miércoles, 26 de noviembre de 2014

GEHIAGO ARAMAIOKO BASERRI ARKITEKTURAZ



Aramaioko ezkaratza



Aurreko ekarpen batean Aramaioko baserri batzuen gaineko aipamena egin nuen, hain zuzen ere Alfredo Baeschlin arkitekto suitzar-alemanak bere “La arquitectura del caserío vasco” (1930) liburuan aurkeztutakoaren inguruan. Gaurkoarekin segida ematen diot gai horri, eta modu berezian baserrietako ezkaratza edo sukaldearen gaineko zenbait zehazkizun azalduko ditut, beti  Baeschlinek Aramaioko baserrietan ikusitakoaren arabera. Garrantzi handia ematen dio suitzar-alemanak xixiluari. 

 “La cocina vasca, tal como existía en su estado primitivo, tenía el fuego en el centro y el humo se escapaba de las rendijas entre las tablas de la habitación situada encima, dedicada generalmente a secadero. Un brazo giratorio de cuyo extremo colgaba la caldera permitía sacar las ollas del fuego. El mobiliario de la cocina vasca, sillas y mesas, es muy bajo, sin duda para que los que se sentaran estuvieran fuera de la zona del humo.
Euskal ezkaratzaren zehazkizunak
Un mueble muy típico de la cocina vasca es el txixilu, especie de escaño con mesa plegadiza, escaño cuya parte debajo del asiento servía a menudo de gallinero. El objeto del txixilu es guarecer de las corrientes de aire  la porción de la cocina dedicada a hogar, haciendo oficio de biombo y ofreciendo a los miembros de la familia un asiento agradable al amor de la lumbre. 
Aramaioko ezkaratzaren planoa
El suelo de la cocina vasca está pavimentado con grandes losas de piedra y la que corresponde al sitio donde se hace el fuego es generalmente una piedra bien aderezada. En las cocinas más antiguas suelen verse los utensilios cuyo uso se va perdiendo, como el candil de aceite, ventajosamente sustituido por la bombilla eléctrica, el descomunal salero, los asadores y las arcas adornadas con la típica talla donde domina el ornamento geométrico” 

Baeschlinek berak eginiko marrazkiaren oinean “La cocina del caserío Salazar en Aramayona (Vizcaya) Una de las pocas cocinas típicas vascas que quedan” irakurtzen da.

Arkitektoaren lapsus bat da Aramaio Bizkaiko lurraldekoa dena adieraztea, jakin baitzekien – baita idatzita utzi ere, aurreko artikuluan ikusi genuen bezala- Aramaio Araba zela.

Baserriko izena, bestalde, ondo al dago? Salazar? Ez al zen Salezan (Salesan) izango? Baina kasu horretan ere zalantzak hartzen nau, "Salesandarrak" liburuan ez baita -Antonio Unzueta egilea ezkaratzaz ari denean- ezelako aipamenik egiten gela erdiko beheko suari buruz. Beraz? Ikusi al zuen Baeschlinek baserriko su baxua? Berak, "tal como existía en su estado primitivo" idatzi zuen...

Marrazkiak: Alfredo Baeschlinek bere libururako eginak.

         GAI HONEN GAINEKO LEHEN ZATIA: