miércoles, 13 de julio de 2016

EMILIO CASTELAR ARRASATEN. 1884



Emilio Castelar

Canovas del Castilloren hilketa dela-eta, idatzi nituen artikuluetako batean nioen 1897ko abuztuaren 8 hartan Santa Agedaraino Emilio Castelar espainiar politiko errepublikarra heldu zela, hildakoaren laguna baitzen. Baina apuntatzen nuen ez zela hura Castelarrek Arrasatera eginiko lehen bisita, eta utzi nuen adierazita aitorpena Migel Madinabeitia zenaren kroniketako bati esker dakidala. 

Emilio Castelar espainiar politikorik sendoenetakoa izan zen XIX. mendearen bigarren erdian. Liberala bere ideietan, Isabel II erreginaren kontrako iraultzan esku zuzena hartu zuen 1868an. Estatu ministroa izan zen I Errepublikan eta erregimenaren maldan beherako prozesuan Gorteek Errepublikaren Botere Exekutiboko Lehendakari izendatu zuten. Behin monarkia berrezarri ondoren erbesteratu egin zen eta itzultzean errepublikarrekin lerrotuta burutu zuen bere ibilbide politikoa, eta mendeko azken hamarkadan mundu politikoari utzi zion, azken urteak bere zaletasun handia zen literaturari eskainiz. Castelarrek hizlari aparta izatezko sona irabazi zuen.


 Nioen bezala, Madinabeitiak 1884ko irailaren 21eko “El Noticiario Bilbaíno” egunkarian Castelarrekin izandako gertaera baten albistea eman zuen jakitera. Begira zer dioen kronistak:



Santa Ageda, 1885 inguruan
“Cuando el “Eco de San Sebastián” anunció que Castelar venía a Santa Agueda, obedeciendo a un impulso natural de mi corazón, siempre entusiasta por todo lo grande y sublime, concebí el pensamiento de felicitarle como a una de las glorias de España por su visita a la patria de Garibay y de Cristóbal de Mondragón. Con este propósito me encaminé a Santa Agueda en la tarde del 3 de Agosto, llevando dispuesta una tarjeta que pensaba habérsela pasado por medio de un amigo empleado de aquel establecimiento.



La casualidad, empero, se adelantó a cambiar mis designios, ahorrándome el trabajo de llegar al balneario, pues medio kilómetro más acá, frente de Iturri Gorri,  divisé un grupo de tres señores que venían en dirección opuesta. No dudé que entre ellos venía el hombre eminente a quien yo buscaba y así era en efecto. Cuidé cortesmente de evitar un quid pro quo y asegurado de que me hallaba ante el rey de la palabra, saludéle con la consideración y respeto debidos; cambiamos unas frases, concluyendo por decirme cariñosamente:”Ya iremos a verle”, a lo que asintieron los otros dos señores acompañantes, entre quienes –según más tarde supe- iba el opulento banquero Sr. Calzado.



Adolfo Calzado
Adolfo Calzado Sanjurjo bankaria oso ezaguna izan zen garai hartan. Castelarren lagun mina genuen eta Alderdi Demokrata Posibilistaren militantea izan zen. Diputatu (1898) eta senatari (1901) hautatu zuten. Madinabeitiak segitzen du azaltzen bere kronikan Castelarren taldearekin izandako elkarrizketaren ondorioa: 

“Creyendo candorosamente que aquellos señores salieron de Santa Agueda a dar un paseo nada más, y que otro día vendrían a Mondragón, yo me subí al pintoresco barrio de Udala, donde a la sazón se celebraba la romería del santo titular.


Al retirarme al anochecer a mi casa, supe con verdadero sentimiento que el eminente orador había recorrido aquella misma tarde las calles de este pueblo. Entonces fue cuando lamenté mi error; pero era ya tarde. Me privé, por consiguiente, de la honra de servirle de cicerone, explicándole las vicisitudes porque había atravesado este pueblo a causa de sus diversos incendios, diciéndole como complemento que Mondragón era un libro viejo con cubierta moderna. Le hubiera enseñado, por fín, un copioso caudal de documentos antiguos, que de seguro hubiera hecho de ellos el debido aprecio”



Bere kronika amaitzeko, Madinabeitiak, ideia liberaletakoa bera ere, Castelarrek 1876ko uztailean –euskal foruak espainiar nazionalismoak ezereztatuta geratu zirenean- diskurtso batean esandakoa zekarren:



“Las hojas del árbol de Guernica ruedan ahí secas, sin producir sobre este pavimento ni el ruido que producen sobre la tierra humedecida por lluvias de otoño. Lo que más se oye es la plañidera alegría y el triste lamento de aquellos que nacieron a su bendita sombra y que no podrán legarla a sus hijos. Y hay que decirlo: algo grande muere hoy en la nacionalidad española: mueren libertades antiguas que unían a la virtud del derecho el prestigio de la poesía y de la historia”



Santa Ageda goi mailako bainuetxea zenean Arrasatetik pertsonaia interesgarriak igaro ziren. Gaurko horiek sail horretan sartzen dira, zalantzarik gabe. 

Argazkiak: Wikipedia

No hay comentarios:

Publicar un comentario