miércoles, 28 de septiembre de 2016

IÑARRA PARROKOAREN HERIOTZA. 40 URTE (en dos idiomas)

Jose Luis Iñarra  - Don José Luis- Arrasateko parrokua hil zela, berrogei urte beteko dira urriaren 2an. Gizon paregabe haren oroitzapena ekarri nahi dut gaur zutabe hauetara. Horretarako, Eusebio Iñarrarekin batera 2006an idatzi nuen "Jose Luis Iñarra. Mondragoeko parrokua" liburutik pasarte bat atera dut, gizon haren heriotzak herrian adierazi zuen zirrara goibelaz jabe gaitezen. Inork gutxik bezala lan egin zuen gizarte arrasatearraren alde, eta oraindik ere herritarron gogo eta bihotzean segitzen du.

HERIOTZA

"1976ko Urriaren 2an, larunbata,  Iñarra ez zen onik esnatu. Estualdi bat izan zuen goizean elizara joan aurretik baina ez zion Pakita arrebari ezer adierazi, kezka ez zedin. Eliz ofizioen ostean, ohi bezala, Rosa Aranbururen etxera gosaltzera joan zenean ere ez zuen ezer aipatu. Eta gaixoen bisitak egitera abiatu zen.  Bazkaldu etxean egin zuen, Libe lobaren seme-alabekin. Eta haiekin mahaian, badirudi berea eta txikitxoek jolasean ahora eramaten ziotena ere jan zuela. Lo kuluxka egitera joan aurretik aspirina bat hartu zuen, pisutsua igertzen baitzuen gorputza.

Arratsaldeko laurak aldean arriarandarren etxera itzuli zen eta Rosari “Estualdi latza pasau jonat gaur goizean”  aitortu zion. Rosak medikuarengana joatea aholkatu zion eta orduan Erdiko Kalean bertan bizi zen Eusebio lobarengana jo zuen erretoreak. Lobak Zentro Asistentzialera eraman zuen bere autoz. Bartolucci medikuak elektrokardiograma egin ondoren ezer susmagarririk antzeman ez zionez gero etxera bidali zuen.

Erretoreak, etxerako bidean, autoaren leihatilatik sudurzapia atera zuen, autoan gaixo bat eramaten ari zela iragarri nahi izan balu bezala. Txantxarekin jolasten ari zen. Arratsaldeko seietako meza Iñarrak berak eman ondoren Eusebio lobaren emaztearen sendiko etxera jo zuen ostera eta bertan bizi zen Clara Altuna amandreari diosala egin zion kantuz, ohi zuen moduan: “Arratsaldeon Clara, euskaraz Argia!” . Mertxe Trojaola lobak lagunduta parrokiara jo zuen handik gutxira, zazpietako mezan lagundu behar zuen eta. Elizpezaharreko ate txikitik sartzen ari zirela Mertxeri adierazi zion: “Zure senarra beldurtixea da. Medikura eraman nau... eta ez daukadala ezer esan dit. Eta bihar Oiartzunera noa, kintoen bazkarira!”
 
Juan Bautista San Miguelek emandako mezan zehar, ordea, Iñarra ez zen ondo sentitu et eskua zenbait aldiz eraman zuen burura eta bularraldera. Hala ere, Jaun Hartzea eman zien bertaratutakoei, ohiko bere estilo pertsonalarekin.  Meza amaituta eta San Miguel sakristiako bidea hartzen ari zela erretorea aldareko gauzak batzera prestatu zen. Orduan zerraldo erori zen aldarearen aurrean, bihotzekoak jota (1). Eta mediku laguntza aurki iritsi arren ez zuten ezer egiterik izan: hila zegoen, bere rokete eta estola berdearekin. Parrokian zeuden eliztarren artean Pakita arreba eta Mertxe loba zeuden.

Albistea bolbora bailitzan hedatu zen herrian. Konmozioa itzela izan zen. Eta hilotza Abade Etxeko erretorearen bizilekura eraman zuten. Gaueko 10’30etan herriko apaizak eta Mankomunitateko Koordinatzailea bildu ziren bertara eta erretore berria izendatu bitartean Javier Etxebarria aukeratu zuten ordekoa. Herriko alkatea – Jose Antonio Altuna- ere agertu zen eta senitartekoei planteatu zien biharamuneko lehen orduan hil kapera Udaletxean jartzea, herritarrek azken agurra eman ziezaieten, hogeita hamabost urtez euren erretore izandakoari. Onartu egin zen proposamena baina hil kapera igandeko arratsaldeko 2etan parrokiara aldatuko zela adostu ondoren.

Urriaren 3ko goizeko 9etan jarri zen hil kapera Udaletxeko Gela Nagusian eta milaka arrasatearren desfilea hasi zen. Emozioa handia izan zen. Hilkutxaren oinetan Arrasateko bandera zegoen eta dozenaka lore sortak inguratzen zuten erretorearen gorpua.
Eguerdiko 12etan Udalaren Ezohiko Pleno Bilkura izan zen. Jose Antonio Altunak ireki zuen saioa, “Y con la promesa de servir a la Villa y sus habitantes, en permanente servicio” Iñarraren 1966ko hitzak gogoratu ondoren, Udalak onartutako mozioa irakurri zuen:

“Es evidente el cumplimiento de aquella promesa hecha a nuestro pueblo, porque D José Luis nos ha dejado como ha vivido: sirviendo. Nos deja un Pastor, un Maestro que ha sido humano y humanista. Sus 35 años en Mondragón no sólo le hacen conocedor de las generaciones de esos años, sino que también de las anteriores. El conocía como nadie las vicisitudes y los problemas del pueblo.
Vamos a notar su falta. Ha sido ejemplo en todos los órdenes de la vida y ha sido ejemplo en el sacerdocio. Ejemplo de pasado y de presente y guía de futuro para todos, sacerdotes y seglares”

Jarraian Udalak bere sentimendu eta samintasunaren aitorpena egiten zuen idazkian, hogeita hamabost urtez San Juan Bataiatzaileko erretore izandakoa kristau eta herritar jatorraren adibidea zela adieraziz.

Arratsaldeko ordu biak aldera, alkateak Iñarrari agur hunkigarria eskaini ondoren, zinegotzien lepoan eraman zen hilkutxa parrokiara. Eta meza baten ostean hil kapera ireki zen bertan arratsaldeko seiak arte.

Hasiera batean hileta elizkizunak parrokian bertan ematea pentsatu bazen ere, aurki ohartu ziren eliz agintariak hori ezina izango zela, hurbilduko ziren lagun guztientzako tokirik eza zela eta. Beraz, herriko plazara aldatu zuten zeremonia. Sei apaizek eraman zuten hilkutxa plazaraino. Jazinto Argaya eta Jose Maria Setien Gotzain eta Gotzain Laguntzailea, hurrenez hurren, izan ziren elizkizunetako buruak. Laurogei apaizek betetzen zuten plazako kioskoa, eta plazan zein ondoko kaleetan... milaka herritar, Arrasatekoak eta kanpotik etorritakoak (2).  Parrokiako abesbatzak Perosiren Meza kantatu zuen.

Argaya Gotzainak “Iñarra, bakea bilatu zuen gizona” zela esan zuen homilian, ez galtzaile ezta garailerik ere nahi ez zuen pertsona zela aitortuz. “Sakon maite zuelako, sakon sufritu du” adierazi zuen ere bere hitzetan. Hileta amaitzean emozioak goia jo zuen, hara bildutakoengandik “Agur jaunak” kanta sortu zenean. Eztarriak korapilatuta eta begiak malkoz beterik esan zion agur Arrasateko herriak Jose Luis Iñarrari, bere parrokoari. Hantxe zeuden ere, heriotza gertatu izan ez balitz ordu hartan Iñarrarekin Oiartzunen bazkaltzen egongo ziren bere kinto kideak.

Egun haietako kronika batzuetako lagina dira ondokoak:
“... A la hora de cerrar esta información dentro de la tristeza nos sirve de consuelo comprobar que esa manifestación jamás conocida, nunca vista en Mondragón, ha sido testimonio de todo cuanto le queríamos a quien tantas veces hemos llamado en estas a “nuestro querido y dignísimo Párroco” (3)  

“... El corazón se paró y con él se nos llevó a uno de los hombres más grandes que ha tenido Mondragón (4) 

“... Es difícil hacer su semblanza, cuanto que toda ella constituía una ininterrumpida misión evangelizadora... Se nos ha ido un hombre, Padre de todos, sin excepción de ideas ni conductas" (5)


Urte hartako azaroaren 5ean Oiartzungo Udalak adostu zuen, aho batez, korporazioaren sentimendua adieraztea “Arrasateren eta Euskal Herriaren alde hainbeste egin zuen On Jose Luis Iñarra Orkaizagirre artzapez eta Oiartzungo Ibarreko semearen heriotzarengatik






(1) Badirudi aspirinaren eraginak balizko bihotzekoaren sintoma ikustea zailtzen duela
(2)Erretorearen arimaren alde mezak ateratzeko batu zen dirutan, berrehun mila pezeta bildu zen. Eguneko balioan, bi milioi pezeta inguru edo 12.000 euro.
 (3)Diario Vasco (196-10-5) Chema berri emailea
(4)Correo Español-Pueblo Vasco (1976-10-05) Raf berri emailea
(5)Voz de España (1976-10-03) Azcarate berri emailea

====================..======================
====================..======================

El 2 de octubre se cumplen cuarenta años del fallecimiento de Jose Luis Iñarra  - Don José Luis- el Párroco de Mondragón. He querido traer hoy a este rincón el recuerdo de aquel gran hombre y saerdote. Para ello he utilizado un capítulo del libro "Jose Luis Iñarra. El párroco de Mondragón"que junto a Eusebio Iñarra escribí en 2006. Se esforzó como pocos por el bienestar de la sociedad mondragonesa, y por ello permanece aún vivo en el recuerdo de todos los que le conocieron.


SU  MUERTE

Cuando despertó el sábado 2 de octubre de 1976, Iñarra no se encontraba bien. Se alarmó un poco pero no le comentó nada a su hermana Pakita para no preocuparla, y se fue a misa. Tampoco mencionó el asunto tras celebrar los oficios religiosos y acudir, como de costumbre, a desayunar a casa de Rosa Aranburu. De allí partió a visitar a los enfermos. Almorzó en casa con los hijos de su sobrina Libe. Al parecer, sentado a la mesa comió tanto lo suyo como lo que los chiquillos, jugando, le llevaban a la boca. Antes de echar la siesta tomó una aspirina, pues se sentía pesado.

Hacia las cuatro de la tarde regresó a casa de los Arriaran y confesó a Rosa que por la mañana había pasado un grave apuro. Rosa le aconsejó acudia al médico y el párroco pidió a su sobrino Eusebio, que vivía en la misma Calle del Medio, le llevara hasta el Centro Asistencial en su coche. El doctor Bartolucci le hizo un electrocardiograma y, al no apreciar nada que infundiera sospecha, lo mandó de vuelta a casa.

Ya en camino, el párroco sacó su pañuelo por la ventanilla del coche, como queriendo dar a entender que aquel vehículo transportaba un enfermo. Bromeaba. El propio Iñarra ofició la misa de las seis de la tarde y a su término se dirigió de nuevo a la casa familiar de su sobrina Mertxe Trojaola. Al llegar entonó en su estilo jovial a la abuela Clara Altuna el saludo que acostumbraba: “Buenas tardes Clara, en euskera Argia”. Al poco partió hacia la iglesia en compañía de su sobrina, ya que debía ayudar en la misa de las siete. Al entrar por la pequeña puerta del viejo pórtico comentó a Mertxe: “Tu marido es un poco miedoso. Me ha llevado al médico... y éste  me ha dicho que no tengo nada.  ¡Mañana me voy a Oyarzun, a la comida de quintos!”
 
Mas durante la misa, oficiada por Juan Bautista San Miguel, Iñarra no se sintió bien, llevándose en más de una ocasión la mano a la cabeza y al pecho. No obstante, dio la comunión a los asistentes con su habitual estilo desenfadado. Una vez terminada la misa y cuando San Miguel se dirigía a la sacristía, el párroco se preparó para recoger los utensilios del altar. Y allí mismo, frente al altar, cayó fulminado por un ataque al corazón (1). A pesar de la rápida asistencia médica, no se pudo hacer nada: Iñarra yacía cadáver con su roquete y su estola verde. En la parroquia, entre los feligreses estaban su hermana Pakita y su sobrina Mertxe.


La noticia se propagó en la villa como la pólvora. La conmoción fue enorme. El cadáver fue trasladado al piso del párroco en la Casa Cural. A las 10´30 de la noche se reunieron allí mismo los sacerdotes locales y el Coordinador de la Mancomunidad y designaron a Javier Etxebarria como sustituto hasta nombrar al nuevo párroco. Acudió también el alcalde José Antonio Altuna, quien planteó a la familia la posibilidad de instalar la capilla ardiente en el Ayuntamiento a primera hora de la mañana del día siguiente, para que así los mondragoneses pudieran dar el último adiós al que había sido su párroco durante treinta y cinco años. Tras acordar que la capilla ardiente sería trasladada a la parroquia el domingo a las 2 de la tarde, la propuesta fue aceptada.

A las 9 de la mañana del día 3 de octubre la capilla ardiente quedó instalada en el Salón de Actos del Ayuntamiento y de inmediato comenzaron a desfilar por allí miles de personas. Se vivió una intensa emoción. La bandera de Mondragón fue colocada a los pies del féretro y los ramos de flores rodeando el cadáver del párroco se contaban por docenas.

