miércoles, 1 de junio de 2016

PEDRO LEGARRIGARTU PILOTARIARI, AGURRA. 1896


Pedro Legarrigartu
Idatzi nuen behin Pedro Legarrigartu Arrasateko XIX.eko pilotariari buruz eta gaur ostera itzuli nahi dut berarengana, Miguel Madinabeitiaren paperen artean beste aipamen bat aurkitu baitut eta Legarrigarturen biografia laburra aberasteko baliagarria gerta daitekeelakoan nago. Madinabeitiak “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian publikatu zuen, 1896ko abuztuaren 22an:

“El pelotari Pedro Legarrigartu, conocido con el nombre de “Mondragón” por ser natural de este pueblo, obsequió anoche con un banquete a sus parientes y varios amigos, como despedida de su viaje a Méjico, a donde va contratado para dos años. Durante la cena que fue espléndida, reinó la animación propia de estos casos, aunque con cierta impresión de pena por el alejamiento de un joven tan simpático como generoso y desprendido.
 
Todos hicimos votos para que tuviera un feliz viaje, y para que al terminar su compromiso volviera con salud y recursos para ser el amparo de sus ya ancianos padres. Igualmente empeñamos la palabra los comensales de que cuando el anfitrión regresase sano y bueno a su patria le obsequiaríamos a nuestra vez con un banquete que habría de servirse en el histórico y pintoresco prado de Santa Bárbara”

Beste batzuetan txoko honetan ikusi ahal izan dugun bezala, izan dira beste zenbait pilotari arrasatear Mexikora salto egin zutenak, hango frontoietan aritzeko. Horra hor, adibidez, Daniel eta Juan Kruz Guridi anaiak, zesta puntan, eta Juanita eta Margarita Arenaza ahizpak eta horien lehengusina Justi Arenaza “Vasquita I” erraketistak. Baina kronologikoki, dakizkigun datuei erreparatuz, Legarrigartu izan zen lehena, bidea ireki zuena. Madinabeitia kronikagileak segitzen zuen bere kronikan:

“Y ahora, señor Director, le ruego me permita estampar los nombres de los que nos sentamos a la mesa, para que de este modo, nuestro espontáneo ofrecimiento tenga el carácter de una acta de compromiso. Fuimos los siguientes: D. Pablo Urtubi, “ciclista” corresponsal de Arechavaleta, Francisco Legarrigartu padre del pelotari; Jose Miguel Urdapilleta tío del mismo,  Eugenio Urdapilleta y José María Aguirreveitia parientes, y los amigos Pantaleón Uriona, Jose María Pradere, Miguel Pablo Madinabeitia, Gregorio Bedia, Cornelio Arregui, Clemente Velasco y un servidor de usted.

Al despedirnos fue tal la profusión de cohetes que se quemaron, que es preciso confesar que se turbó el sueño y el reposo del vecindario, y no faltó quien llegó a creer que toda aquella algarada sería por la muerte de Maceo u otra noticia importante de Cuba"
 
Madinabeitiak aipatzen duen Maceo, Kubako independentziako gerran ziharduen armada askatzailearen bigarren burua zen. Eta Antonio Maceo liderra 1896ko abenduaren 7an, hau da, Legarrigarturi agur afaria eskaini  baino hamabost egun lehenago hil zuten espainiarrek. 

Amaitzeko, diodan ez dudala inon aurkitu itzuliko oturuntza eman ote zeneko albisterik, nahiz eta badakigun Legarrigartu Arrasatera itzuli zela.
LEGARRIGARTURI GEHIAGO:

Argazkiak: JMVM

No hay comentarios:

Publicar un comentario