abendua 13, 2017

SANTA CRUZEN GERRILARIAK, ARAMAION ETA ARRASATEN

Santa Kruz apaiza eta bere gerrilariak
Sarritan ekarri ditut txoko honetara Santa Kruz abadearen gaineko albisteak. Oso pertsonaia  interesgarria iruditu zait beti eta bere nortasun korapilatsua ikertzeko modukoa dela iruditzen zait. Euskal Herriko mendietan bere abenturak korritu zituenetik Kolonbiako bazterretan jesuita bezala burututakoetaraino bada tarte luze bat, elduaindarraren izaera kontrajarria ongi baino hobeto azaltzen duena.
Nikolas Lasa,
"Mikoles Itxaso"
Santa Cruz apaiza ez zen karlistadako gerrilLan gauza handirik izango atzetik eduki izan ez balitu bere soldaduak, bere gerrillariak. Eta horietako batzuen berri txikitxoa eman nahi dut gaur, nire eskuetara iritsi zen aldizkari batetik ateratako informazioa hona aldatzen. “Estampa” da agerkaria, eta 1930ko abenduaren 20an “Cuando íbamos con el cura Santa Cruz” tituluko erreportaia-sail bati "Ahora" egunkarian ekingo ziola abisatzen zien irakurleei.

Zazpi gerrillari dira gaur hona agertzen direnak. Santa Kruzekin egin zireneko oroitzapenak mahai gainean jartzeko prest zeudenak.

Manuel Elola,
 "Manuel Iturrino"
Erreportajeak publikatu egin ziren urte hartako abenduaren 25 eta 1931ko urtarrilaren 2 bitartean, "Estampa"ren taldeko zen "Ahora" egunkarian.  Vicente Sanchez Ocaña kazetariaren idazkiak oso interesgarriak dira, Santa Cruzen abenturak ezagutzeko, bertatik bertara.
Abenduaren 20ko alean irakurtzen dugu, Sanchez Ocañak Gipuzkoako mendietan – “allá en las montañas de Guipúzcoa, en los lejanos caseríos donde viven retirados”- hilabete oso bat eman zuela eta gerrilari ohiekin elkarrizketa luzeak izan zituela.

“Es, en suma, la historia completa de una guerrilla, de la última guerrilla española, contada por los guerrilleros mismos” zioen
Luis Mª Portugal
artikuluak, eta etorriko ziren zortzi ekarpenen aurrerapena
egiten zuen:

“Siete guerrilleros de Santa Cruz que aún viven cuentan cómo se formó la partida del Cura. La partida más famosa de la última guerra carlista; y narran de un modo vivo y ameno sus más emocionantes aventuras. En la primera información titulada: “Yo le ayudé a huir de Hernialde” un sacerdote, Don Elías Arteaga, cuenta cómo Santa Cruz, auxiliado por él, escapa, disfrazado, de su parroquia, cuando las tropas del Gobierno llegan a prenderle.


Jose Domingo Aizpurua
En la segunda, “La partida se reúne” los siete veteranos supervivientes evocan los comienzos de la lucha, la figura de Santa Cruz, los tipos legendarios de sus compañeros. La tercera, “Don Manuel está en capilla” es  el dramático relato de la captura del cabecilla por las tropas de Primo de Rivera, de su prisión en Aramayona, esperando la muerte y su fuga novelesca.

Ignazio Roteta
En la cuarta, “Dos mil duros por la cabeza del cura” los guerrilleros pintan la guerra sin cuartel, las acechanzas contra la vida del Cura cabecilla, la formación de su “Guardia negra” En la quinta “¡Y tira al negro!” los viejos soldados del Cura siguen hablando de la lucha, cada día más violenta, más enconada. La sexta, “Gure aita” es un paréntesis sentimental. Los veteranos recuerdan enternecidos a Santa Cruz, en su vida íntima. Santa Cruz, el duro, el despiadado guerrillero, era para sus chicos un buen padre: “Gure aita” La séptima, “El día que matamos a Egozkue … el día que matamos a los carabineros” tiene una enorme emoción. Los viejos soldados del Cura nos hacen asistir al fusilamiento de Egozkue,
Martin Azurmendi
el desgraciado capitán carlista de trágico signo, y al de los carabineros de Endarlaza. Y en la octava, “El se ha marchado” los ex-partidarios cuentas el final de su aventura: la marcha de Santa Cruz a Francia, la disolución de la partida, la súbita vuelta del cabecilla, su alzamiento contra Lizarraga, su fracaso, su definitiva huída…”

Ziurtatu ezin dudan arren, zazpi gizon haiek Aramaio eta Arrasateko bazterretatik - gogoratu 1872ko abuztuaren 6 ospetsua-  ibiliko zirela esan liteke, okertzeko beldur handirik gabe. Besaide aldean antzeman zuten Santa Cruz eta Aramaioko Udaletxera eraman zuten preso 1872ko abuztuaren 10ean. Colombiako San
Salustiano Iturriotz
Ignazio misio jesuitikoan hil zen, hain justu beste abuztuaren 10 batean, baina 1926koan.

Zazpi gerrillari haien izenak: Nikolas Lasa (a) Mikoles Itxaso; Manuel Elola (a) Manuel Iturrino, Luis María Portugal, Jose Domingo Aizpurua, Ignazio Roteta, Martin Azurmendi eta Salustiano Iturriotz.

Argazkiak: JMVM


2 iruzkin: