miércoles, 25 de enero de 2017

GERRA FRONTEA ARAMAIOKO ATARTEAN. 1937

Faxistak Aramaioko atartean zeuden. Gerra frontea Legutianon zegoela, Aramaioko kale eta baserrietan “normaltasunez” bizi ziren herrian geratutakoak, 1937ko lehen hiletan. Errepasotxo bat egin nahi izan dut udal aktetatik, une beltz haietan zinegotziek esku artean zeuzkaten gaiak nolakoak ziren ikusteko.

Urriaren 23an udal batzorde berria osatzeko bildu ziren zinegotziak, Eusebio Madina Ibabe ordura arteko alkatea zenaren lehendakaritzapean. Herri Fronteko eta EAJ-PNVko zinegotziak izan ziren hautatuta, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 1936ko azaroaren 18an publikatutako Dekretuaren edukiari jarraiki. Madina alkateak hautatuen egiaztagiriak irakurri zituen:

Herri  Frontekoak: Maximo Kruzelaegi, Felix Irasuegi, Timoteo Garro. Eta EAJ-PNVkoak, Juan Elexalde, Frantzisko Urizar, Kalixto Astondoa, Demetrio Ayastuy, Antonio Plazaola, Biktor Pol eta Mario Loiti. Behin bakoitzak hautapena onartuta, Timoteo Garro adinduak hartu zuen agindua eta, lehen-lehenik, udal kutxan zegoen diruaren errebisioa egin zen, azken arkeoko kopuru berdina zela egiaztatzeko. Hala frogatuta,  bileraren bigarren zatiari ekin zitzaion:ftr

Alkate berria aukeratu zen eta kargua Antonio
Timoteo Garro
Plazaola Arrabururi egokitu zitzaion. Alkateorde bezala Frantzisko Urizar Iraola eta lehen zinegotzi gisa Juan Elexalde Ortueta. Udal batzordeak erabaki zuen, ohiko bilkurak hileko bigarren eta laugarren igandeetan egitea.

Hurrengo bilera urtarrilaren 30ean burutu zen eta, besteak beste, udal batzordeak erabaki zuen:

“El Presidente hace ver la necesidad de poner precios fijos a los artículos de consumo, por los constantes abusos que se cometen en la localidad y mostrándose todos los señores concurrentes conformes con la proposición del Sr. Presidente, se fijan los siguientes precios para los artículos que se detallan:
Leche, a 0´90 pesetas el azumbre (2 litro inguru) Alubia roja, a 8 pesetas el celemín (4´5 litro inguru) Alubia blanca, a 7 pesetas el celemín; huevos, a 6 pesetas la docena. Así mismo, se fijan  precios para la leña: de encina, a 30 pesetas los 1000 kilos; de haya, a 27 pesetas los 1000 kilos; de roble, a 25 pesetas los mil kilos.
Para el ganado cerdal, a 50 pesetas la arroba (11 kilo inguru) Para el vacuno, res de 1ª categoría, a 20 pesetas el ralde (sic) (erraldea: 4´8 kilo inguru) Res de segunda, 20 pesetas el ralde; res de tercera, a 16´50 pesetas el ralde”

Saio berdinean erabaki zen bi zinegotzik finkatzea ganadu bakoitzaren kalitatea eta alkateari baimena ematea herriko harakinari prezioak jaistea aplikaraztea, publikoari saltzeko. Halaber, auzoetako alkateei adierazi zitzaien ardi eta behirik saltzea erabat debekatua geratzen zela, udal baimenik gabe. Gainera, artzainei euren artaldeen gaineko zehazkizunak eskatu zitzaizkien.
Bilera amaitzeko zinegotziek honako gai hauek deliberatu zituzten:

“En vista de las frecuentes murmuraciones del pueblo, se acuerda castigar a los murmuradores, pues todo vecino que note alguna irregularidad en las funciones que desempeñe la Alcaldía está en la obligación de presentar denuncia del hecho que merezca sanción. Así mismo, viendo la necesidad que existe en la localidad de algún banco, se acuerda hacer gestiones para que la Caja de Ahorros Municipal de Bilbao instale una agencia. Se acordó que el alguacil limpie las calles durante dos horas por la mañana y que la encargada de la limpieza del Ayuntamiento barra dos veces a la semana la Secretaría, siendo ambos gratificados por el aumento de servicios”

Garai hartan Aramaioko behin behineko udal idazkaria Frantzisko Mendizabal Zeziaga arrasatearra zen.