A las 12 del mediodía la corporación municipal celebró un Pleno Extraordinario. José Antonio Altuna abrió la sesión recordando estas palabras pronunciadas por Iñarra en 1966: “Y con la promesa de servir a la Villa y sus habitantes, en permanente servicio”. A continuación leyó la moción aprobada por la Corporación:

“Es evidente el cumplimiento de aquella promesa hecha a nuestro pueblo, porque D José Luis nos ha dejado como ha vivido: sirviendo. Nos deja un Pastor, un Maestro que ha sido humano y humanista. Sus 35 años en Mondragón no sólo le hacen conocedor de las generaciones de esos años, sino que también de las anteriores. El conocía como nadie las vicisitudes y los problemas del pueblo.
Vamos a notar su falta. Ha sido ejemplo en todos los órdenes de la vida y ha sido ejemplo en el sacerdocio. Ejemplo de pasado y de presente y guía de futuro para todos, sacerdotes y seglares”. 

Seguidamente, la Corporación municipal manifestaba su sentimiento de dolor en el escrito, declarando que el que había ejercido como párroco de la parroquia de San Juan Bautista durante tres décadas y media había sido el prototipo de cristiano y ciudadano ejemplar.

Hacia las dos de la tarde, tras la emotiva despedida que el alcalde tributó a Iñarra, los ediles llevaron a hombros el féretro hasta la parroquia. Y después de celebrarse la misa, la capilla ardiente quedó instalada allí mismo hasta las seis de la tarde.

Si bien en un principio la intención era celebrar los funerales en la parroquia, las autoridades eclesiales no tardaron en percatarse de que la idea resultaba imposible de realizar, ya que no disponían de espacio suficiente para toda la gente que iba a acudir.    Por lo tanto, trasladaron la ceremonia a la plaza del pueblo. Seis curas llevaron el féretro hasta la plaza. Jacinto Argaya y José Maria Setien, Obispo y Obispo Auxiliar respectivamente, fueron los encargados de oficiar la ceremonia. Ochenta curas se agolpaban en el quiosco de la plaza y tanto la plaza como las calles adyacentes se encontraban abarrotadas por miles de ciudadanos de Mondragón y de fuera (2) El coro de la Parroquia cantó la Misa de Perosi.

El Obispo Argaya pronunció la homilía en la que dijo que Iñarra había sido “un hombre en pos de la paz” una persona que no deseaba que hubiera ni vencedores ni vencidos. “Sufrió profundamente porque amó profundamente” fueron también algunas de sus palabras. Al concluir el funeral, la emoción alcanzó su cénit cuando los asistentes comenzaron a entonar el “Agur jaunak”. Con un nudo en la garganta y lágrimas en los ojos, el pueblo de Mondragón dijo adiós a José Luis Iñarra, su párroco. Allí estaban también los compañeros de quinta de Iñarra, con quienes, de no haber acontecido su muerte, habría estado en aquel momento compartiendo mesa en Oyarzun.

Estos son algunos extractos de las crónicas de aquellos días:
 “... A la hora de cerrar esta información dentro de la tristeza nos sirve de consuelo comprobar que esa manifestación jamás conocida, nunca vista en Mondragón, ha sido testimonio de todo cuanto le queríamos a quien tantas veces hemos llamado en estas a “nuestro querido y dignísimo Párroco" (3)
 “... El corazón se paró y con él se nos llevó a uno de los hombres más grandes que ha tenido Mondragón" (4)
“... Es difícil hacer su semblanza, cuanto que toda ella constituía una ininterrumpida misión evangelizadora... Se nos ha ido un hombre, Padre de todos, sin excepción de ideas ni conductas" (5) 

El 5 de noviembre de aquel año el ayuntamiento de Oyarzun aprobó, por unanimidad, manifestar el pésame de la corporación “por la muerte del arcipreste e hijo del valle de Oyarzun Don José Luis Iñarra Orkaizagirre, que tanto hizo por Mondragón y por el País Vasco”.



(1)Al parecer, los efectos de la aspirina dificultan la detección de los síntomas de un posible infarto.
(2)En la misa por el alma del párroco se recolectaron doscientas mil pesetas, lo que hoy en día equivaldría a unos dos millones de pesetas o 12.000 euros.
(3)El Diario Vasco (05-10-1976). Corresponsal: Chema
(4)El Correo Español-Pueblo Vasco (05-10-1976). Corresponsal: Rafa



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada