miércoles, 26 de febrero de 2014

MIRARI BAT ARAMAION


El Motín astekaria
Ez naiz besteen sineskerietaz barre egiten dutenekoa. Elkar bizitzarako gutxieneko arauak errespetatuz, nork bere sentimendu eta gurariez nahi duena egin dezakeela pentsatu dut beti eta orain ez dut nire irizpidea aldatuko. Beraz, gaurko nire idazki honetan dakardana ez dut inongo zentzu irrigarriz egiten, albistea aurkitu nuenean bitxia iruditu zitzaidalako baizik.Erositako prezioan saltzen dut. 

“El Motín” Madrileko aldizkarian aurkitu nuen Aramaiorekin lotutako albiste hau.  Astero argitaratu zen,  ostegunetan, 1881 eta 1926 bitartean. Satirikoa, antiklerikala eta errepublika zalea zen. Eguneko “Le canard enchainé” frantziarraren antzerakoa, itxuraz. Eta 1917ko otsailaren 8an, honakoa irakur daiteke:

 
“Ocurrió hace próximamente un mes. Se me traspapeló el recorte el periódico que lo transcribía y no pude ocuparme de él. Hoy lo encuentro y lo divulgo. No quiero remordimientos de conciencia.
 
Desapareció de un caserío de Ibarra de Aramayona (Alava) una vecina de cuarenta y dos años, llamada Dominica Larrañaga. Ocho días después, un vecino de otro pueblo, que trabajaba a la orilla del río Bolimburu, la vio hundida en el fango y contenida por la rama de un árbol, teniendo inmovilizada las piernas por el frío.
 
Llevaba colgado del cuello el escapulario de San Francisco de Asís, un rosario, un crucifijo y varias medallas de la Virgen, y diz que al sacarla del lodo besó el crucifijo y exclamó: “Tú me salvaste”
 
Asiseko San Frantziskoren eskapularioa
No quiero contradecir la afirmación de esa excelente católica, diciéndola que quien la salvó fue el que trabajaba a la orilla del río, pues pudiera contestarme que no hubiese ido allí sin la voluntad de Dios. Claro es que yo le replicaría, que si realmente nada ocurre sin su voluntad, por virtud de ella estuvo ejerciendo de lombriz en el lodo durante ocho días, sin comer y tiritando. Pero como no me gusta quitar ilusiones a nadie, y menos mermar un átomo de fe religiosa en el pecho de ningún creyente, lo mejor será dar por realidad el milagro. Y hasta otro”
 
Dominika Larrañaga Ugarte, Untzellakoa zen, 1874ko urtarrilaren 27an jaioa, eta istripua gertatu zitzaionean berrogeita hiru urte beteak zituen.

miércoles, 19 de febrero de 2014

KARLISTEK FUSILATUA, 1836an


Karlos V erregegaia

Ezaguna den moduan, lehen karlistadako urteetan Arrasaten mugimendu handia bizi izan zen. Tropen joan etorriak zaildu egin zuen biztanleen eguneroko erritmoa eta ondorioak gizarte txiki haren gizabanakoengan pairatu ziren, gehien bat. Carlos V erregegaiaren soldaduek hartuta zeukaten Arrasate 1836an. Miguel Madinabeitiak 1887ko uztailaren 3an sinatutako albiste bat eman zuen argitara “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian. 

“El 3 de julio de 1836, hace 51 años, cayó, como hoy, en domingo, día en que presenció este pueblo uno de esos cuadros tristes que por desgracia se registran en las guerras civiles, que quiera Dios no las volvamos a conocer. Tenía yo ocho años no cumplidos, pero recuerdo como si lo viera hoy, la ansiedad, el dolor y la amargura que embargaba a mis queridos padres, porque aquel mismo día tenía que ser borrado de la lista de vivos un antiguo y cariñoso amigo de la familia.


Monterron Jauregia
La casa-palacio del Conde de Monterrón hallábase a la sazón transformado en taller de obra prima para el abastecimiento de calzado para el ejército carlista; algunas de sus piezas servían de reclusión para los jefes que, perteneciendo sin duda al bando apostólico, estaban en disidencia con Maroto; la planta baja que da al jardín servía de academia donde el religioso franciscano Padre Larramendi organizaba las charangas que luego eran destinadas a los batallones. Sólo había en todo el edificio un local no profanado, y era el oratorio” 

Madinabeitiak bikain deskribatu du Monterrongo Jauregian antzematen zen giroa. Garibay historialariaren antzerako estilotik ari dela, ume-begien bitartez ikusitakoari ikerlariaren fruitua ere gehitu ahal izan zion denborarekin, eta horren berri ere ematen digu jarraian. 

“Allí, ante la imagen del Redentor, alumbrada por candelas había dos hombres: era el uno el Padre Fray Valentín de Urtasa, guardián del convento de este pueblo, y el otro Gregorio

Tropa karlistak

García Echave, dueño y representante de la casa de su apellido en Guellano, Valle Real de Léniz, jurisdicción de Escoriaza. El primero prestaba los consuelos de la religión al segundo, que tenía que morir fusilado a las cuatro de la tarde del mismo día, y en tan angustioso trance se arrojó a la calle por la ventana, cuya altura no bajaría de unos 15 metros, pero con tal mala suerte que, apercibido el centinela, con certera puntería le hirió de bala en la pierna, en cuyo estado fue conducido al suplicio. 

Era a la sazón alcalde de esta villa mi finado padre D. Victor Madinabeitia, que tuvo que delegar el cargo en su segundo D. Agustín Altube, para llenar el penoso deber de albacea y testamentario del ejecutado, haciendo de notario el mismo Padre guardián, porque el que lo era de este pueblo, D. Gil de Echaguibel y Orbe, ejercía algún cargo en la Diputación a guerra. El testamento, escrito con erudición y estilo correcto, fue protocolizado algunos años después” 

Garcia Etxabe atxabaltarrarentzat bere borreroen balek ukenduaren eragina izango zutelakoan nago, hamabost metrotik salto egin ondoren bizirik segitu baitzuen, zaintzailearen balek larriagotuta. Aurreko deskribapenetik ondoriozta genezakeen beste zehazkizun bat da, Madinabeitiak ez zuela Gil de Echagibel notario ohiarenganako miresmen izpirik. 

Argazkiak: www.euskomedia.org




miércoles, 12 de febrero de 2014

ARAMAIOKO BURDIN OLAK, XVIIIan

Poliki, poliki bagoaz sartzen Aramaioko industria historian, eta oraingo detaile hauek 1799ko abenduaren 23ko “El Correo Mercantil de España y sus Indias” zeritzan egunkarian aurkitu ditut. Beude hor, beraz, aramaioar ibarrean siderurgintzak izandako presentziaren lekuko gisa.

“Aramayona 4 de Diciembre.

“Este Valle , que se halla situado á 5 leguas distante de la Ciudad de Vitoria entre Norte y Oriente, se compone de 9 Ante Iglesias, Parroquias, y en su centro la población de Ibarra, donde hay fábrica de herrage, que al año trabajará -59 docenas de herraduras de las calidades y precios siguientes.

Asnal de á 10 libras la docena, que se compone de 48 herraduras, a  I3 ½ reales la docena.
Asnal de á 12 ídem la docena compuesta de 48 herraduras, á 15 ½ reales.
Asnal de á 14 idem , á 17½.
El de á 16 idem , á 19 ½
Mulares y cortadillos, que se componen de 24 herraduras la docena , y pesan diez libras , á 12½.
Mular y cortadillo pie de cabra, de 24 herraduras la docena , y de peso de 12 libras, á 14-½
Mular caballar de 24 herraduras la docena, y peso de 14 libras , á l6 ½ .
Estos son los precios á que han corrido el mes de Noviembre anterior  y los meses anteriores de Septiembre y Octubre medio real mas barata en docena”

Cortadillo esaten zitzaion egur-ikatzera tratatutako burdin dultzearen produktuari. Normalean bi industri-motarako erabiltzen zen: alde batetik burdineriaren untzak (iltzeak) fabrikatzeko eta bestetik perren pletinak egiteko. Euskal oletan asko lantzen zen produktu hau eta Aramaioko tailerrek kalitate oneko untz eta perrak ekoizten zituzten. Ez hori bakarrik...

Ezaguna den moduan, XIX mendean euskal siderurgintzaren gorakada garrantzitsua eman zen, kantitatez zein kalitatetan ere. Horrela, 1867an Araia, Beasain eta Boluetako olak lehia bizian ari ziren, kortadillo eta iltze edo untzak eta ferren merkatuan. Boluetakoek Otxandioko iltze-fabrikatzaile batzuk kontratatu zituzten eta ekoizpena gora joan zitzaien beste bi lehiakideei kalte handia eraginez. 

Erantzuna aurki eman zen eta Araia eta Besaingoa bat eginda, formula berdina erabili nahi izan zuten, hots, produktuetan eskarmentua zuten olak kontratatuz... baina kontratatzaileen instalakuntzetan lan egiteko. Irakur dezagun zer dioen Alakanteko Unibertsitateko Miguel  Sáezek  Herraduras, clavos y arados. Siderurgia y demanda agraria en la España de la segunda mitad del siglo XIX” bere lanean.

Informazioa Araiako L. Urigoitiak  Aramaioko J. Madinari 1867ko irailaren 30ean bidalitako eskutitzetik dago aterata. Aramaiokoari Araiatik baldintza bereziak eskaintzen zizkioten, Araiako lantegian jarritako oletara joan zedin lanera

«El hierro daremos á V. á 120 reales las 6 arrobas siendo de nuestra cuenta el combustible de carboncillo y escarbilla y pagaremos á V. el herraje cortadillo de 10 á 12 reales y las demás clases en proporción á este precio. Para que V. tuviese la fragua propia en la que nadie interviniese, de decidirse á venir tendría que hacerlo con sus fuelles y demás herramienta»

Burdinaren merkatua mugitu egiten zen XVIII. Orain bezalaxe ... baina oraingo produktuak kanpotik ekartzen dira. Auskalo zergatik heldu den egoera tamalgarri honetara!

miércoles, 5 de febrero de 2014

ZEIN AMEZUA IZAN ZEN 1886ko ORGANOAREN EGILEA?



Aurreko batean ikusi genuen zer nolako zalaparta sortu zuen Miguel Madinabeitiak 1886an inauguratutako parrokiako organoaren inguruan. Irailean izan zen auzia eta hiru hilabete geroago organoa aurreneko aldiz entzun ahal izan zen. Udal idazkariak – berri emaileen lanetan- El Noticiero Bilbaino egunkarira bidali zuen kronika, urte hartako abenduaren 10ean. 

Amezuaren organoa, Bartzelonako Erakusketa
 Unibertsalerako
“El 8 de este mes, día de la Concepción, se inauguró el nuevo órgano de la iglesia parroquial de esta villa, con una solemne misa en la que predicó el religioso franciscano del convento de Zarauz P. Baertel, que algunos días antes había venido para asistir al Triduo celebrado con motivo del jubileo. La misa, según he oído decir, era la titulada de bajos, del maestro García, ejecutada con el mayor esplendor, así como un motete de Jimeno y Te Deum del inmortal Eslava. Las vísperas revistieron la misma solemnidad que la misa, terminando con una salve de autor desconocido que llamó la atención de los inteligentes. Como yo  no lo soy, tengo que ampararme ene l texto que sirve de epígrafe a esta carta, dejando de invocar, por tenerlos invocados de antes, los sublimes pensamientos que Cervantes y Feijóo dedicaron al divino arte 

Abenduaren 8an izan zen, beraz, inaugurazio ofiziala. Bitxia bada ere, Madinabeitiak ez du organo jolearen izena ematen. Ahaztu? Egongo al zen zeremonian? Bestalde, arrasatear kronika egileak  hiru hilabete lehenago medioetan sortutako  auziak bere  ondorioa izan zuela esan genezake, ondoko lerroetatik ondoriozta daitekeenez udal idazkaria organoaren emate ekitaldian egon baitzen. 

“El dia de hoy viernes (1) y a sus diez horas de la mañana, era el designado de antemano para la entrega definitiva del órgano de que ha sido censor el sacerdote don Toribio Elexgaray, organista de la catedral de Vitoria. El examen se ha verificado ante la junta de fábrica, una comisión del ayuntamiento y varias personas caracterizadas del pueblo, previamente invitadas al efecto. El acto ha durado cosa de hora y media, que a mí me han parecido minutos, y creo que los demás habrán experimentado la misma grata impresión con los acordes y armoniosos ecos que la mano maestra del Sr. Elexgaray hacía arrancar al nuevo instrumento. El veredicto que ha recaído del examen se me figura que será el elogio más cumplido que puede hacerse del artífice constructor, por lo que me permito copiarlo literalmente, que es como sigue: 

“Don Toribio Elexgaray, beneficiado organista de la catedral de Vitoria, certifico que habiendo sido nombrado para la recepción del nuevo órgano que la junta de fábrica de la parroquial de Mondragón ha hecho construir a los Sres. Amezua, padre e hijo, resulta que los fondos, o sea el flautado, son un timbre sonoro y potente; que la lengüetería es brillante y responde con mucha precisión en toda la extensión del teclado; y los demás registros, reunión de los teclados, combinación de los pedales y contras son también de buena calidad; y para conclusión, no puedo menos de decir que me han llamado mucho la atención los registros oboe, fagot y voz humana, por la habilidad que han tenido en imitar a sus verdaderos instrumentos, no dejando de ser un gran trabajo artístico. En resumen, juzgo que el órgano es de una sonoridad exquisita que nada deja que desear. Y para satisfacción de la junta de fábrica expido el presente dando por muy bueno el órgano y recomendando mucho a los señores Amezua, que están a la altura de las mejores fábricas” 

Amaitzen da kronika, eta Madinabeitiak ez du ezertxo ere idazten, egunkari berdinean parrokiaren Fabrika-Batzordearen Ricardo Añibarrorekin izandako istiluaren gain, aurreko artikuluan azaldu nuena. Organo berriaren kokapenak elizaren egitura desitxuratzeaz gain  artearen aldeko galera handiak ekarriko zituela defendatzen zuen Madinabeitiak iraileko bere idazki sutsuetan. Inaugurazioan, ordea, ez zuen horren aipamenik egin. Aitzitik, organoa oso ontzat ematen du, batzordearen lana goraipatuz. 


Akilino Amezua
“En un rincón del coro he visto a un anciano respetable que me han dicho es el padre del constructor del órgano, que, no obstante su avanzada edad de cerca de ochenta años, me han dicho que ha venido expresamente desde la ciudad del Turia a ver cómo ha quedado su obra. Este amor al arte que cada uno ejerce, se me figura la recomendación que más enaltece a los Sres. Amezua, fabricantes de órganos de Valencia” 

Madinabeitiak aipatzen duen “constructor del órgano” hori Akilino Amezua Jauregi izan zitekeen, Azpeitian 1847an jaioa. Aita ere – Juan- organo egilea izan zen. Juan Amezua Valentziako katedralaren organo-mantenutzailea izendatu zuten 1885 inguruan.  Izango al zen Akilino zuzeneko fabrikatzailea? Zergatik diodan hori? Begira: 

Akilino Espainiako organo egilerik sonatuena izan zen XIX mendearen amaiera eta XXaren hastapenetan. Parisen ikasi zuen ofizioa eta 1881ean Valentzian jarri zuen aurreneko lantegia. Bartzelonara igaro zen eta handik Azpeitira eta Pasaia San Pedrora  aldatu zituen tailerrak 1897 inguruan. Azken horretan, besteak beste, Sevillako organoa fabrikatu zuen, 1903an. Beste organo batzuk Europan eta Hego Amerikan saldu zituen. Ez zen, beraz, edozein Arrasateko organoaren ahalezko fabrikatzailea

Niri zalantzak sortzen zaizkit, 1886 eta 1914 bitarteko aldia laburra iruditzen zaidalako, organoa aldatzen ibiltzeko. Kontuan eduki behar dugu udal ekonomia eta eliza-fabrikarena ez zeudela oso osasuntsu garai hartan. Beraz? 

Zergatik ordezkatu zuten organo hura, 1914an ipiniko zen bestearekin? Ez dirudi 28 urte oso bizitza luzea denik, teorian behintzat, Espainiako organo fabrikatzailerik onenaren eskuetatik atera zen organoarentzat. Zer gertatu zen? Izango al zen Juan aita obraren egilea?
 
J. Sergio del Campo Olaso da Euskal Herriko organoei buruz gehien ikertu duen aditua. Blog bat dauka Amezua sendiari buruz eta berari galdetu nion, nire zalantzen gain. Berehala erantzun zidan eta, besteak beste zioen: 
 

"... A partir de 1873 el liderazgo de Juan Amezua al frente del negocio familiar fue asumido por su hijo Aquilino, quien acaparó prácticamente todo el protagonismo. No obstante, a partir de 1877 la figura de Juan Amezua volvería a reaparecer, coincidiendo con el proyecto de reforma del órgano de la catedral de Astorga. Dicha reaparición fue señalada en el folleto "Órganos Eléctricos de la Exposición Universal de Barcelona" publicado en 1890, donde, además del citado órgano de la catedral de Astorga, se ensalza la labor de Juan Amezua como constructor en los órganos de Azpeitia (construido en 1859 y reformado posteriormente por Aquilino en 1893), el de Yecla (1872), y sus intervenciones en los de las catedrales de Santiago de Compostela (1884) y de Valencia (1885). Aunque en todas estas obras era Juan Amezua quien figuraba como promotor, es casi seguro (por no decir "seguro") que Aquilino estuviera detrás de todas ellas como artífice material. También se dio el caso de que tanto Juan Amezua y su hijo José Hermenegildo desde Valencia como Aquilino desde Barcelona, presentaron proyectos cada uno por su lado, tal y como ocurrió en Tolosa cuando en 1883 concursaron para la construcción de un órgano nuevo para la iglesia de Santa María. Obviamente, si se les asignaba la obra bien a uno o a otro, tendrían asegurada la posibilidad de realizar el trabajo en común...

Cuando Juan Amezua estuvo presente en Mondragón en 1886, tenía 74 años de edad, lo cual viene a coincidir, más o menos, con la descripción que se cita en el texto respecto a su ancianidad. Queda claro asimismo quién de los dos hermanos pudo estar al frente de los trabajos: ¿José Hermenegildo o Aquilino? Sin embargo, habría que averiguar cual fue el alcance de esta intervención para poder precisar si se trataba realmente de la instalación de un órgano de nueva factura (tal y como se sobrentiende del texto que nos facilita de Madinabeitia) o si más bien se refiere de una reforma realizada en un instrumento construido anteriormente por Juan Amezua. Esto último puede entrar dentro de lo posible ... La razón de la sustitución de este órgano por el de Lope Alberdi en 1914, es posible que no estuviera justificada necesariamente por la mala calidad del instrumento, sino por su tipología y las limitaciones que pudiera presentar de cara a la interpretación de un repertorio organístico más moderno”


Ikerketa sakonagoa behar du gau honek,bistan da,  behintzat aldaketaren arrazoiaz jabe gaitezen.

Parrokiaren gaurko organoak ehun urte beteko ditu aurtengo ekainean. Horrek ere izango ditu bere lerroak txoko honetan, baina gauza bakoitza bere unean.
 
  (1)    Abenduaren 10


  Argazkiak: http://aquilinoamezua.blogspot.fr





               INFORMAZIO GEHIAGO: