miércoles, 20 de julio de 2016

ARABAYONA DE MÓJICA

Rodrigo Muxika Valdes
Ez dakit zenbat aramaioarrek ezagutuko duten Arabayona de Mójica herria. Nik behintzat ez nuen horren gaineko albisterik izan duela oso gutxi arte. Iruditu zait interesgarria herri horren berri txoko honetan ematea, gerta baitaiteke aramaioarren bat – oporrak aprobetxatuz- handik igarotzea eta behintzat kuku bat egin lezake, XVII.etik izen hori daraman lekua bisitatzeko.

Arabayona de Mójica deiturak garbi garamatza Aramaioko Muxikarrenganaino. Eta, hain zuzen, herri izenaren jatorria horretan datza. Salamancako ipar-ekialdean dago kokatua, Peñarandako lurretan. Nola, bada, izen hori? Badirudi, 1662 urtean Felipe IV erregeak saritu nahi izan zuela Rodrigo Muxika Valdes, Aramaioko jatorriko zalduna, beraren zerbitzuan berrogei urte baino gehiago aritzeagatik. Sariak maiorazko bat sortzeko aukera ematen zion Rodrigori, ordura arte Forniellos (Fornillos) deitutako herrian. Eta hala aldatu zen izena, fornillotarrak arabayotarrak bilkatuz.
 
Arabayona de Mójica-ko eliza
Aitortu behar da Rodrigoren gurasoak – Galaor Muxika Butron eta Ana Valdes- Salamancan bizi zirela eta han jaio zela Rodrigo 1601ean. Muxika Valdes hamazortzi urterekin hasi zen soldadu gisa Felipe IV erregearen aginduetara, Siziliako Tertzioan, Zelaiko Maisu izatera helduz. Erregearen Gobernu Kontseilaria ere izan zen. Carlos II.aren zerbitzuetara hil zen Madrilen, gortean goi mailako karguak izanez.

Uka ezin daitekeena da, Rodrigo Muxika Valdes salamankarra zen arren bere arbasoen herriaren oroitzapena zuela eta horregatik hautatu zuen bere fundazioko herriarentzat Aramaioko izena. Denboraren poderioz bilakatu zen Aramayona Arabayona. Bada, hori, baldin bazoazte Arabayonatik gogora ezazue istorio hau.


Arabayona de Mójicari buruz gehiago:




miércoles, 13 de julio de 2016

EMILIO CASTELAR ARRASATEN. 1884



Emilio Castelar

Canovas del Castilloren hilketa dela-eta, idatzi nituen artikuluetako batean nioen 1897ko abuztuaren 8 hartan Santa Agedaraino Emilio Castelar espainiar politiko errepublikarra heldu zela, hildakoaren laguna baitzen. Baina apuntatzen nuen ez zela hura Castelarrek Arrasatera eginiko lehen bisita, eta utzi nuen adierazita aitorpena Migel Madinabeitia zenaren kroniketako bati esker dakidala. 

Emilio Castelar espainiar politikorik sendoenetakoa izan zen XIX. mendearen bigarren erdian. Liberala bere ideietan, Isabel II erreginaren kontrako iraultzan esku zuzena hartu zuen 1868an. Estatu ministroa izan zen I Errepublikan eta erregimenaren maldan beherako prozesuan Gorteek Errepublikaren Botere Exekutiboko Lehendakari izendatu zuten. Behin monarkia berrezarri ondoren erbesteratu egin zen eta itzultzean errepublikarrekin lerrotuta burutu zuen bere ibilbide politikoa, eta mendeko azken hamarkadan mundu politikoari utzi zion, azken urteak bere zaletasun handia zen literaturari eskainiz. Castelarrek hizlari aparta izatezko sona irabazi zuen.


 Nioen bezala, Madinabeitiak 1884ko irailaren 21eko “El Noticiario Bilbaíno” egunkarian Castelarrekin izandako gertaera baten albistea eman zuen jakitera. Begira zer dioen kronistak:



Santa Ageda, 1885 inguruan
“Cuando el “Eco de San Sebastián” anunció que Castelar venía a Santa Agueda, obedeciendo a un impulso natural de mi corazón, siempre entusiasta por todo lo grande y sublime, concebí el pensamiento de felicitarle como a una de las glorias de España por su visita a la patria de Garibay y de Cristóbal de Mondragón. Con este propósito me encaminé a Santa Agueda en la tarde del 3 de Agosto, llevando dispuesta una tarjeta que pensaba habérsela pasado por medio de un amigo empleado de aquel establecimiento.



La casualidad, empero, se adelantó a cambiar mis designios, ahorrándome el trabajo de llegar al balneario, pues medio kilómetro más acá, frente de Iturri Gorri,  divisé un grupo de tres señores que venían en dirección opuesta. No dudé que entre ellos venía el hombre eminente a quien yo buscaba y así era en efecto. Cuidé cortesmente de evitar un quid pro quo y asegurado de que me hallaba ante el rey de la palabra, saludéle con la consideración y respeto debidos; cambiamos unas frases, concluyendo por decirme cariñosamente:”Ya iremos a verle”, a lo que asintieron los otros dos señores acompañantes, entre quienes –según más tarde supe- iba el opulento banquero Sr. Calzado.



Adolfo Calzado
Adolfo Calzado Sanjurjo bankaria oso ezaguna izan zen garai hartan. Castelarren lagun mina genuen eta Alderdi Demokrata Posibilistaren militantea izan zen. Diputatu (1898) eta senatari (1901) hautatu zuten. Madinabeitiak segitzen du azaltzen bere kronikan Castelarren taldearekin izandako elkarrizketaren ondorioa: 

“Creyendo candorosamente que aquellos señores salieron de Santa Agueda a dar un paseo nada más, y que otro día vendrían a Mondragón, yo me subí al pintoresco barrio de Udala, donde a la sazón se celebraba la romería del santo titular.


Al retirarme al anochecer a mi casa, supe con verdadero sentimiento que el eminente orador había recorrido aquella misma tarde las calles de este pueblo. Entonces fue cuando lamenté mi error; pero era ya tarde. Me privé, por consiguiente, de la honra de servirle de cicerone, explicándole las vicisitudes porque había atravesado este pueblo a causa de sus diversos incendios, diciéndole como complemento que Mondragón era un libro viejo con cubierta moderna. Le hubiera enseñado, por fín, un copioso caudal de documentos antiguos, que de seguro hubiera hecho de ellos el debido aprecio”



Bere kronika amaitzeko, Madinabeitiak, ideia liberaletakoa bera ere, Castelarrek 1876ko uztailean –euskal foruak espainiar nazionalismoak ezereztatuta geratu zirenean- diskurtso batean esandakoa zekarren:



“Las hojas del árbol de Guernica ruedan ahí secas, sin producir sobre este pavimento ni el ruido que producen sobre la tierra humedecida por lluvias de otoño. Lo que más se oye es la plañidera alegría y el triste lamento de aquellos que nacieron a su bendita sombra y que no podrán legarla a sus hijos. Y hay que decirlo: algo grande muere hoy en la nacionalidad española: mueren libertades antiguas que unían a la virtud del derecho el prestigio de la poesía y de la historia”



Santa Ageda goi mailako bainuetxea zenean Arrasatetik pertsonaia interesgarriak igaro ziren. Gaurko horiek sail horretan sartzen dira, zalantzarik gabe. 

Argazkiak: Wikipedia

miércoles, 6 de julio de 2016

A LOS OBREROS DE LA UNION CERRAJERA Y AL PUEBLO EN GENERAL. 1916


UCEMen historian une latzak bizi izan zituzten bere langileek. 1906an sortu zen enpresa eta 1916an lehen greba handia pairatu zen. Enpresako bi sindikatuek aurre egin zioten enpresaren lan baldintza berrien inposaketari eta ondorioz lau hilabetetako greba gogorra izan zen. Azkenik, langileek amore eman behar izan zuten. 

1916-07-01eko orria
Baina gaurko idazki honek ez du une hura oroitu nahi. Unión Cerrajera S.Aren zuzendaritzak 1916an hartutako deliberamendu garrantzitsu baten inguruko datua da, urte hartako uztailaren lehenean kaleratutako orria. Kontsumoko kooperatiba bat irekitzea erabaki zuen UCEMek, bere langileentzat. Herriko zenbait sektoreren erreakzioa ez zen berandutu. Irakur dezagun: 

“El Consejo de Administración de la Unión Cerrajera no ha querido dejar transcurrir mucho tiempo sin dar prueba del desprecio que le merecen los intereses del pueblo, y del poder que ejerce sobre los que se humillan y se rebajan aceptando disposiciones que tienden a privarles hasta de los últimos restos de su libertad. La prueba es la creación de esa Cooperativa de Consumo, anunciada tan pomposamente.

¿Qué representa la Cooperativa para el pueblo? Un ataque a los intereses del comercio de Mondragón. Esos intereses privados que ellos dicen que son sagrados, pero que por lo visto dejan de serlo cuando no se trata de los intereses propios. Una amenaza de muerte para los que durante años y años se han ganado la vida ejerciendo el comercio. Un ataque a los intereses municipales que se verán tanto más perjudicados cuanto más contribuyentes desaparezcan. Una condena impuesta a la mayor parte de los vecinos de Mondragón, para que obligadamente se surtan de la Cooperativa de la fábrica. 

Higinio Resusta, Jose Joaquin Zayas, Toribio Agirre, Ricardo Añibarro
¿Qué representa para los obreros? En primer lugar, la privación de libertad para gastar su dinero donde mejor les plazca. En segundo lugar, un pretexto que utilizarán los patronos para mantener los jornales bajos. Un medio también de que los obreros no cobren la mayor parte de los jornales en dinero. Un  medio poderoso para que los obreros no tengan crédito en los comercios de la Villa y en caso de necesidad no tengan más remedio que agachar la cabeza ante la tiranía patronal o emigrar del pueblo. Un medio de que se valen los patronos para manejar el dinero ganado con tanto trabajo por los obreros y esclavizarlos más, por si aún lo estaban poco. Un medio, en fin, para que los obreros no puedan hacer el menor movimiento sin permiso de sus explotadores” 



Idazkia zuhurtasunetik dago idatzita, bistan da. Kooperatiba berri bat Arrasate txiki hartan irekitzeak ezin zion gauza onik ekarri herriko merkatal sektoreari. Herritarrek bazekiten zein nolako indarrarekin aritu ziren enpresako jabeak zenbait hilabete lehenagoko greban, ondorioak azken muturreraino eramaten, eta beraz beldur zeuden kooperatiba berria langileen aldekoa izango zen. Orduan, gaur bezala, herriko merkatal denda txikiek ozta-ozta iraun zezaketen zabalik, eta ez zeuden prest eraso berriaren aurrean amore emateko. Horregatik zioten: 

“Todo eso de ofrecer economía en los artículos, todo eso de cuidarse los intereses de los trabajadores y de velar por su bienestar, todo eso, repetimos, es pura farsa, es hipocresía. 

La cooperativa no es una novedad en Mondragón; cooperativas existen desde hace tiempo y sus beneficiosos frutos se ha tocado desde su fundación (1) La cooperativa, pues, no era una necesidad. Si los sentimientos de esos señores fueran lo que dicen ser, les bastaría con haber contribuido a afianzar y acrecentar la importancia de las cooperativas existentes; entonces hubiéramos podido creer en sus buenos propósitos. ¿Por qué no lo hacen así? Porque en esa forma ellos no hubieran podido manejar a su gusto y capricho los intereses del pueblo, en esa forma no hubieran podido sujetar aún más a los trabajadores; este es su verdadero y único propósito. 

UCEM, urtzagintza, 1910


Se pretende, pues, la ruina del comercio, la ruina de las cooperativas y el aumento de esclavitud de los trabajadores. Los que hemos visto cómo se han conducido los Sres. del Consejo con los obreros en la última huelga; los que sabemos en qué condiciones se halla actualmente el personal en la fábrica, tenemos que proclamar con valentía que ese interés, porque no se resienta nuestra salud, es un falso interés; que esa preocupación por nuestra economía doméstica es la preocupación del usurero que presta al mil por uno; que el hablar de la paz bendita de Dios es un sacrilegio en quienes encienden la guerra con su conducta; que considerar a los patronos de la Unión Cerrajera y a sus obreros como familia industrial es un agravio a los trabajadores dignos, que se avergonzarían de pertenecer a una familia en la que unos ejerciesen de verdugos y otros de víctimas. 

¡Trabajadores, ciudadanos! Nosotros cumplimos nuestro deber dando la primera voz de alerta contra lo que se intenta hacer. Todos tenemos que defendernos: cada cual cumpla con su deber.
Mondragón 1º de Julio de 1916” 

Horraino orri hark zioena. Kooperatiba 1917an ireki zen, azkenik. Historiak erakutsi digu gero, UCEMen kooperatiba-ekonomatoak oso mugimendu handia izan zuela hamarkada luzez, eta – bizitzaren kontrasteak- UCEMeko jabeek zerbitzua behin betiko ixtea erabaki zutenean protestak izan ziren herrian.

Ehun urteren buruan herriko merkatal sektoreak borrokatzen segitzen du bere biziraupenerako.

(1) Kooperatibari buruz gehiago: