miércoles, 25 de junio de 2014

ZEZENKETAK ARRASATEN, 1887an



Toreroak plazara ateratzen, Arrasaten

Arrasateko zezen plaza 1886an inauguratu zen eta kosoaren eragileek Santa Agedara etortzen ziren bainu hartzaileengan zuten, gehien bat, itxaropena ipinita. Baina baita garai hartan obretan ari ziren trenbideko obren amaieran. Horrela, Gasteiz eta Eibar  bitarteko zezenzaleak Arrasatera eroso bil zitezkeelakoan zeuden arrasatear zezen plazako enpresariak. 

Dakusagun zer idatzi zuen Migel Madinabeitiak 1887ko sanjuanetako jaien inguruan, Arrasatetik, ekainaren 27an El Noticiero Bilbainorentzat idatzitako kronika zaporetsuan. 

Zezenketaren une bat, Arrasaten
“Han terminado las fiestas de San Juan con tanta o mayor asistencia de forasteros que el año pasado, sin que el menor incidente viniera a turbar la habitual tranquilidad de este pueblo. La corrida de toros del día 24 fue buena, aunque en la de ayer los toreros estuvieron menos afortunados que entonces, por ser el ganado bravo y de mucha potencia para las condiciones que reúne la plaza. 

La lidia del último toro, que saltaba la valla con agilidad y frecuencia de una cabra, presentó un aspecto algo serio por la dificultad que se ofrecía despacharle; situación que fue entretenida con la hilaridad que produjo un pobre banderillero a quien el público llamaba “El Vinagrero” que, por lo visto, no tenía madera para el arte de “Pepe-Hillo”, y que haría bien cambiar de profesión antes de que su maestro le ponga, cual otro, en el duro trance de decir: ”¿Quiere ozté argo para su mare?”

Lo que en la plaza vi con agrado fue un lienzo donde se leía: “Los vitorianos saludan al pueblo de Mondragón” Había también otro lienzo cuya inscripción no podía leerse de donde yo estaba. Cuando los alegres y simpáticos vitorianos y bilbaínos soportan el gasto de coche por ver los toros en Mondragón, de esperar es que la concurrencia sea relativamente numerosa el día en que este suelo esté surcado por el ferrocarril 

Miguel Madinabeitia kronika egileak trenbidea aipatu du bere idazkian, eta uste dut zezen plazaren ustiapenerako bideragarritasuna tren haren inguruan kokatzen zutela arrasatear enpresariek. Handik gutxira porrot egin zuen Anglo Vasco Railroad konpainiak eta zezenketen etorkizuna lutuz tintatu zen.

Argazkiak: Mendia bildumakoak 

miércoles, 18 de junio de 2014

SAN JUAN JAIAK 1914an

Jai egitaraua
Duela ehun urteko sanjuanetan herriko organoainauguratu zela nioen aurreko ekarpenean. Gaurkoan urte hartako jai egitarau osoa ekarri nahi dut, orduko hiritarrak nola dibertitzen ziren ikus dezagun. Udalak argitaratutako jai egitarau ofizialetik atera ditut datuak.

San Juan bezpera asteartea izan zen eta orduan ere arratsaldeko 3etan ekin zion jai egitarau ofizialak, suziri eta bonben bitartez iragarriz lau egunetako ekintzen katea. Txistularien banda – “banda de tamborileros”- kalez kale ibili zen, San Juan zortzikoa jotzen zuelarik. Gauean, Herriko Plazan – “Plaza Central”- dantzaldi publikoa programatu zen, jai guztietan inguru osoa bikain  argituta ageriko zela adieraziz.

San Juan egunean, goizeko 7etan hasi zen Musika Banda bazterrak alaitzen eta hiritarrak esnatzen – “despertará al vecindario”- dianen bitartez. Ordubete geroago txistulariak hasi ziren. Goizeko 11´30etan Musika Kontzertua iragarri zen Plazako kioskoan   –“en el elegante kiosko”. 

Santa Barbaratik
Bazkalostean, arratsaldeko 3´30etan, Zaldibarko frontoian – oholtzaz itxi egin zena- pilota partiduak jokatu ziren: Azkoitiko Txikito eta Juan Cuende – hirugarren koadrotik atereaz- Dongaitz Anaien kontra aritu ziren, azken horiek sakea edozein tokitatik egin ahal izanez. Eta arratsaldeko 5´30etan “Foot-Ball” partidua izan zen, Bergarako Shooting Club eta Arrasateko Club Deportivoren artean. Ez da adierazten non jokatuko zen, baina ezaguna da lehen futbol zelaia Etxaluze baserriaren ondoan egon zela.

Kirol erakusketekin jarraituz, arratsaldeko 8etan eta Zaldibarko frontoian Borroka Greko-erromatarra programatu zen. Borrokalariak, Javier Otxoa eta Rafaeli Bachieni izan ziren, besteak beste Espainiako eta Italiako txapeldunak. Eta eguneko egitarauarekin amaitzeko, gaueko 9etan Herriko Plazan su artifizialak errez iren, Gasteizko Cerrajeria pirotekniatik ekarrita. 

Eta gauerdira arte, Hornidura Azokan, “Funcionará el Cinematógrafo, exhibiendo películas de actualidadHorerzaz gain, Musika Bandak, txistulari eta dultzaineroek Dantzaldi Publikoa alaitu zuten, arratsalde eta gauez.

Dantzaldi publikoa Plazan
 Ekainaren 25ean, goizeko egitarau musikala Musika Bandak eta txistulariek bete zuten, bezperako ordutegi berdinarekin. Pixka bat geroago, 10etan Biteri Eskola eta Marrazki Akademiako lanen erakusketa inauguratu zen eta amaieran sari banaketari heldu zitzaion bi zentroetan. Dantzaldi publikoa 11´30etan izan zen eta jarraian Umeen Aurreskua.

Arratsaldeko 3etan Zaldibarko Frontoian beste pilota partidu bat programatu zen, Lekeitioko Zapaterito – sake librez- Bergarako Cantabria eta Azkoitiko Pequeñoren kontra, azken horiek hirugarren koadrotik atereaz.  Horrezaz gain, dantzaldi publikoa izan zen arratsalde eta gauez, su artifizialak Herriko Plazan eta  Zinematografoan pelikula batzuk proiektatu ziren.

Igandea, hilak 28,  izan zen egunik ponpoxoena, Musika Banda eta txistularien ohiko kalejirari goizeko 10etan Meza Nagusi Ospetsuak segitu baitzion Parrokian. Zeremonian, organo berria inauguratu zen.

Goizeko 11´30etan, bigarren musika kontzertua herriko Musika Bandarekin, eta arratsaldeko 3´30etan hirugarren pilota partidua, profesionalekin. Etxaluzeko futbol zelaian, berriz, 5´30etan Gasteizko New Club eta Club Deportivoren arteko futbol partidua jokatu zen. Egunari amaiera dantzaldi publikoarekin eman zitzaion.

San Pedro egunean, goizeko 9etan Txirrindulari txapelketa nagusia izan zen, estatu mailako txirrindulariekin. Bezperara arte eman zitekeen izena, eta lasterketak ez zuela 35 kilometro baino gehiago izango iragartzen zen egitarauan. Inskripzioa doakoa izan zen eta lau sari eman ziren, 50, 25, 15 eta 10 pezetakoak.

Goizeko 11´30etan jaietako hirugarren musika kontzertua burutu zen. Bazkalostean, arratsaldeko 4etan, beste pilota partidu bat jokatu zen, herriko Eskola Kolonien alde, lehen mailako pilotariekin. Eta arratsalde zein gauez, Erromeria Nagusia, Biteriko lorategi eta etorbidean, Musika Banda eta herriko Txistulariekin. Bertan – egitarauak zioenez- “lucirá una artística iluminación eléctrica y veneciana
=============.===========
Musika Banda, 1911an
Musika Bandako argazkia 1911koa da. Jose Mari Uranga historialariak urte hartako musiko batzuk ezagutu zituen eta beren izen abizenak utzi zizkigun. Omenezko keinu bat izan daiteke, gaur haiek gogoratzea. Eta barka dezatela gainerakoek. Begira: 

Goiko ilaran, zutik ezkerretik: lehena Rufo Aranbarri eta estandarterekin  Antonio Lasagabaster “Arrasate”
Bigarren ilaran, ezkerretik: bigarrena, Daniel Arkauz; laugarrena Migel Sanpedro; Jose Urionabarrenetxea “Bizar”; Aranbarri eta Leibar. 
Hirugarren ilaran, ezkerretik: lehena, Eusebio Uribetxebarria “Txiki”; laugarrena Santiago Olazabal; Seigarrena, Jose Mari Zarraoa.
Eserita, ezkerretik: bigarrena, Arana “Potxo”; Gaspar Madinabeitia; Gillermo Lasagabaster (zuzendaria); Fernando Amozarrain; Pedro Areanbarri “Aundi”; Jesus Ortuoste.
Lehen planoan dagoen umea: Martin Aranbarri. 

Argazkia Biteriko Lorategietan dago aterata.Urte hartan bertan eraman zuten kioskoa plazara, bere tokian Biteriren estatua jartzeko. Atze aldean, Barrena Etxea agertzen da.

miércoles, 11 de junio de 2014

ARRASATEKO ORGANOA, EHUN URTE

Arrasateko parrokiaren organoak ehun urte beteko ditu aurtengo sanjuanetan. Hain zuzen ere, mende oso bat igaro da, 1886an jarritakoa ordezkatu zuena tenpluan lehen notak hedatu zituenetik. Ordukoaz idatzi nuen aurreko batean, eta 1914an inauguratutakoaz gehiago dakigun arren (ongi eta zabal idatzi da horretaz) zutabe honetara ekarri nahi dut, ezaguna den kronika.

Bilbon argitaratzen zen ”Revista Música Sacra-Hispana” 1914ko abuztuan, aldizkariaren 8. zenbakian, irakur zitekeen:

 “Así puede calificarse la que ha tenido lugar en la religiosa villa guipuzcoana con motivo de la recepción e inauguración del nuevo órgano, que como digno remate y complemento de las bien pensadas y realizadas obras de restauración de la parroquia de la mencionada villa, ha colocado la casa Alberdi de Barcelona. Era esperada esta fiesta con marcado interés por los muchos amantes de la música religiosa que, afortunadamente, abundan en la región vascongada: sonaban como jueces examinadores el R.P. Otaño, D. Francisco P. de Viñaspre, D. Jesús Guridi y D. Martín Rodríguez y esta circunstancia nos hacía esperar fundadamente un acontecimiento musical modelo. Así ha sucedido, en efecto.

Con unos días de anticipación, vino el Sr. Viñaspre para preparar y dirigir los ensayos de los trozos gregorianos y obras musicales que habían de ejecutarse: estas eran las partes variables de la Misa de la Natividad de San Juan Bautista, Salve del maestro Goicoechea, Misa Benedicamus Domino, a cuatro voces, de Perosi, y Te Deum del mismo autor.


Antonio Rodriguez
De víspera llegaron los eminentes organistas compositores Sres. Guridi y Rodríguez: procedieron inmediatamente, en unión del Sr. Viñaspre, como presidente del jurado, a examinar minuciosamente el instrumento; luego este último señor, requerido por el señor Arcipreste, y de modo que no daba lugar a excusas, bendijo solemnemente el nuevo instrumento, catándose, entre tanto, por el coro de la parroquia, el salmo Laudate Dominum in sanctis eius. Sentóse a continuación el Sr. Guridi, haciéndonos oír dos obras de César Franck y Bach. Lo que yo pueda decir de la ejecución de estas obras sería aminorar la maestría de este joven, pero soberano artista: precisión en el compás, mecanismo delicado y envidiable, y un dominio perfecto del instrumento, son, a mi modo de ver, la nota saliente de este maestro casi imberbe. Del Sr. Rodríguez diría otro tanto, pero mis lectores han tenido ocasión de ver composiciones orgánicas de este insigne compositor, para que yo me detenga a ponderar su envidiable habilidad como concertista.

Francisco Perez de Viñaspre
Dióse un descanso hasta las siete, hora en que había de cantarse la Salve. El templo estaba de bote en bote; todos ansiaban oír la Salve del renombrado maestro: su ejecución, sencillamente irreprochable. Dirigióla el Sr. Viñaspre con esa delicadeza y precisión que constituye en él nota característica; manejó el órgano el Sr. Balerdi, y excusado es decir el aplomo con que este modesto pero habilísimo maestro seguía la smás minuciosas indicaciones del diligente y discreto director. El coro de la parroquia, testimonio irrecusable de la constancia del Sr. Arcipreste y de su organista el ex maestro de capilla de la Catedral de Calahorra Sr. Balerdi, reforzado con elementos tan valiosos como el Sr. Alberdi, Sochantre de Vitoria; Sr. Larrañaga de Bilbao, y otros varios de Vergara, Arechavaleta y Escoriaza, dió pruebas de una disciplina propia de artistas concienzudos.

