azaroa 29, 2017

ALFONTSO XII.ren HILETA ELIZKIZUNAK ARRASATEN. 1885

Alfonso XII
Alfonso XII. espainiar erregea 1885eko azaroaren 25ean hil zen, eta bere heriotzaren ostean estatuko eliza guztietan hil-ondrak egin behar izan ziren. Arrasatera ere iritsi zen agindua eta eliza nagusiko parrokiak gonbitea luzatu zien herriko agintariei eta ospeko pertsonei.

Miguel Madinabeitia kronikagileak ematen digu erregearen aldeko hileta elizkizun haien berri, “El Noticiero Bilbaíno egunkarian, 1885eko abenduaren 12ko datarekin Arrasaten sinatu eta 3665. zenbakian argitaratutako kronikan. Hiletak abenduaren 11an egin ziren:

“Ayer viernes se celebraron en la iglesia parroquial de esta villa los funerales por el eterno descanso del que fue rey de España Alfonso XII, con asistencia del ayuntamiento, juzgado municipal y personas más visibles del pueblo, previamente invitados por el señor párroco de la misma.

Erdiko kaleko atea
En el centro de la nave principal y a mayor elevación que en los entierros ordinarios se había levantado un majestuoso túmulo, con los atributos de la monarquía, al que custodiaron e hicieron los honores de ordenanza los miqueletes de este punto, con su sargento a la cabeza, y hasta el ejército estuvo representado en el fúnebre acto por el militar retirado Sr. Vidarte, que asistió de uniforme (resultó incierto)

La profusión de luces que rodeaba el catafalco, por haber generosamente cedido todas las cofradías sus hachas, la magnífica araña, regalo del opulento Sr. Lopetegui, ejerciendo sus funciones a todo esplendor, y los ornamentos de los celebrantes, de lo más escogido de la indumentaria, daban al templo un aspecto severamente grave”

Hizki beltzez jarri dut ere, Madinabeitiaren artxiboko prentsa mozkinean bere eskuz idatzitakoa. Madinabeitiak buruz idatzi al zuen kronika? Ez al zuen Vidarte militarra – Julian Maria Vidarte Bobadilla-  elizan ikusi eta norbaitek esan zion han egon zela?

Diodan, halaber, Vidarte militarra arrasatear jatorrizko Prisca Gorosabel Sagastirekin ezkondu zela Iruñean 1870ean. Prisca Gorosabel Arrasateko Juan Pedro Gorosabel Zubillaga lege gizonaren alaba zen eta, besteak beste, 1901ean Erdiko kaleko elizatea itxi zenean han jarritako Jesusen Bihotz Sakratuko aldarea emakume horrek ordaindu zuen. Aldi berean, herriko Igandeetako Eskolen eta Otoitzeko Apostolutzaren presidenta izan zen Gorosabel Sagasti andrea.

Argazkiak: Wikipedia, JMVM







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina