miércoles, 28 de octubre de 2015

JOSE MANUEL ARRIOLA. ZERGATIK “DONGI”?


Joxe Manuel Arriola

“Dongi” izan zen bere gaitzizena eta jende gehiagok ezagutu zuen horretatik ponteko deiturarengatik baino. Eta ez dira gutxi Joxe Manuelengana hurbildu direnean “Don Guillermo” deitu zutenak, bere egiazko izena horixe zela pentsatuz. Gaurkoan sartu-irten arin bat egin nahi dut Joxe Manuel Arriolaren bizitzan, zertarako eta garbi uzteko behin eta betiko haren gaitzizenaren jatorria, behintzat zuzeneko bertsioaz jabe gaitezen. 

Datu argigarriak Esther Goikolea adiskideari zor dizkiot, berari adierazi baitzion buruz buruko elkarrizketan Jose Manuel Arriola Arrasateko kale-zain ohiak. Eta Jose Manuelen sendiari eskerrak ematen dizkiot, aita izan zutenaren gaitzizenaren nondik datorren betiko garbi uzteko ados egon baitira. 

Izenordearen erantzulea emakume bizkaitar bat izan zela argi eta garbi utzi nahi izan zion Joxe Manuelek Esther Goikoleari. Arrasateko Uribarren “Ante”tarren Domingorekin ezkonduta zegoen Kontxa Lejarreta berriztarra Olatxo harategiaren gainean bizi zen. 

Kontxa Lejarreta
Behin, Olatxotik Biteriko eskoletara zihoan estratan mutiko batzuk su egiten ari bide ziren eta Joxe Manuel kale zain izendatu berria haien bihurrikeria gerarazi nahian umeen atzetik abiatu zen. Ekintzaren lekukoa izan zen Kontxak, etxeko leihotik bota zuen:
“Zer pentsetan jon horrek? Azkena don etorri Debatik eta herrixa berak aindu biher dauela? … Dongixoi!

Eta nondik nora Dongixoi hura? Ba, DONGE euskal hitzetik – batez ere bizkaieraz erabili izana- dator, gaiztoa adierazi guran. Kontxak berezko kutsu berriztarra eman zion berbari eta oharkabean “Dongi” gaitzizena asmatu zuen. Kontxaren ateraldiaz jabetuta takarraran atera ziren ume bihurri haiek ongi gorde zuten buruan azken hitza eta aurrerantzean beraientzat kale zain hura “Dongi” izan zen. Handik gutxira arrasatear guztion ahotan zebilen deitura berria … gaur arte. 

Kontxa Lejarreta oso izaera gogorrekoa bide zen eta haren eta Joxe Manuel Arriolaren arteko beste gertaera bat kontatu dit Kontxaren biloba Pili Uribarrenek. Behin isuna jarri bide zion kale zainak, emakumea ordu desegokian etxeko balkoitik alfonbra bat astintzen ari baitzen. Etxeraino igo zitzaion Jose Manuel eta isuneko papera eskuratu eta ordaina zenbatekoa zen ikusita Kontxak bota zion harrituta: “Alfonbra batengatik?” Jose Manuelek erantzun zion berdin zela bat ala zazpi astintzea, bekatua eginda zegoen eta. Orduan emakumeak itxoiteko eskatu zion eta “Prezio berdinean etxeko alfonbra guztiak astinduko ditut” adieraziz desagertu egin zen udal zerbitzariaren bistatik. 

Baina hamarkadetan misterio izan den gaitzizenaren nondik norakoa argitzea izan da gaurko ekarpentxo honen xedea. Uste dut gaurdanik misterio bat gutxiago dugula Arrasateko historia txikitxoan. 
 
Argazkia: Uribarren sendia/JMVM

Joxe Manuel Arriolari buruz gehiago:





miércoles, 21 de octubre de 2015

EMILIO ARRIETA OPERA EGILEA ARRASATEN, 1852an



Marinako kartela eta operaren egilea
Emilio Arrietaren “Marina” opera joko da urriaren azken egunean Arrasaten. Gauza jakina da Arrieta musika egileak ospe handia lortu zuela mundu osoan bere obrekin. Baina inork al daki Arrasaten egon zela 1852an? Miguel Madinabeitia udal idazkaria lekukoa izan zen eta albistea Madinabeitiak berak eman zuen “El Noticiero Bilbaino” egunkarian 1894ko martxoan. Honela zioen: 

“Corría el verano del año 1852 y dos jóvenes y elegantes caballeros vinieron a la casa número 32 de la calla del Medio de este pueblo, cuya propietaria vivía en la de Pontejos de Madrid, teniendo de únicos huéspedes a los dos citados señores, a quienes se veía pasear dentro y fuera de la población, generalmente asidos del brazo, o de bracete como vulgarmente se dice. 