Terminó la función preparatoria con la reserva cantada more hispano, por todo el pueblo, y la Marcha de San Juan en euzkera. La impresión que me produjo este solemne momento, me hizo recordar la campaña que viene sosteniendo nuestra revista en este sentido.

Tocó luego el Sr. Viñaspre, haciendo las delicias de los pocos que quedamos en el templo para oír el ensayo de conjunto de la Misa Benedicamus y Te Deum de Perosi. Posee, en efecto, este afamado maestro, verdadero dominio en los diversos géneros de música orgánica; pero nos llamó la atención la facilidad con que expone un motivo y le da cien vueltas, hasta apurar el más significante recurso.

=============..==============
El día de San Juan dió principio la misa cantando el introito De ventre matris meae, de un modo irreprochable; inmediatamente el Sr. Rodríguez hizo un pequeño preludio en el órgano, a fin de dar tiempo a la colocación de los cantores; y una vez terminado, hizo el director la señal para la entrada de los Kiries. En ellos, así como en los demás trozos de la misa, púdose observar la precisión de compás y el bien estudiado modo de insinuarse para indicar las entradas y el movimiento dinámico de composición tan delicado y valiente.

Jesus Guridi
No quisiera citar nombres por no herir susceptibilidades; me es imposible, sin embargo, preterir a los Sres. Alberdi, Larrañaga, Gurruchaga y Larrarte, por las pruebas de buen sentido artístico que dieron al refundirse en los tutti y la docilidad imponderable con que atendían las más pequeñas indicaciones de la dirección en las partes que como solistas tenían asignadas. Esto lo hacen los artistas que tienen conciencia de su deber.

Lo que no puedo pasar por alto es la maestría que demostró el Sr. Rodríguez: su manera de acompaña es de precisión matemática, no sólo en el ajuste con el director, sino en el uso adecuado en los juegos; no hubo momento en que el órgano resaltase más de lo debido.

En el ofertorio improvisó el Sr. Guridi, de modo magistral, y lo mismo hizo al terminar la misa el Sr. Rodríguez, sobre el tema Ite misa est. Al final se cantó el Te Deum de Perosi, de cuya ejecución no hago mención por no repetir los elogios tributados anteriormente.

Joakin Arin Arrasateko parrokoa
Tampoco puedo omitir el acierto del señor Arín al encomendar el sermón al docto catedrático del seminario menor de Andoain. Es el señor Laspiur un joven que sobresale por su natural modestia y afabilidad, pero que en medio de estas dos bellísimas prendas de carácter, demuestra una cultura no escasa y una fuerza de insinuación inestimable. Con estas condiciones y una acción sobria y bien llevada, no es de extrañar cautivase al inmenso auditorio, que de muchas leguas había acudido a esta memorable fiesta.

Entusiasta convencido como es el Sr. Laspiur, supo aprovechar esta oportunidad artística para ponderar la importancia que tiene la restauración gregoriana y musical en todos los órdenes de la vida religiosa para llevar el convencimiento a todos los ánimos de la obligación en que están sacerdotes y seglares de seguir el hermoso ejemplo de la parroquia de Mondragón.

=====================..=================
Hubo, como ocurre en estos casos, el consabido complemento... Eran setenta los que acudieron a casa del Sr. Arcipreste; nada hubo que desear: banquete espléndido, amena charla...

El Sr. Guridi dió a conocer, de sobremesa, sus nuevos coros sobre temas vascos. Varios de los asistentes, dirigidos por el señor Viñaspre, le interpretaron en el acto, produciendo en todos un efecto delicioso. Esta segunda serie es, si cabe, más interesante que la primera ya publicada. Así terminó esta fiesta de grato recuerdo, quedando todos satisfechos de las condiciones del órgano construido por el Sr. Alberdi, cuya descripción no hago por no hacerme prolijo. Baste decir que el informe que dieron los Sres. Viñaspre, Guridi y Rodríguez fue en absoluto laudatorio. Reciba, pues, la más cordial enhorabuena el órgano vascongado.

