miércoles, 27 de enero de 2016

ARAMAIOKO MEDIKU ZAHARRA. Bertsoz.


Mediku Zaharra, ohiko bere janzkeran
Beste behin ere eman nuen txoko
 honetan Aramaioko “Mediku Zaharra”ren berry. Zeferino Gartziarena medikuak 1919tik aritu zen Aramaion, herritar guztiengan oso oroitzapen ederra utziz. Eta oraindik ere askok dugu buruan Gartziarenaren irudia, ald ebatetik bestera bere maletatxoarekin, makila eskuan hartuta, baserriz baserri ibiltzen zelarik. Berrogei urte egin zuen hórrela eta tarte luze horretan denetariko anekdotak laga zizkigun.
Jesus Zabala, Zeferinoren makilarekin


Gaurkoan Aramaioko Jesus Zabala adiskidearen bertsoekin apaindu nahi dut Gartziarenari  buruzkoa. Jesusek Salesango Julian Unzuetari entzundako gertaeretan daude oinarrituta bertsoak. Habanera doinuarekin kantatzekoak ditugu:



1
Hogeigarren gizaldiko hermeretziko urtea,
Zeferino Gartziarena etorri Aramaixora,
Gipuzkuko Lizartzatik mediku lan egitera,
euskalduna behar eta, euskaldun petoa bera.
Etorrita bezain laster ein-zitzaigun bertakoa,
Berrogei urte luzetan auzo batetik bestera.
Hementxe bukatu zuen mundo ontako karrera,
guk eskertu nahi diegu bere zerbitzu ederra.

2
Zeferino Gartziarenak gogoko zuen Salasan
Meltxor Unzuetarekin oso laguna egin zan,
eta sarri bertaraño kafea hartzen joaten zan,
behin batean joan zanean Meltxor ez egon etxean.
Laguna etxe buruan idi beltzarekin goldan,
buelta hala buelta ona goiza han pasatu zuan,
politika kale kontu, gehien bat euren artean,
idi pareja aurrean bi karretero atzean.

3
Aramaion ehiztariak betik izan ugaritsu,
udazken uso haizeak burua danai aidatu,
Eta haien ondorioz egiten ziran gaixotu,
medikuen kontsultara agertzen danak barritsu.
Zeferinok danai entzun iñori ezin sinistu
batzueri baja eman, beste batzueri moztu,
haien guztien gaixoa samur diagnostikatu,
Iñork ez behar botika, bajiarekin osatu.

4
Edozein egun bezela bisitan Salasanera,
ehiztari bat famatua galdezka heldu bertara,
Zeferino han zegoen, “orain det bere beharra”
abisuaz irten zuen aguro xamar atera.
“Laguna zer pasetan dek” medikuaren galdera,
“lumbago det nik gerrian eta doakit txarrera”
medikuak erantzuna eman zion batera,
“hirea ez dek lumbago, bago bago dek hirea”

5
Zeferino Gartziarena, herriko mediku zaharra
Manuel Karatxe juen zan berai eskatzera baja,
etxean lana zegoen eta nork egina falta.
Andikan zortzi egunera, ustegabeko bisita,
Manuelek entzun zuen, etxonduen perra hotza
erropa abarkarekin aguro sartu ohera,
medikuak ikusirik Manuelen egoera,
“demonios” esan zion “Manuel bihar lanera”

Hurrengo batean ere etorriko naiz Gartziarenari buruzko anekdota eta Jesus Zabalaren bertso gehiagorekin.

Zeferiko Gartziarenari buruz, gehiago:

miércoles, 20 de enero de 2016

GALARRA LEIZEA (EDO SAN VALERIXO)


Galarrako sarrera tokian, 2015-06-05
Artikulu hau, Alvaro Arregi adiskideari dago eskainia. Urte asko eman ditu mendian, euskal mendizaleen nondik norakoak zuzendu zituen esku trebez, eta oraindik Galarrara sartzeko irrikan egoten da.
=================

Aurrekoetan, Galarra (edo San Valeixo) leizearen deskubrimenduaz aritu nintzen eta
oraingo honekin amaiera emango diot gaiari. Ez dut irakurlea gehiegi nekatu nahi, aurreragoko besteren batean gaiarekin segi banezake ere. Nioen bezala, "E" sinatzen zuen batek “El Semanario Pintoresco Español” aldizkarian 1846ko otsailaren 22an “La peña de Udala” tituluarekin argitaratua irakurtzen: 

“Ninguna sorpresa por inesperada y agradable que sea iguala a la que se experimenta cuando al terminarse la garganta se descubre aquel vasto recinto caprichosa y ricamente decorado. Lo primero que se ve son dos salones en opuesta dirección; ambos extensos, magníficos ambos, y cuyas grandiosas bóvedas se elevan y extienden maravillosamente. Al  recorrer aquella espaciosa caverna, en la que desde su
entrada hasta la punta a que se puede llegar hay más de 300 pasos, al reconocer la multitud de estalactitas y las vistosas estalagmitas que la adornan, formadas unas y otras por la continua infiltración de las aguas, se ve cuan acertadamente dijo el insigne Cuvier que “las grutas y cavernas decoradas con estalactitas de todas formas y que suceden unas y otras siguiendo la dirección de los montes … constituyen sin duda alguna uno de los fenómenos más notables que el reino fósil puede presentar al geólogo” 
Las grandes dimensiones de la caverna, sus elevadas bóvedas que al estilo gótico imitan, y los precipicios que guarnecen sus dos costados, dan a la escena un aspecto serio, realzado por el resplandor de los hachones, indispensables en aquel lóbrego local, y de los que es preciso ir bien provistos, tanto por la seguridad personal, que mientras aquellos se conserven no hay temor de que peligrar pueda, como porque a medida que su número sea mayor será también más variado e interesante aquel bellísimo espectáculo.  
Dignos son de atención el cristal de roca o montano y el exquisito bol-arménico que se encuentran abundantemente; y es sensible que por sólo satisfacer el capricho de algunos curiosos hayan sido arrancadas e inútilmente destruidas muchas de las hermosas concreciones, quedando así aquel sitio de una gran parte de sus mejores adornos despojado. Entre los nombres que ya en una parte, ya en
otra han puesto las personas que han penetrado en la gruta que describimos, se leen el de S.M. la Reina Doña Isabel II, el de su augusta Hermana y el de D. Sebastián Gabriel de Borbón. 

Antes de pasar a otra cosa, creemos necesario decir que el origen de aquella cueva no es otro que un gran hundimiento, producido en época remota, por la acción del fuego subterráneo, perteneciendo así a la tercera
clase, de las tres en que el esclarecido Conde de Buffon distinguió las cavernas según la causa que las produjo. ¿Qué cúmulo de reflexiones no se agolpa a la imaginación al considerar cuántos y cuán grandes sucesos acaecieron, cuántas generaciones pasaron y cuántos siglos transcurrieron mientras se cubrían los techos y se entapizaban los muros de aquellas portentosas grutas?
Es llamada la de Udala “Cueva de San Valerio” por la mucha veneración que a este Santo profesan las gentes de aquellos contornos"


Oharra: Galarra leizearen eguneko egoerak ez du, jakina, zer ikusirik 1846an deskribitu zenarekin. Denborak ez baizik eta bere erraietara sartu garen milaka lagunen eraginak hondatu egin du Udalatx magaleko ondare natural zoragarri hori.

Argazkiak: JMVM

Erlazionatutako artikuluak:  

http://txemax3.blogspot.com.es/2016/01/galarra-leizea-deskubritu-zuen-gizona.html