En aquel tiempo teníamos, como hoy, uno de los mejores tamborileros de la provincia, que murió cuando más lauros pensaba recoger, que era en las Juntas del año 71, para donde estaba contratado, y se ocupaba con entusiasmo en preparar nuevas piezas de su repertorio.

Zaldibar parkea, gaur
Cierto domingo de aquel verano tocaba el tamboril en el prado de Zaldivar y fui testigo presencial de que los dos touristas de bracete se fijaban más en el tamborilero que en el corro de baile que se daba a la fresca sombra del espeso ramaje de aquel ameno prado. Cuando el artista, terminada la tocata hizo un pequeño alto para el descanso, los señores aludidos entablaron conversación con él, le hicieron tocar la escala y examinaron minuciosamente el silbo que por antonomasia se llama instrumento foral. 

A los pocos meses, por Enero del 53, vicisitudes de familia me obligaron a comer por algún tiempo el panecillo de Madrid. Con verdadera ansiedad corrí a  la calle de Pontejos a ver a Perico, mi amigo de la niñez, que estudiaba la carrera de ingeniero industrial y su madre me recibió con el agasajo que yo esperaba. Me dijo que sus dos huéspedes habían venido satisfechísimos de Mondragón y que estaban tan relacionados con la aristocracia madrileña que había meses que apenas acudían cuatro días a comer y le pagaban siempre por entero.

Emiliio Arrieta
Como era natural, me enseñó la casa, y en ella una pieza lujosamente amueblada y del marco de un espejo de grandes dimensiones pendían varias a cuál más elegantes coronas. En la dedicatoria de una de ellas leí el nombre de  Marietta Gazzaniaga, la Patti de aquellos tiempos que hacía las delicias del Teatro Real. Convencíme, por lo tanto, de que me encontraba en la habitación misma de los dos caballeros de bracete que meses antes habia visto yo en el prado de Zaldívar, de mi pueblo. 

Adelardo Lopez de Ayala
¿Y quiénes eran ellos? Pues eran los españoles ilustres Adelardo López de Ayala y Emilio Arrieta. Miguel Madinaveitia. 8 marzo 1894” 

Esaten ez zaigun arren, pentsatzekoa da garai hartan Arrieta eta Lopez de Ayala Santa Agedako bainuak hartzera etorriko zirela. 

Adelardo López de Ayala (1828-1879) dramaturgo espainiar ospetsua izan zen.  Politikan aritua, birritan izan zen Itsasoz gaindiko ministroa, eta 1878an Kongresuko Lehendakaria izendatu zuten.

Emilio Arrieta, berriz, Nafarroako Garesen jaio zen, 1821ean eta Madrilen hil zen 1894ko otsailean. Musika konposagile sonatua izan zen eta zarzuela eta opera obra entzutetsuak burutu zituen. Miguel Madinabeitiak artikulua, hain zuzen, Arrietaren heriotza gertatu zenean idatzi zuen, berrogeita bi urte lehenagoko bisita haren testigantza idatzia uzteko. 

Aipa daiteke ere, 1852an Zaldibar parkean ari zen txistularia  Eugenio Pasade Amilburu zela (Aramaio 1819-Arrasate 1871) Aitak Ipar Euskal Herriko jatorria bide zuen – La Pasade Hiriart- eta Eugeniok 1842an irabazi zuen txistulariaren plaza. Urte batzuk geroago, 1861ean, lehiaketa publikoan Durangoko plaza irabazi zuen. Hala ere, Arrasateko Udalak soldata igo zion Pasaderi, eta ez zen herritik mugitu.

Argazkiak: Xabier Usobiaga (Zaldibar) eta Wikipedia 







 

miércoles, 14 de octubre de 2015

IBABEKO KARTELAK ZER EGITEN DU GASTEIZEN?



Ezustekotarako aurreko astean Gasteizen eraman nuena jatetxe batean bazkaltzear nengoela. Jangelara sartzen ari nintzen eta nire aurrean kartel bat ikusi nuen. Eta irakurtzen hasi ahala konturatu nintzen kartela lehendik “ezagutzen” nuela, eta nire azken liburuan bere nondik norakoa aipatu nuela. 

Ibabeko kartela
Aramaioko Ibabeko Andra Mari Kofradiaren gaineko liburuan eman berri dut ezagutzera zein nolako istiluak sortu ziren XX. mendearen hasieran Ibabeko zelaian izan ohi ziren dantza lotuei buruz.  

Ibabeko Kofradiaren dokumentazioa irakurrita, dantzari buruzko auzian arreta irabazi zidan puntutxo bat zen, 1923ko uztailaren 15ean Kofradiaren zuzendaritza batzordeak hartutako erabakia. Kartel bat jartzea iruditu zitzaien onena, bekatarien gogoa uxatzeko asmoz. Bat zetorren ideia 1904ko arautegiaren 46. artikuluarekin. Testua eta balizko isunaren kopurua ere hautatu zen herriko alkatearekin mintzatu ondoren eta Emeterio Arana herriko arotza aukeratu zen kartela egiteko, euskaraz eta gazteleraz adierazi behar zuena: 

“Agintarixen erabagiz eta ogerleko baten zigorpean gebenduten dira mueta guztiko jolasak, batez be dantzak, baz-elexa aonen toki eta lurretan.

Por orden de la autoridad bajo pena de cinco pesetas se prohíbe toda clase de diversiones, especialmente los bailes, en locales y terrenos de esta ermita”

Ibabeko Andra Mari
Baina zuzendaritza batzordearen urte bereko beste bilera batean – abuztuaren 5ean- atzera bota zen ideia, honako argudioarekin: 

“Que se desista de la colocación del cartel porque la gente al saber lo que se trata de llevar a cabo ha empezado a hablar en contra, y se añadió que habrá que seguir como antes porque si no hay tamboril, dentro de cuatro años se perderá la Cofradía”

Handik zenbait hilabetetara, 1924ko ekainaren 15ean, berriz, kartela jartzea erabaki zen, baina testua aldatuta: 

“Agintarixen erabagiz eta ogerleko baten zigorpean gebenduten dira mueta guztiko jolasak Andra Mariako baz-elexa aonen toki eta lurretan, eta euraen artean pelotan egitea.

Por orden de la autoridad bajo pena de cinco pesetas se prohíbe toda clase de diversiones en locales y terrenos de esta ermita, y entre ellas el jugar a la pelota en este pórtico”

Gauza ez zen baretu, inondik ere eta dantza lotuaren arazoak bizirik jarraitzen zuen 1950ean. Baina orain datorkidan galdera honako hauxe da: Nola eta noiz heldu zen kartela Gasteizko jatetxe horretara? Kofradiaren kontu liburuetan ez dut aurkitu ezelako diru sarreraren aipamenik kartel baten salmentaz. Beraz, … irakurleak atera ditzala bere ondorioak.

Argazkiak: JMVM


 

miércoles, 7 de octubre de 2015

ARRASATEKO ARENAZA SENDIA, RAKETISTAK (2/2tik)


Margarita Arenaza "Mondragonesa"
Ikusi genuen aurreko batean Juanita “Olga” Arenaza Velascoren raketa munduko nondik norakoa eta oraingoan haren ahizpa Margaritari dagokio, berau ere lehen lerroko jokalaria izan baitzen, penintsula eta Ameriketako frontoietan. Margarita – frontoietan “Mondragonesa”-  kantxetatik erretiratu ondoren Fuengirolan bizi da, eta berarekin hitz egin ahal izan dut.

Gure protagonistaren kirol ibilbidea modu desberdinean egosi zen ahizparenarekin alderatuta. Margarita Arenaza Velasko Arrasaten jaio zen 1925eko azaroaren 3an. Eta beste bi ahizpa eta Bergarako izeba eta lehengusinekin erbesteratze aldi bat pairatu ondoren, Arrasatera itzuli zen 1939an.

Txikitatik izan zuen raketarako zaletasuna, bere lehengusina Justi eta Mirenek utzitakoekin jolastu baitzuen maiz Zaldibarko frontoian. Juanita ahizpak eskuzko modalitatea nahiago bazuen ere Margaritak raketari heldu zion lehen unetik eta hamalau urtetarako ondo erabiltzen zuen erreminta. 

“Etxe aurreko Zaldibarko frontoian jolasten nuen oso goiz – gero fabrikan lanean ari ziren mutilak zetozelako- eta Arrasateko “baraterua” genuen “Chiquito de Cestona”ren Maria Elustondo alabarekin egiten nuen bikotea. Debara hasi ginen joaten entrenatzera, han trinkete egokia baitzuten
Margarita, lehena ezkerretik
eta Eibarko raketistak ere bertaratzen ziren. Haien artean banaka batzuk oso onak zirenak. Gu biokin “Txato Columnas”eko alaba ere etortzen zen. Beraz, hiru ginen arrasatearrak. “Chiquito de Cestona”k pilotak prestatzen zizkigun eta raketak Mutrikuko Balendin Zumalabek. Ez ziren oso raketa onak eta kolpeen eraginez aurki bihurtzen ziren. Berriro zuzentzeko, prentsa gisako xafla batzuk erabiltzen genituen” 

Garai hartatik oso harreman ona izan zuen Margaritak, gero pilotari ospetsuak bihurtuko ziren herriko pilotariekin: Arriaran anaiak, Zurdo Mondragón, Bolinaga…


Deban entrenatzen ari zela, Bartzelonako “Sol y Sombra” frontoirako eskaintza bat izan zuen 1941ean. Birritan pentsatu gabe hara joan zen, Mari Elustondorekin. Margaritak gogoratzen ditu, Bartzelonarako Arrasatetik atera zireneko “Chiquito de Cestona”ren hitzak: “Zuk karrera egingo duzu, baina nire alabak ez” Eta Arrasateko “barateruak” asmatu egin zuen..

“Bartzelonako frontoian Mondragonesa izenordearekin aritu nintzen. Txapelketa bat irabazi nuen frontoi hartan eta 750 pezeta ordaintzen zidaten. Kopuru polita zen baina gastu handiak genituen. Justi “La Vasquita” lehengusina nuen orduko erreferentea Bartzelonan. Bere amarekin bizi zen eta
Margarita, bigarrena ezkerretik
sarritan joaten nintzaien etxera, bazkaltzera. Justi garai hartan oso ona zen eta penintsulako frontoietatik mugitzen zuten enpresek. Hegazkinez joaten zen noizean behin Bartzelonatik Sevillara, hango frontoian jokatzera. Urtebete bakarrik eman nuen “Sol y Sombra” frontoian, gaixotu egin bainintzen, eta Arrasatera itzuli nintzen. Urtebete inguru gurasoekin egon ondoren, Madrilera aldatu nintzen, raketarekin segitzeko asmoarekin. Eta egoitzaz ez ezik kirol izena ere aldatu behar izan nuen: aurrerantzean, karteletarako luzeegia zelakoan “Mondragonesa” desagerrarazi zidaten eta Margarita bezala aritu nintzen”
Madrileko “Madrid” frontoian ihardun zuen 1943tik. Ildefonso Anabitarte enpresariaren zuzendaritzapean egundoko mugimendua ematen ari zen rakestisten inguruan. Ordurako Madrilen Juanita ahizpa ari zen frontoi berdinean eta partidu batzuetan elkarrekin jarri zituen enpresak. Nolanahi ere, aurki Margarita ezkondu egin zen eta pilotako profesionala izateari utzi zion … Baina frontoiaren dei indartsuari ezin gorrarena egin eta handik zenbait urtetara kantxara itzuli zen, ibilbide berri hartan “Txiki Jai” frontoira. Eta han ibili zen, 1953ra arte.
Bere karreraren bigarren aldian, Margarita goi mailako profesionala bilakatu zen eta partidu historikoak jokatu zituen. Modu berezian gogoratzen du Eskoriatzako Mirentxuren kontrakoa, zeinean 14-29 galtzen egotetik 30-29 irabaztera igaro zen. Margaritak hamasei sake egin zituen jarraian! Frontoian izan zen iskanbila! 