La forma en que ha principiado esta reseña ha hecho que, hasta este momento, no hayan aparecido varios nombres. La ausencia del P. Otaño fue un verdadero contratiempo y lo mismo debo decir de los maestros Valdés, Urteaga y Ugarte: sus imprescindibles obligaciones les impidieron asistir a esta fiesta, que indudablemente hubiera revestido los caracteres de un pequeño Congreso. Vimos y oímos, sin embargo, a otros artistas de corazón, al Sr. Vírgala, tan hábil organista como atildado escritor y al R.P.Arrúe, del convento de Aránzazu, discípulo del Sr. Guridi y verdadera esperanza de la orden franciscana. Estos amigos hicieron también gala de su dominio en el manejo del órgano y cooperaron de un modo eficaz a la brillantez de la fiesta.

El día siguiente, San Pedro, fue también día memorable, puesto que, con los mismos corales, se cantó otra misa de Perosi, dirigida por el Sr. Viñaspre y acompañada por el organista Sr. Balerdi y cuya ejecución fue tan acabada como la anterior.

 Faltaba como pudiera llamarse el digno remate de estas fiestas: el obsequio a los bienhechores de la parroquia. Celebróse por acuerdo del Sr. Arín el día 30 de Junio, con solemnísima sencillez, digna de ser descrita de un modo particular. Siguióse con todo escrúpulo la edición vaticana, alternándose la salmodia, perfectamente ritmada y pronunciada, con fabordones del más puro claricismo. La misa pro defunctis de Perosi fue igualmente ejecutada a la mayor perfección.

Era ya proverbial en la región vascongada el celo y entusiasmo con que el Sr. Arín lleva la restauración gregoriana en las parroquias que ha regentado, y no tengo por qué recalcar sobre esta materia. Todos hemos visto, no sólo a los sacerdotes, sino también a los niños y a numerosos feligreses, manejar el gradual y antifonario vaticano, y cantar con la mayor altura los trozos más difíciles; y no le causará extrañeza a tan ejemplar párroco, cuente este ímprobo trabajo como el más importante de entre los muchos que lleva realizados en su feligresía.

Tal vez, si fuera entendido en achaques de arquitectura, le dedicaría unas muchas cuartillas para ponderar el fino instinto y buen sentido artístico que ha demostrado en las importantes obras de restauración, que venciendo dificultades que parecían insuperables, ha llevado a feliz término en su iglesia parroquial... Puede, pues, estar orgulloso de su obra. UN TESTIGO DEL VALLE DE LENIZ”

==================..===================
David Arzamendi organoa jotzen
Alberdiren organo originaletik tutuak geratzen bide dira. Aprobetxatu al zituen Alberdik 1914an Amezua organo egileak 1886an ipinitako fagota, oboe eta abar? Jose Mari Uranga historialari arrasatearrak idatzi zuen “Antecedentes históricos y apuntes relacionados con la iglesia parroquial de san Juan Bautista de Mondragón”  bere lantxo argitaragabean:

 “En 1914 desapareció el órgano viejo que estaba en el segundo coro de atrás y que se sustituyó por el actual de (Lope de) Alberdi, que se montó en el nuevo coro lateral alto, del lado del Evangelio, que hacia 1950 se trasladó al coro alto de atrás, donde se ha electrificado en 1959, aplicándole una consola nueva, además de todas las instalación eléctrica. Esta renovación se inauguró el día de Santa Cecilia de 1959, interpretando el Coro Parroquial por primera vez la partitura de Bartolucci, joven director de la Capilla Sixtina de Roma, expresamente enviada a esta Coral por el notable organista mondragonés Reverendo Padre Sagasta, Canónigo Regular Lateranense. Este día y para interpretar esta nueva Misa se incorporaron al Coro un nutrido grupo de chicas. Resultó verdaderamente impresionante y a juicio de los entendidos, magistral. Este día apareció también la Parroquia llena de los bancos en su nave central, retirándose muchas sillas y ladeando otras a las naves laterales.

En  1959 el alemán Juan Braum lo desmontó y mejorándolo mucho lo montó con sus 20 registros en el coro superior trasero, donde se halla hoy en día”


Organoaren tutuak




Eugenio Etxebeste Arrasateko organo jolearen iritziz: “Tutuak dira Alberdiren orijinaletik gera daitezkeen zatiak. Mekanikoa zen eta Braumek elektromagnetikoa bilakatu zuen”





INFORMAZIO GEHIAGO ARRASATEKO ORGANO DESBERDINEZ 



Argazkiak: Euskomedia; JMVM