miércoles, 19 de octubre de 2016

GAUR 80 URTE OSATU ZEN ARRASATEKO UDALA ELORRION

Nikolas Uriarte, Arrasateko alkatea 1936an
Arrasate  Francoren tropek hartuta zegoen bitartean eta euren bizia arriskutan ikusita Arrasatetik ihes egin behar izan zutenen kontrako irain eta gezurrak haizatzen ziren batera, legalitatean osatutako arrasatear udal batzako zenbait kidek parte hartu zuten Elorrion bilera batean, euren herriko udal lanari jarraipena eman asmoz. Laurogei urte betetzen dira gaur ekitaldi hartatik.

Ikustekoak izango ziren, 1936ko urriaren 19an  gainditu beharko  zituzten zailtasunak eta, batez ere, gerra egoera kontuan izanda, mahai gainera azaldutako gaiei behar bezala heltzeko izango zuten kemena!  Han egon ziren Nikolas Uriarte alkatea (EAJ-PNV), Eustasio Markaide (ANV), Felipe Letona (Alderdi Errepublikarra), Fernando Gomez (UGT) eta Jesus Uranga (UGT) 

Arratsalde hartako bilkuraren aktan irakurtzen dugu: 

“La Presidencia dió a conocer el objeto de la convocatoria, consistiendo en proceder con los Concejales leales al Gobierno legítimo de la República, a la constitución del Ayuntamiento de la Villa de Mondragón, adoptándose a estos efectos por unanimidad los acuerdos siguientes: 

Queda con esta fecha constituído con los concejales leales al Régimen Republicano al márgen expresados, el Ayuntamiento de Mondragón, fijando su residencia en esta villa de Elorrio, calle Urarea, nº 3. 

Prestan su conformidad a la actuación del Sr. Alcalde Presidente en lo referente a haber ordenado se abonaran a los empleados municipales refugiados en zona leal los haberes correspondientes a la primera quincena de octubre. Acuerda no satisfacer los haberes que pudieran corresponderles a los empleados municipales que no se presenten ante este Ayuntamiento. Asímismo, acuerda suspender en sus empleos y sueldos a todos aquellos funcionarios municipales de cualquier ramo de la administración municipal que, al ser evacuado Mondragón, no hayan seguido a su Ayuntamiento, alcanzando igual a todas aquellas personas que, sin que puedan merecer la calificación de empleados del Ayuntamiento, perciban alguna subvención o cantidad del erario municipal. 

Con respecto al médico titular D. Alberto Martínez de Ubago, se acuerda que, en caso de que el mismo se presentara ante este Ayuntamiento, se le exija el oportuno certificado del Colegio Médico de Guipúzcoa por el que se acredite que el Sr. Martínez de Ubago se presentó ante el citado Colegio Médico. En atención a que los músicos no pueden ser considerados como empleados municipales y estimando igualmente que los
Jose Añibarro, alkatea, urriaren 03-21 bitartean
fondos que en estos momentos dispone el municipio son necesarios para fines más primordiales, acuerda dejar en suspenso el abono de dichos haberes hasta
una mayor normalidad de las circunstancias. En relación con los empleados municipales que prestan servicio como milicianos, acuerda que, a partir de primero del mes actual, deben optar a los fines de la percepción de haberes, entre el sueldo correspondiente de miliciano o empleado, sin que en ningún caso puedan percibir por ambos conceptos”
 

Aktatik igar daitekeenez, Errepublikarekiko zintzo aritu ziren gizon haiek diruarekin zorroztasun osoarekin ihardun zuten. Bestalde,artean itxaropen izpiren bat geratzen zitzaien, egoera normalduko zelakoan. Oso urruti zeuden errealitate gordinetik. Irakurtzen segitzen dugu: 

“Por parecer unánime a todos los señores asistentes, se acuerda que, a partir de primero de octubre, los señores concejales afectos al Régimen y que constituyen el Ayuntamiento constituido en el día de hoy, perciban con cargo a los fondos municipales un sueldo de igual cuantía que el que perciban los milicianos, bien entendido que solamente disfrutarán de este sueldo los señores concejales que no perciban sueldo por otros conceptos. 

Jesus Gorosabel Mendia, Arrasateko alkatea 1936.10.21
Se acuerda dar conocimiento a la Diputación Provincial de Guipúzcoa de haber quedado constituido el Ayuntamiento e igual determinación se adopta respecto al Ayuntamiento de Elorrio, haciendo constar el agradecimiento de esta Corporación por las muchas atenciones dispensadas por las autoridades locales de Elorrio tanto a la corporación municipal de Mondragón  como también a los milicianos y refugiados que procedentes del mismo se han acogido a la hospitalidad de dicha villa vizcaína. Por último, se acuerda cursar al Gobierno Vasco un comunicado de felicitación por su constitución” 

Erabaki formal horietatik at, udal kideek beste erabaki batzuk ere hartu zituzten. Besteak beste, udal funts ekonomikoen kontura Eibarreko Tuberkulosi Kontrako Eritegian emakume arrasatear bat barneratu zuten eta sendi bereko beste hiru emakume Elorrioko Ospitalean. Bestalde, Uriarte alkateak eta Markaide eta Uranga zinegotziek udal batzaren ordezkari bezala Santanderren errefuxiatuta zeuden sendi arrasatearrei egindako bisitaren deskargua egin zen. Errepublikaren Defentsarako Batzordearen dirutik sendi horietako batzuei luzatutako laguntzaren berri eman zuen alkateak.

Zoritxarrez, urriaren 19ko akta hura izan zen lehena eta azkena. Uhin faxistak aurrera egin zuen eta errepublika defendatzen zutenek Bilbo aldera, lehenik, eta gero erbesteko bidea hartu behar izan zuten.

Argazkiak: JMVM 

1 comentario:

  1. Juan Ramon Garai Bengoa Intxorta 1937 Kultur Elkartea:
    Bernardo Gómez , Unión Cerrajera langilea, Bergarako Altos Hornosen lanean zebilena. Dragones batailoko kapitana izandakoa Faxistak Ebroko Batailan hil zuten, 1938ko irailak 14an . Jesus Uranga berriz, Union Cerrajerako langilea bera be, zinegotzi sozialista fusilatu zuten 1938eko abuztuaren 13an Donostiako Ondarretako espetxean.
    Felipe Letona berriz espetxetik irten da gero, Zumarragara bizitzera behartua izan zen, Unión Cerrajeratik bidalia izan zelako.
    Eustasio Markaide, espetxetik irten da gero, klandestinitatean lanean jarraitu zuen STV sindikatoan eta atxilotua izan zen 1947an
    Nicolas Uriarte, Baionara ihesi joan zen, eta han bizi izan zen.

    Noiz egingo zaie merezi duten omenaldia Arrasateko udalean?

    ResponderEliminar