo bat jarri nuen duela hiru urte ondoko helbide honetan:



miércoles, 22 de enero de 2014

GEHIAGO ESTEBAN GARIBAYRI BURUZ



Garibayren liburu baten lehen orrialdea

Eskaini nuen aurreko batean Esteban Garibayren gaineko deskribapen bat, Miguel Madinabeitiaren eskutik. Gaurkoarekin amaiera ematen diot, “La Ilustración española y americana” aldizkariaren 1872ko edukiari, Madinabeitiak 1899an “Euskal Erria”n idatzitakoa gehitu diodalarik. 

 
“Puse en estas casas no por usar una locución antigua sino para dar a conocer que en la época en que el cronista vivió allí con su madre doña Catalina de Sagurdia, la casa número 13 y la inmediata número 15 constituían un solo edificio, como yo me he convencido al reconocerlos interiormente, además de que ambas han sido y son de un mismo propietario. He aquí cómo se describe esta finca en el testamento que el historiador otrogó en Madrid el 17 de octubre de 1599: “Dos pares de casas que tenemos en la villa de Mondragón que están las unas juntas de las otras, que alindan con casas que fueron de Juan Gascón y huerta de Martín de Jauregui”

Así como su padre, ilustró su pueblo nativo con cargos honoríficos, de que es fiel testimonio el libro de acuerdos del Ayuntamiento que se custodia en esta dependencia de mi cargo. En 1566 era alférez de los hijos-dalgo de esta villa, y como tal sustentaba armas y caballo al servicio de la provincia. En 1562 era mayordomo de la cofradía de San Miguel, en la que entonces y hasta nuestros días no tenía ingreso ninguno que no fuese noble hijo-dalgo de la villa. En 1569 era alcalde de la misma y ejerció también la judicatura de Sacas en el propio año, habiendo asistido como procurador a las generales celebradas en San Sebastián. 

Creo digna de mención la coincidencia de que la viuda del cronista, doña Luisa de Montoya, natural de Toledo, ocupase en Valladolid el año 1605, el segundo piso de la casa misma en que vivía el inmortal Cervantes.

Estas particularidades me han ocurrido al haber de decir algo acerca de la casa nativa del ilustre mondragonés, en cuyo obsequio haría algo más si mis recuerdos estuvieran a la altura de mi voluntad. Por lo mismo, no terminaré este mal pergeñado artículo, sin recordar a mis paisanos o al Ayuntamiento, que se acerca el año 1874 en que corresponden las Juntas Generales de Guipúzcoa a esta villa y supuesto tenemos un salón digno de la representación del país, sería oportuno añadirle un adorno que le falta, y es: el retrato de Garibay”  (1)

Miguel Madinabeitiak hainbat urteren buruan segitzen zuen Garibayren inguruko gaiarekin. "Garibayzale" tzat hartu nuen aurreko idazkian eta egia da aukera zuen guztietan XVI. mendeko historialari arrasatearraren alde hitz egiten zuela, solaskidearen mailak berdin ziolarik. Horrela, kultura, ekonomia edota politikako goi pertsonajeekin konpartitu zuen Madinabeitiak Garibayri buruz zekiena.

Ondoko lerroak 1899ko martxoan idatzi zituen “Euskal Erria“ aldizkarian publikatzeko, eta urte hartako lehen seihilabeteko alean agertu zen. Aurten 415 urte izango dira, Garibay hil zela. Non? Data zehatza?

“Se han cumplido 366 años que nació en Mondragón en la c asa reedificada por el Sr. Viteri, cuyo departamento interior reúne excelentes condiciones para instalarse en ella una biblioteca, o mejor, el archivo de la villa, que, bien ordenado, resultaría uno de los más ricos de la provincia.

Los publicistas que se han ocupado del ilustre historiador están conformes en que aquél falleció el año 1599, pero discrepan en el punto del fallecimiento, pues unos afirman que en Toledo y otros que en Valladolid. Para mí Garibay murió en Madrid y murió dentro del período que media desde el 17 de octubre al 31 de diciembre del expresado año de 1599 (2). Así se colige de su último testamento y de otros datos que existen; pudiendo asegurare, desde luego, que no murió el gran cronista ni en Toledo ni en Valladolid, porque como resultado de las investigaciones practicadas, obran en mi poder documentos que así me lo permiten asegurar. 

Modesto Lafuente Zamalloa
Ni en la parroquia de  Santa Cruz de Madrid se encuentra la partida de defunción de Garibay, aunque no creo imposible que se daría con ella en la de San Ginés o en alguna otra de la corte, pues ya para aquella época el Concilio de Trento había hecho obligatorio el registro de los libros parroquiales.

Todos los años, de algún tiempo a esta parte, vengo dedicando dos renglones al aniversario de nacimiento de mi ilustre erritarra y lo hago con la doble idea – que no sé si prosperará- de impulsar el estímulo para la organización de un centenario. Y esta vez he puesto a Garibay su segundo apellido por el gusto de aportar un dato curioso al par que una rara coincidencia, como diría Manuel del Palacio. 

En una carta del Sr. Becerro de Bengoa leo: “Cuando visité y dibujé la casa en que nació el historiador Lafuente, en Rabanal de los Caballeros, inmediata a Cervera del Río Pisuerga, provincia de Palencia, supe que el segundo apellido de este escritor era Zamalloa ¿No le parece a Vd. bien rara y casual esta coincidenciaa del segundo apellido de Garibay?

Resulta, pues, que el que publicó la Historia General de España el año 1561 y el que la ha publicado en nuestros días eran Esteban de Garibay y Zamalloa y D. Modesto Lafuente y Zamalloa”

==============..=============

(1)Anabel Ugalde arrasatear ikerleak Udaletxean den Garibayren koadroari buruzko lan bat publikatuko du laster Euskonewsen.

  (2)Garibayren heriotzaren data zehatza ez  da ezagutzen, ezta non hil zen ere. Baina dirudienez, 1599ko azaroaren 1 eta 6 bitartean gertatu zen.


 Aurreko artikulua: http://txemax3.blogspot.com.es/2014/01/esteban-de-garibay-480-urte.html