Margarita, 1950ean
“Mexikoko Moises Cosio enpresaria etorri zen Madrilera 1953an eta bi urteko kontratua egin zidan “Colon” frontoian jokatzeko. Kontratua amaituta, Madrilen hiru alaba nituenez gero, penintsulara itzultzea erabaki nuen eta pilota ahazten saiatu nintzen ... Baina, Juanita ahizpak abisatu zidan nirekin kontatzen zutela proiektu berri batean eta Mexikorako bidea hartu nuen berriro 1956an. Eta Metropolitano frontoian jokatu nuen, hura 1974an itxi arte. Nire sasoirik onena izan zelakoan nago, bai jokoari dagokionez baita satisfakzio pertsonalei buruz ere. Hirurogei pilotari ginen eta partiduak goiz, arratsalde eta gauez programatzen zirenez gero batzuetan bi partidu jokatu behar izan nituen egun bakarrean. Juanita ahizparekin ere aritu nintzen, inoiz edo inoiz” 

Raketisten munduak legenda asko sorrarazi ditu. Emakumeak gizonezkoen ohiko kirol mota batean aritzeak zer esan ugari eman zituen.“La Gaceta social de México” aldizkariak, 1968ko irailean honela idazten zuen:
Mexikoko frontoian, omenaldi batean

“El frontón con pelota dura es un juego apasionante, precioso. El hecho de que las profesionales sean mujeres no quiere decir que este deporte sea suave ni mucho menos, ya que requiere de mucha fuerza e incluso, en ocasiones, de rudeza, no exenta de peligro. Pero la figura de la mujer dentro de la cancha resulta siempre estética, agradable, graciosa. Ahora bien, las pelotaris no son unas deportistas cualquiera; su profesión las obliga a enfrentarse a un público susceptible, a veces inconmovible, que por otro lado resulta buen conocedor, y por lo mismo exigente. Sólo que cuando entra de por medio el dinero – las apuestas- cualquier visión objetiva es difícil de mantenerse. Lo que queremos decir es que resulta muy duro enfrentarse a un público semejante, que en ocasiones grita insultos y tiene el mal gusto de demostrar su desagrado arrojando monedas a la cancha. Y eso, amigos, no es fácil de sufrir. Se necesitan muchas agallas, mucha entereza y serenidad, y sobre todo mucha afición y profesionalismo para salir tarde con tarde a jugar y a enfrentarse con lo que venga. Se supone que existen representantes de la autoridad para

Mexikoko raketistak, txango batean. Margarita eserita eskuinean

velar porque el espectáculo se desenvuelva sin incidentes, pero en ocasiones “los azulitos” son poca cosa para enfrentarse a señorones de influencias o a simples apostadores con aires de gangsters” (1) 

Bada, bai. Mexiko D.F hiriburuko frontoietan, giroa ez zen goxoena. kirolari haientzat. Baina profesionalak genituen eta kantxa zeukaten lantegia. Emakume indartsuak ziren, alde fisiko eta animikoan. Margaritaren kasuan, gainera, maiteminduta zegoen bere profesioarekin. 

Juanita eta Margarita ahizpak, Mexikon
“Nire ahizpa Juanitari “La brazos de hierro” esaten zion Mexikoko prentsak. Niri buruz, “La pantaletas mil colores” idatzi zuten inoiz. Edozein modutan, guk frontoian eman genuen dena eta oso harro nago. Horregatik diot, berriz ere munduratuko banintz, raketista izango nintzatekeela. Pilotak bizitza desberdin bat eskaini zidan eta pilota maite dut. 

José José abeslariarekin
Raketistak desagertu egin ziren frontoietatik. Modalitate honen ibilaldia ez zen oso luzea izan. 1916an sortu eta 1980 inguruan itzali zen betiko. Gerra zibilaren ostean Espainiako Pilota Federazioa sortu zen eta Moscardo jenerala izan zen lehen arduraduna. Aurki, Federaziotik gerarazi egin zuten raketarako frontoi berririk eraikitzea eta jokalari berriei lizentziak ematea. Arrazoia garbi zeukaten: “Raketa ez da egokia emakumeentzat, lehen lehenik ama izatea pentsatu behar dutenak

Espezialitateak iraun zuen bitartean arrasatearrak ere izan ziren presente, Arenaza sendiaren bitartez.

 (1)Anparo Arenaza ahizpa gazteak, bere aldetik, 1950ean Madrilen entrenatu bazen ere pilotan aritzeko, debutatu behar izan zuen egunean bertan atzera bota zen. Begira zer dioen frontoiko giroaz: “Ezagutzen nuen pilotaren inguruko giroa – apustuen mundua oso konplikatua zen, gogorra, eta ikusleek edozein gauza esaten zieten pilotariei. Horrexek beldurtu ninduen eta pilota mundua erabat utzi nuen”
 Aurreko artikulua:





 Argazkiak: Arenaza sendia