Argazkiak:JMVM, Arabako Artxiboa, "Ayer y hoy del Valle de Aramayona" liburutik

miércoles, 18 de enero de 2017

JUAN CARLOS GUERRA, ARKITEKTO ARRASATEARRA. AQUARIUMA



Guerraren lehen proiektua Aquariumerako
 Arrasatear batek diseinatu zuen Donostiako Aquariuma. Arrasaten jaiotako arkitektorik ospetsuena – barka nazatela oker nabilela pentsatzen dutenek- Juan Karlos Guerra Palacios dugu. Guerratarren hirugarren Juan Karlos, hain zuzen, aitajaun medikua eta aita historialariaren ostean. 

Juan Carlos Benito Justiniano Joaquin Agustin Pedro Telmo Jesus Maria Guerra Palacios Arrasaten jaio zen, 1892ko apirilaren 18an. Ama Maria Felisa Palacios Lopetedi zuen, donostiarra. Aita, aurreratu dudan moduan, Donostian munduratutako historialari arrasatearra genuen. 

Arkitektura Madrilen ikasi zuen eta harremanak izan zituen kulturako zenbait pertsonaia interesgarrirekin: Romero de Torres, Pio Baroja, Rafael Penagos eta abar. Juan Carlos eta herriko lagun mina zeukan Jose Añibarro Resusta espainiar hiriburuko kultura zirkuluetan ezagunak ziren. Diodan alde horretatik, Juan Karlosek karrera amaitu zuen bitartean Añibarrok - ingeniaritza ikastera joan zena- kultura motxila handiarekin itzuli zela Arrasatera, baina ingeniariren titulu gabe, fakultatea non zegoen ere inoiz jakin ei ez zuelako. Añibarrok – aita Santa Agedako Ricardo Añibarro medikua zen- Unión Cerrajeran lan egin zuen, idazkari nagusi moduan eta herriko gizarte bizitzan pertsonai bitxia izan zen. 

Guerra Palacios 1917an titulatu zen arkitekturan Madrilen eta aurki eman zion bide bere ibilbide profesionalari. Estilo aurrerakoi eta ausarteko arkitektura planteatu zuen hasieratik Guerrak. Irakurtzen diogu Gorka Pérez de la Peña ikerlariari, “Bidebarrieta” aldizkarian: 

“Centrándonos en Bizkaia hay que señalar que la presencia del “déco” fue posible gracias a la generación del 17, denominación con la que nos referimos a los arquitectos titulados alrededor de 1917, entre los que se encuentran Castor Uriarte,  Juan Carlos Guerra, Estanislao Segurola, Manuel Ignacio Galindez, Fernando Arzadún, Tomás Bilbao y Pedro Ispizua. Estos arquitectos jugaron un papel decisivo ya que realizaron entre 1922 y 1924
Bizkaiko Biblioteka
una serie de obras pioneras e innovadoras que
abonaron el terreno para la posterior expansión del “déco” (1)
 

Jarraian, Bizkaian aipatutako arkitektoen lanik esanguratsuenak azaltzen ditu, gehienak iragan mendeko hirugarren hamarkadan burutuak.  Eta guztien artetik arrasatearrarena azpimarratzen du: 

... Entre estas obras está la BibliotecaProvincial en Bilbao proyectada en 1924 por Juan Carlos Guerra. De todos estos proyectos hay que subrayar el de Juan Carlos Guerra porque es el que mejor resume las experiencias renovadoras de la arquitectura europea, sin olvidar la rica tradición vienesa de la arquitectura vizcaína” 

Baina Bizkaiko lurretara joan aurretik  Juan Carlos Guerrak bere beste proiektu baten proposamena utzi zuen Gipuzkoan, eta ez nolanahikoa gainera. Berari zor diogu  Donostiako “Itsasoko Jauregia” edo, gehienok ezagutzen dugun moduan, Aquarium delakoa.  L. Sesé ikerleari irakurtzen diogu: 

Dorrerik gabeko diseinua
Edificio destacado por su integración con el lugar, proyectado por el arquitecto Juan Carlos Guerra en 1920, que da una imagen contundente y clara en su solución de carácter expresionista y en el mismo nivel de firmeza que demostrará en 1935 con un edificio de viviendas en la calle Gloria.

Aquariumaren kokapena planoan
El Aquarium ofrece unas formas poderosas en los taludes de apoyo en las rocas y una composición de huecos, miradores y balcones propia de una construcción sólida en mampostería. Por ello el edificio se confunde con el muro de contención del Paseo Nuevo al que le proporciona un remate en la terraza - mirador sobre la bahía, mientras que por otro lado resuelve la continuidad con el muelle del puerto.

Fue construido por encargo de la Sociedad Oceanográfica de Guipúzcoa a la que se le concedió la autorización en 1925 para edificar el Palacio del Mar con la condición de que no rebasara en ningún punto la rasante del entonces llamado Paseo del Príncipe de Asturias y debiendo finalizarse las obras en el plazo de dos años. Se inauguró en octubre de 1928” (2) 


Bada beste liburu interesgarri bat, “Arquitectos en San Sebastián, 1880-1930”, Jose Laborda Ynevak 2008an argitaratua, eta bertan Juan Carlos Guerrari kapitulu bat eskaintzen zaio. Egileak bere harridura aurkezten du, arrasatearrak eraikinak diseinatzean darakutsan dibertsitatea zela-eta. Aquariuma eta Gloria 7 kaleko eraikinak kontrajartzen ditu Labordak.

“Una  parte de la presencia de San Sebastián hacia el mar iba a estar contenida en ese edificio. Guerra era consciente de ello y quizá recuperó en ese momento sus atavismos familiares para trazar un elocuente artefacto, entre neomedieval  e historicista, todo carácter y expresión. Un hermoso edificio, mitad fortaleza mitad palacio urbano, completamente romántico y enfrentado con el mar como si quisiera competir con él en potencia. 

Aquariuma
El proyecto chocó con la realidad; la autorización para construir en ese enclave impedía e impide hoy que cualquier edificio sobrepase la línea de la rasante del paseo del Príncipe. Como consecuencia, el edificio perdió sus torreones y, con ellos, buena parte de su potencia visual”

Eta gerra aurreko Juan Carlos Guerraren beste proiektu handiari buruz idaztean honela dio Laborda Ynevak:

Gloria, 7ko planoa

“Unos años después, en 1935, Guerra construirá uno de los edificios más sorprendentes de San Sebastián, el de la Gran Vía con vuelta a Gloria. Ignacio Trecu había construido años antes la planta baja y el sótano de esa casa; sobre ella Guerra proyectó el edificio más hermético que pueda suponerse, tan extremado hacia adentro, en este caso, como los otros lo fueron hacia fuera.


Gloria, 7ko eraikina
Guerraren planoa

 












Un resultado mucho más potente que el Club Náutico, más ceñido a la vanguardia en su abstracción, al margen por completo del sitio y del ambiente, tal como el “movimiento moderno” deseaba que fueran las cosas; aunque, desde luego, su situación en la ciudad no era ni mucho tan aparente como la del Náutico. Le pareció entonces que los ritmos lineales se avenían bien con su intención y empleó su energía para conseguir su propósito. Fue moderno a ultranza, con la misma fuerza que antes había sido medieval”

Laborda Ynevak azpimarratzen du Juan Carlos Guerraren sortze-ahalmena azpimarratu guran:

“Si alguien nos dijera que el Palacio del Mar y la casa de Gloria 7 son del mismo arquitecto y no estuviéramos prevenidos, no podríamos tomarlo en serio” 

Donostiako kale-izendegian bi arrasatear agertzen dira. Bata Esteban Garibay dugu,hiriko erdigunean; bestea Juan Karlos Gerra – Bidebieta aldean. Juan Karlos Gerra Palacios arkitekto arrasatearra da ohore hori duena.

    (1)   “La arquitectura “Deco” en Bizkaia” (Gorka Pérez de la Peña Oleaga. 2014)
  (2)   “ Guía de Arquitectura de San Sebastián”, (L. Sesé. COAVN, 1997, Donostia)
  
 Argazkiak:“Arquitectos en San Sebastián, 1880-1930” liburua, JMVM